APAIZAC OBETO dokumentala ikusteko moduan.
Historia hau, lur haiei Quebec edo Kanada izan aurretik, mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaienean abiatzen da; urtero urtero, milaka euskaldun Ozeano Atlantikoa gurutzatu eta Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetara lanera abiatzen zireneko garaian.
Quebec-etik Labradorreraino, 2000 kilometro eta 41 egunetan, sei euskaldunek eta Kanadako mik' maq amerindiar batek, XVI. mendeko marinel haien azalean jartzeko ahalegina egingo dute. Baina, protagonista Beothuk izango da, San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako munduko balea txalupa zaharrenaren errepika berria.
http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?action=post;topic=2433.0;last_msg=26030