Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

#270
Hala ere, deskarga egiterakoan beste orri bat jartzen zait: http://station-awards-center.org/?sov=63488902&id=XNSX.%7Boptionaltrackingid%7D&noalert=1

eta gero konexioa eten egin dela. Arraroa, benetan.
Hala ere, artxiboa ondo deskargatzen zaidak.

zumarra

Beno, ez dakit zer gertatzen den. Proba batzuk egin ditut:

Firefox-ekin dena ondo doa.
IExplorer: 6. bertsioarekin gaizki ikusten da deskargako orria. 8. bertsioarekin ondo ikusten da baina Opciones de internet>Privacidad>Medio baldin badago, sakatu eta ez da ezer deskargatzen. Deskarga hasteko jarri behar da Privacidad>Baja.

Hala ere hasierako neska harek Firefox-ekin zegoen eta ezin zen sartu Mediafire-ko web orrian.

Ditudan datuen arabera 200 lagunetik gora sartzen dira nire web orrian egunero eta beste inor ez zait kexatu. Beraz neska horren arazo partikularra dela pentsatu behar dut. Ez da arazo orokorra (eskerrak).

Antibirus-arena ere, serie guztiekin zen, Burrundaie? Zein antibirus duzu eta nola konpondu duzu?

Aju

JDownloaderrekin eginda konponduko da, ez?

burrundaie

Nik, printzipioz, ez dut inongo arazorik artxiboa jaisteko. Behin edo behin, antibirusak saltatzen ohi du, baina nire ustez Mediafireko web orriak berak duen zikinkeriarengatik da. Deskargatzen hasi, eta bat-batean, bidaietako orri bat kargatu egiten zait. Agian, antibirusak horixe detektatuko du. J. Downloaderrekin primeran jaisten da, askoz ere garbiago, eta propaganda nazkagarri hori sufritu behar izan gabe.

zumarra

Bale; momentuz ahaztuko dugo mobida hau. Tarteka baliteke egotea arazo puntual batzuk baina norberaren konfigurazioaren araberakoak (zure kasuan, antibirusa...). Aurrera segiko dugu.

baronluigi

Batzuetan, noizean behin, Mediafireen linkak erori egiten dira, eta beraiek bakarrik itzultzen dira berriro lehen zeuden modura. Hare gehiago, beste batzuetan gertatu izan zait, ez dakit zergatik, niri funtzionatzen ez didan link bat beste bati perfektu funtzionatzea. Gertatzen da, eta hori gure konexioagatik dela esan nezake.

Eta Sinde legeaz ez kezkatu. Ez dute ezer egitea lortuko. Txarrenean jarrita ere mediafire linkak P2Pan jartzea badago eta xD.

eizu

Marrazki bizidunak jaitsi nahian nabil eta Jdowloader instalatuta daukat dagoeneko, baina halere ez naiz gai Shaun arditxoa (esate baterako) nire ordenagailura jaisteko. Norbaitek esan diezadake, mesedez, zer den egin beharrekoa?
Eskerrik asko!

zumarra

Nik Mediafire-ra igotako material guztia blokeatuta dago. Denbora beharko da dena berriz bere onera bueltatzeko...

burrundaie

Blokeatuta?????????????? Eta nola izan da hori? Mezuren bat edo bidali al ditek? Zerbitzari hau denbora gutxian onena izatetik erabat baztertzekoa izatera pasatzen ari duk.  :goku:

zumarra

#279
Ez dut inolako abisurik jaso. Artxibo guztiak kamuflatuta zeuden (ustez). Norbaiten salaketa egongo zen eta 4000 artxibo zeudela ikusita, ba....

Megaupload-ena izan zen 7 urteko lana izorratzea. Orain 6 hilabeteko lana izan da.

Orain lana daukat serieak berrigotzen eta pelikulena alde batera utzi beharko dut.

Baina materiala dena badaukat eta hori da garrantzitsua. Altxatuko gara berriz!!!

burrundaie

Animo Zumarra, eutsi goiari! Niri momentuz bakarrik Vickirena ezabatu didate, baina hauekin larri ibili...  :haserre:

Taichisan

Gauzatxo bat, zergatik ez dugu gauza bat egiten hau berriz gerta ez dadin? esan nahi dut, artxiboak kamuflatzeko kodigoren bat egin edo. nik egiten dudana da ingelesez dauden telesail edo filmeak euskaratu sin mas, horrela ez lukeen ezer gertatu behar eta oraindik ez dut inolako arazorik eduki (ta jakinda Euskal Encodings ta Japan Encodingserako gauzak igotzen ditudala). Adibidez, Donkeykong eta bere herrialdea nabil orain berrigotzen eta artxiboei "Tximino kong" izena jarri diet naiz ta kong eduki, izatez hitz hori solte ez dauko inolako Copyright-ik ordun horrekin jokatu dezakegu. Igoerak egiten ditugunen artean eztabaidatzeko gauza litzake beste webguneetan egiten duten bezala.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Uztailaren 12a, 09:40:00
Gauzatxo bat, zergatik ez dugu gauza bat egiten hau berriz gerta ez dadin? esan nahi dut, artxiboak kamuflatzeko kodigoren bat egin edo. nik egiten dudana da ingelesez dauden telesail edo filmeak euskaratu sin mas, horrela ez lukeen ezer gertatu behar eta oraindik ez dut inolako arazorik eduki (ta jakinda Euskal Encodings ta Japan Encodingserako gauzak igotzen ditudala). Adibidez, Donkeykong eta bere herrialdea nabil orain berrigotzen eta artxiboei "Tximino kong" izena jarri diet naiz ta kong eduki, izatez hitz hori solte ez dauko inolako Copyright-ik ordun horrekin jokatu dezakegu. Igoerak egiten ditugunen artean eztabaidatzeko gauza litzake beste webguneetan egiten duten bezala.
Nik Evangelionekin horixe egin dut, izena aldatu eta gero postean idatzi zein den izen originala. Eta horretaz aparte zatietan banatu pasahitza jarriz.

burrundaie

Egia esan, orain kontu handiagorekin ibiltzen naiz. Baina banituen film batzuk,  aspaldi igotakoak beren izen originalekin. Orain bai, garbiketa egin dut eta espero dut arazo gehiago ez izatea.

zumarra

#284
Kasualiatatea edo, nire web orria ere erorita dago gaur...

Bestalde, Mediafirekoei oharra bidali diet. Beherago dago. Nire asmoa da ahalik eta jende gehienek bidaltzea haiei ea zeozer lortzen den. Ezer egin gabe, seguru ezetz. Animatzen bazarete, kopiatu behekoa eta sartu hemen:

http://www.mediafire.com/support/submit_ticket.php?type=suggest

Bete datuekin eta bidali. Eskerrik asko.




Dear Srs:

marrazkiak@gmx.com Mediafire account is suspended. The files contained in that account are audiovisual archives in the Basque Language (Euskera) collected over the years through recordings of the Basque Public Television (EITB).
These files are available for download from the web http://marrazkiak.99k.org. The aim of this website is to promote, develop and facilitate the learning of Basque Language. This is a non-profit activity.
Moreover, it should be noted that it is impossible to find these files on the market in any form or at any price. This is the only way to access them, which is why the web http://marrazkiak.99k.org has become recent years a reference for Basque Centers, Department of Culture and Education Centres of the Basque Language both in the Basque Country and the rest of the world. (Site Statistics by country: http://webstats.motigo.com/s?tab=1&link=1&id=4793751&cou=all).

For all this I request to reconsider their decision and re-activate the account marrazkiak@gmx.com.

Thanks in advance for your attention. Greetings.