www.lolabits.es

Sortzailea baronluigi, 2014ko Martxoaren 16a, 23:19:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Orain dela egun batzuk beste foro batean gomendatu didate zerbitzari hau. Zerbitzariak Estatu Batuetan ditu kokatuak, baina jatorriz Espainiarra da. Sare sozial moduan funtzionatzen du, amaigabeko biltegiratze espazioa eskainiz eta igoera eta deskarga abiadura apartarekin

ABANTAILAK:

Doakoa da.
Ez du captcharik.
Gaztelaniaz dago, ulertzen erraza hortaz
Fitxeroak ez dituzte luzaroan deskargatu ez dituztelako ezabatzen.
Abiadura aparta.
Espazio amaigabea

DESABANTAILAK

Erregistraturik egon behar da bertatik deskargatu ahal izateko (4shared.com ekin bezala)
Igotzen dugun guztia gure kontuan agerian geratzen da. Edonor gure profilean sartu ezkero. bertan igota daukagun guztia aurki dezake. Fitxeroak pribatu bezala ezarri daitezke, baina ez dakit pribatutasuna norberarentzat gordetzean datzan, edo zerrenda publikotik at uztea, eskuragarri loturen bitartez bakarrik egonez.
Deskarga bat geratu ezkero, berriro martxan jarri ondoren hasieratik hasten da, geratu den une berberetik hasi beharrean.

Dagoeneko JDOWNLOADERRERA barneratua izan da. Laster izango da programa bertatik fitxeroak deskargatzeko gai.

www.lolabits.es

Ea zer iruditzen zaizuen.

fofitxiki

Aukera ona ematen du, probak egiten ibili naiz eta karpetei pasahitza jartzeko aukera dago, horrela interesatzen zaigun jendeak bakarrik ikus ditzake artxiboak eta ez mundu guztiak. Copyrigth-ekin arazoak ez edukitzeko artxiboak zifratuta igotzearekin arazoa konponduta geratzen da. Hala ere, norbaitek artxiboak denuntziatzen baditu, orri española izanda, segituan kenduko dituzte. Nik pertsonalki nahiago ditut mega-ko 100 kontu egin eta artxiboak seguru eduki, hona igotzen arrixkatu baino.

Taichisan

Nik kontu bat egin dut baita porseakaso, baina baliteke soilik gauza puntualetarako erabiltzea, nik ere nahiago ditiat Megako segurtasun hori.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Aipamenaren egilea: fofitxiki  Noiz: 2014ko Martxoaren 17a, 23:06:19
Aukera ona ematen du, probak egiten ibili naiz eta karpetei pasahitza jartzeko aukera dago, horrela interesatzen zaigun jendeak bakarrik ikus ditzake artxiboak eta ez mundu guztiak. Copyrigth-ekin arazoak ez edukitzeko artxiboak zifratuta igotzearekin arazoa konponduta geratzen da. Hala ere, norbaitek artxiboak denuntziatzen baditu, orri española izanda, segituan kenduko dituzte. Nik pertsonalki nahiago ditut mega-ko 100 kontu egin eta artxiboak seguru eduki, hona igotzen arrixkatu baino.

Salaketa bat eginez gero, edozein zerbitzarik ezabatzen ditu fitxategiak. MEGAK batez ere, salaketa pare bat jaso dituzten kontuak guztiz ezabatzen ditu abisatu gabe.

baronluigi

5 hilabete geroago, gai hau berpizten dut zerbitzari honetan eman diren aldaketak azaltzeko. Dagoeneko ez da beharrezko erregistraturik egotea bertatik gauzak jaisteko. Zerbitzaria guztiz egokia da Jdownloader bitartez jaisteko, eta jende guztiarentzat publikoki elkarbanatu nahi ez ditugun fitxeroak pasahitz bitartez babes daitezke. Igoera eta jaitsiera abiadurak apartak dira.

Nik beste aukera bat emango nioke. Gainera, hau bezalako web orri gehiago agertzen ari dira: Abelhas.pt , http://minhateca.com.br/ eta http://copiapop.es adibidez.