Itzulpen edota bikoizketa akatsak, kuriositateak... euskarazko bikoizketan

Sortzailea Aju, 2011ko Uztailaren 19a, 20:47:10

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Hari hau irekitzea pentsatu dut gutxi gorabehera DB berriro ikusten nabilelako eta akats dexenterekin konturatzen ari naizelako.

Bat edo beste ahaztu egin zaizkidalakoa daukat, baina hor doaz:

-Chichiren aita Idi-deabru, Satanius eta OxSatan deitu da.
-Bulma eta Krilin Blue jenerala gaya dela konturatzen direnean RRrentzat lotsagarria dela dio, eta euskaraz beste zerbait esaten du.
-Bulmak Blue jeneralak Krilin ez hiltzeko berez mutila dela esaten dio, eta euskaraz harroarena egiten du, indartsua balitz bezala.
-Ten Shin Hanek susmoa izaten du Iratxo Dortokak badakiela Mafuba (Satan termoan sartzeko teknika) eta ez diola ezer esan nahi, baina euskaraz "teknika hori ezagutuko dute, ziur esaten duena baino gehiago dakiela Satan horrek", esaten du. Kasu honetan "te" eta "satan" audiotik kenduta konpontzen da.
-Vegetaren aurka ari dela, aitona zapaldu zuen tximua bera dela konturatzen da Goku, baina euskaraz ematen du oraindik ez dela konturatu, tximua beste bat balitz bezala edo.
-Freezerrek Goku lehen aldiz ikustean nonbait ikusia duela pentsatzen du, eta Bardocketaz oroitzen ari dela "badakit" esaten du, gogoratu dela esanez. Orain zalantza daukat euskarazko ala erderazko bertsioan den, baina bietako batean "badakit" hori Gokuk esaten du.

Eta ya kuriositatez, suposatzen dut honek taichisani grazia egingo diola, honez gero konturatu ez bada behintzat:
-Freezer Denderen herrira doanean, geroko jainkoa ateratzen da Dende eta beste ume batekin, eta hasieran namektarrez hitz egiten du, eta esaldiaren amaieran "Kepa Kueto" esaten du, Ten Shin Hanen bikoizlearen izena hain zuzen. Ziur euren arteko broma bat zela.

jonnydbz

Askotan konturatu izan naiz zentzurik ez zuten gauzetaz, baina hori ikustean nabaritzen dut, orain ez naiz horietaz gogoratzen. Idi-deabrurena konturatu nintzen bere garaian (honetaz bai gogoratzen naizela). Adibidez, tekniken izenekin ere askotan izen aldaketak sartu dituzte.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Aju, beti bezela kontu hauekin "pikatu" egiten didazuXD.

Dragoi bolaren kasuan itzulpen arazoa da, jakin ezazue Frantziaren gidoi berbera genuela, Europa osoa bezela, eta inkongruentzi horiek Frantzesek beraiek sortutakoak dira (ez zarete gogoratzen, goi gerlaria, gerlari gorena, unitateen adaketak atal batetik bestera, eta horrelakoak).

Azkenik, ze atal zenbakia da "Kepa Cueto" esaten duena? ikusi nahi dut Kepa berberari esateko eta www.doblajedelpaisvasco.com-en jartzeko frikada gixaXD.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Uztailaren 19a, 23:27:06
Aju, beti bezela kontu hauekin "pikatu" egiten didazuXD.

Dragoi bolaren kasuan itzulpen arazoa da, jakin ezazue Frantziaren gidoi berbera genuela, Europa osoa bezela, eta inkongruentzi horiek Frantzesek beraiek sortutakoak dira (ez zarete gogoratzen, goi gerlaria, gerlari gorena, unitateen adaketak atal batetik bestera, eta horrelakoak).

Azkenik, ze atal zenbakia da "Kepa Cueto" esaten duena? ikusi nahi dut Kepa berberari esateko eta www.doblajedelpaisvasco.com-en jartzeko frikada gixaXD.
Foroan dagoen releaseko 47. atalean, 4:06.

Beste akats bat diruen unitatea da, batzutan "zeni" da (DB munduko dirua), beste batzutan "franko", erderako bertsioan "pezeta" ere entzunda daukat...

PD: Bide batez, badago zerbait berririk bikoizketa prozesuan??

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

#5
Euskal Bikoizleei buruzko albiste txikia:

https://docs.google.com/open?id=0B4aHj8HdaB1Ad2JieF8xdk1hYjQ

Eztakit non jarri, ta hemen jarriko dut. Batenbatek beste lekuren bat hobeto dagokiola uste badu, mugi dezala.
One Piece-ko Luffyren bikoizlea, eta Namirena agertzen dira beste batzuren artean.

eta bide batez, ETB3ren aurkezpena:

https://docs.google.com/file/d/0B4aHj8HdaB1AalZ0ZWdHWTFmTE0/edit

"Bueno" Kate berriko lehen hitza.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Bikoizketaren bideoa gustatu zait, batez ere Luffyren eta bikoizlearen benetako ahotsa entzutean XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

SonGorka4

nei re asko gustaau zait, ta bateze Luffy parrez hasten danean! jajajaja  :omgomg: