Doan diren eta abiadura handia duten zerbitzarien gida

Sortzailea baronluigi, 2011ko Irailaren 10a, 23:35:00

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Badakizunenez, ni aspalditik nabil warez-eko mundu hauetatik bueltaka, eta beti nago fitxeroak elkarbanatzeko ateratzen diren metodo berriak probatzen. Garai hauetan jaitsiera zuzeneko zerbitzariak daude modan, diruaren truk jaitsiera azkar bat eskaintzen dutenak.

Hala ere, niri fitxeroak jaisteagatik ordaintzea lapurreta eta bidegabekeria galanta iruditzen zait, are gehiago zerbitzu berdina dohain ematen duten zerbitzariak egonda. Honako gida antzeko honetan probatu ditudan doako zerbitzari honenak jarriko ditut. Abiadura test guztiak lagun batzuekin partekatzen dudan 200 MB/S abiaduradun OVN zerbitzarian egin ditut, JDOWNLOADER erabiliz 20 KONEXIO aldi berean jartzeko aukera ezarrita.



Lehen ere aipatu dut zerbitzari hau. Gehienez 200 MB artxiboak onartzen ditu bere doako zerbitzuan. Hala ere, doako zerbitzuko abiadura ordainezkoa bezain azkarra da, beti ere programa egokiak erabiliz gero (jdownloader). Datu asko jaitsi ondoren kaptcha eskatu ohi du, programa automatiko bat ez zarela ziurtatzeko. Fitxeroak ez dira inoiz ezabatuak izaten, beti ere zure kontuan sartzen bazara gutxienez 60 egunetan behin, edota inorrek salatzen ez baldin baditu. Fitxero bakar batekin 8.50-9.00 MB abiadura lortu ahal izan dut segunduko. Aldi berean fitxero ugari jarri daitezke jaisten.



Zerbitzari honek ere abiadura handia eskaintzen du, beti ere DOWNLOAD jartzen duen kasillatxoa klikatuz egiten bada jaitsiera. Gehienez 200 MB onartzen dira fitxero bakoitzeko, eta fitxeroak 30 egunez klik bakar bat jaso gabe egon ondoren bakarrik ezabatzen dira. Nire OVN-an 8.25 MB/S abiadura hartu izan dut fitxero bakar batekin. Bi aldi berean jarrita 14 MB/S ere bai.
Aldi berean fitxero ugari jarri daitezke jaisten.



Zerbitzari brasildarra. Deskargatzerakoan kaptxa dauka, baina jaitsierako linkak oso modu errazean lor daitezke, eta bere webguneak ez du ia iragarkirik. Fitxeroak ez dira inoiz ezabatuak izaten inork salatzen ez baditu edota doako kontu batera igotakoak baldin badira. Fitxero bakar batekin 7.5 MB/S abiadura lortu dut, eta 12.88 MB/S koa birekin, irudi honek erakusten duen bezala. GB bateko fitxeroak onartzen ditu gehienez.Aldi berean fitxero ugari jarri daitezke jaisten.




Kalitate handidun zerbitzari txekiarra. Tamalez ez dakit noizarte irauten duten fitxeroek. Gehienez 2 GB eko fitxeroak onartzen ditu, eta zerbitzari honekin 17 MB/S jaitsiera abiadura lortu ahal izan dut. Aldi berean fitxero ugari jarri daitezke jaisten.



Oraindik amaitu gabe dagoen zerbitzari daniarra. Gehienez 2 GB eko fitxeroak onartzen ditu, eta bere administratzaileek argitu zidatenez, fitxeroak ez dira inoiz ezabatuak izaten. Batzuetan  jaitsiera abiadura motelean joaten da (baina hori fitxeroak izen luze eta karakterez betea daukalako da) baina besteetan 16 MB/S abiadura lor dezake. Gainera, zerbitzari  honek besteek ez bezala, fitxeroa oraindik osorik igota egon gabe ere jaisten hastea ahalbidetzen du, P2P izango balitz bezala. Aldi berean fitxero ugari jarri daitezke jaisten.



Kasualitatez aurkitu nuen zerbitzaria. Ez du kontu pertsonalik sortzerik uzten, horregatik igotako linkak beste leku batean kopiatu eta gorde behar dira. Gehienez 100 MB onartzen ditu fitxero bakoitzeko, baina 9-10 MB/S abiaduretara iritsi ohi da. Aldi berean fitxero ugari jarri daitezke jaisten.


www.herosh.com

Zerbitzari arabiarra. 1-clicksharek bezalaxe, ez du konturik sortzerik uzten,eta gehienez 80 MB fitxeroak onartzen ditu (hala ere, izatez 78 MB baino gehiagoko fitxeroak igotzerakoan akatsa ematen du). Winrar-ekin zatitutako fitxeroak bakarrik onartzen ditu, eta 9.00 MB/S abiadura lortu ahal izan dut bertatik jaitsita. Aldi berean fitxero ugari jarri daitezke jaisten.

Eta gaurkoz hau da guztia. Hurrengo egunetan, agian hauek bezain ondo ez baina hala ere zerbitzu ona ematen duten doako zerbitzari gehiago aipatuko ditut.

Hurren arte.

Godelet

#1
Lan bikaina, Baronluigi. Eskertzen dizugu artikulu hau eta aholku guztiak.

Segi horrela.

:osopozik:
G o d e l e t

Aju

#2
Joder, ederra lana.

Nik egia esan balore gehiago ematen diot JDownloaderrek captchak automatikoki bete eta 2MB/s-ra jaisteari, 7MB/s-ra jaitsi eta banan-banan betetzen ibiltzeari baino.

baronluigi

Gauza da orain erabiltzen den kaptxa 2.0 dela, bertsio berria, hitzez gain zenbakiak ere badituena, eta hitzak era konplexu eta arraro batean jartzen dituena (alderantziz, estututa). Horrela oso zaila da programa automatiko batek saltatu ahal izatea.

baronluigi

Urte eta laurden igaro da gai hau ireki nuenetik. Supashare hil da, eta Mandamais-ek bere dohako zerbitzua ikaragarri murriztu du. Speedfilek ere, oraindik martxan jarraitzen badu ere, arazo ugari ematen ditu igo eta jaisterakoan, eta fitxeroak segituan ezabatzen ditu, egun kopuru zehatzik igaro gabe. 1-CLICKSHARE ere hilda dagoela dirudi, bere web orriak online jarraitzen duela badirudi ere.

Hortaz, zerrenda guzti honetatik baliagarri izaten jarraitzen duten bakarrak Medifire, GE.TT eta HEROshare dira.

zumarra