Tutoriala - Bideoa fps-z aldatu

Sortzailea Ajubita, 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:24:48

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ajubita

2012ko Urtarrilaren 07a, 15:24:48 Azken aldaketa: 2019ko Abenduaren 08a, 13:54:15 Josu Etx(e)k egina
Sarritan gertatu ohi da bideoa eta audioa abiadura desberdinetara joatea (fps, frame per second).

Ohiko abiadurak honakoak dira:

    25 fps. PALeko estandarra.
    23'976 fps. NTFSko estandarra.
    29'97 fps. Hau ere NTFS da baina Japonian bakarrik erabiltzen dela uste dut.


Gu PAL eremuan bizi garenez suposatzen da hemengo guztia 25 fps-ra doala. Antzina hala zen. Dragoi Bola adibidez 25 fps-tara egin zen. Gaur egun, ordea, abiadurak originalak mantentzeko joera dago, eta ETBk adibidez One Piece 23'976 fps-tara emititzen du.

Azpimarratu behar da abiadura batetik beste batera aldatzean bideoaren/audioaren iraupena ere aldatu egiten dela.

Beraz, bideo bat abiadura batetara badaukagu (adibidez 25 fps) eta audioa beste batetara (adibidez 23'976 fps), zer egin?. Ba edo bata edo bestea aldatu beharko dugu bestearen abiadurara. Egoera honen aurrean onena bideoa aldatzea da, audioa aldatuta igarri egiten baita (23'976->25 egiten baduzu agudoago entzuten dira ahotsak, eta 25->23'976 eginda grabeago). Dragoi Bola berez japoniarra da, eta hala izanda 23'976 fps da bere abiadura naturala, baina guk 25 fps-tara daukagu eta ondo entzuten da. Nola da posible hori?, ba banda sonora aldatu zutelako 25 fps-tara eta gero horrela egin ahotsen grabazioak. Baina One Piece adibidez 23'976 fps-tara grabatu dira ahotsak.

Nire gomendioa ahotsen grabazioko abiadura mantentzea da, eta zerbait aldatu behar bada, bideoa izan dadila.

Nola aldatu?: Bideotutoriala - Bideoa fps-z aldatu

Beharrezko programak
-meGUI

TUTORIALEAN EGITEN DENA

1) Zabaldu meGUI.
2) Tools + Muxer + MKV Muxer
3) Leiho berrian kargatu aldatu nahi dugun bideoa
4) Beheko pesta