Eta hemendik aurrera zer?

Sortzailea burrundaie, 2012ko Urtarrilaren 20a, 22:48:43

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Nire ustez lehenengoa aitzakia hutsa da PSOEri kritikatzeko, eta gustora gelditzen da:
Aipatu... puesto que estamos en manos de gobernantes injustos y aberrantes ...
Eta aparte esango nuke liburutegietan ordaitzea nahi duela, esan duzun moduan bere poltsikoan eragiten duelako:
Aipatu...si en las bibliotecas se exigiera, a cada lector que toma prestado un libro, el abono de una compensación económica para el autor de ese libro, que por culpa de ese préstamo deja de vender un ejemplar.

Bigarrenean aldiz, editorialak kritikatzen ditu, liburu elektronikoekin pirateatzea asko errazten delako eta originalaren kalitate berarekin.
Aipatupues pagar por algo que se puede obtener gratis y en condiciones óptimas no se le ocurriría ni al que asó la manteca

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Bakoitzak berea defendatzea normaltzat jotzen dut.

Horregatik "Putakumea" deitzea ez zait bidezkoa iruditzen; berriz diot, bere iritziekin normalean ados ez banago ere.

burrundaie

Begi-bistakoa da hitza ederki menperatzen duela eta, hortaz, demagogia-ariketak aise sortzen ditu. Berdin egin dezake artikulu bat pirateriaren alde edo kontra, haizeak nondik jotzen duen. Gaurko politikoen harikoa dela, alegia.

baronluigi

#123
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 08a, 18:09:09
Ez dakit zer esan, baronluigi. Ez dakit zer esan nahi duzun.

Orokorrean ez zaizkit De Prada-ren artikuluak gustatzen baina justu bi hauekin ados nago berekin.

Ba de Prada ez dagoela deskargen aurka beti ere liburuak ez badira.  Ikusi duzu nola hasten den deskargen kontra gaizki esaka  deskargatzen diren gauzak liburuak direnean.

Zuk jarritako testuan adibidez deskargak justifikatzen ditu, antzeko eskaintza eskuragarrik ez dagoelako sortzen direla esanez. Baina liburu elektronikoaz hitzegiten duenean, segituan ateratzen du "dohainik egonda, inork ez du ezer erosiko"aren teoria tipikoa. Justu zuk emandako artikuluan esaten duenaren kontrakoa.


Gauza baten alde bazaude, ezin duzu zuri gaizki datorkizunean haren kontra jarri. Lehenengo artikuluan "kultura askearen" alde agertzen da. Bestean aldiz, jaisten dena liburuak direnean, hau da, bere ogibidea den industriako produktuak, orduan ez dago "kultura askearen alde".





zumarra

Nik "Deskargas" izenekoa gogora ekarri nuen nire (gure) aldeko argumentoak ekartzen dituelako. Horraino.

Nire iritziz, De Prada ez dago deskargen alde baina bere ideiekin (gure gustokoak izan ala ez) koherente ikusten dut. Hau da: Nola asaldatu daiteke gobernua, produktoreak, etab. deskargengatik, liburuak jadanik dohainik banatzen ari badira. Honek (liburutegiena), aspalditik patrika ukitzen dio. Asaldatzen diren horiek hipokrita hutsak dira gauza batzuekin asaldatzen direlako eta besteekin ez. Hor ikusten dut nik artikuluaren mamia.

Eta bigarren artikuluak editorialak hartzen ditu:

Alde batetik inozoa izan behar da pentsatzeko e-book-ekin jende gehiago hasiko dela irakurtzen; eta, bestetik, e-book-arekin hasita, editorialak burutik jota daude pentsatzen badute 10-15 € ordainduko duela inork liburu batengatik dohainik deskargatu badaiteke. Zeren eta liburu elektronikoak prezio horietan dabilta (batzuk merkeagoak badira ere). Eta ezin da konparatu imprimatzea, koadernatzea, banantzea eta saltzailearen parteak duten kostu guztia, editorialaren orritik artxibo bat deskargatzearekin. Editorialak saiatzen ari dira berdin kobratzen paperezko batengatik eta e-book batengatik eta irabaziak biden 10 izaten. Zer lortzen da? irakurleak, aukera edukita, pirateatzea, noski

E-book-ak 0,50€-2,00€ bitartean egon behako lukete nire ustez. Pelikulak eta musika bezala.

zumarra

Filetolink aukera bat da.

Beste bat hau agian: http://glumbouploads.com. Itxura ona du printzipioz: Nahiko azkar igotzen da. Deskargako limitea 400 kb/s (bueno...). Capchkarik ez. 500 gb. 2 gb.ko artxiboak. 90 eguneko epea... Kontua da, web orritik artxiboak banan bana igo behar direla.

Gainera, fileuploader-ekin posible dira batzuk igo baina ezin da kontua erabili. Aholkuren bat, Burrundaie? Kontua sortzen dut baina "No activa" jartzen du.

Megaupload-en itxura du pixka bat. Emaitza, denborarekin ikusiko da. Niri, behintzat, kontua edukitzea eta artxiboak gestionatu ahal izatea gustatzen zait. Baina artxibo batzuk batera (edo kolan jarrita) ezin badira igo, pelikulak igotzeko agian.

Ea konpontzen den batzuk igotzearena.

baronluigi

nik jarri nituen beste doako zerbitzari batzuk orain hilabete batzuk idatzi nuen tutorialean.

Oso ondo dijoan beste zerbitzari bat www.mydrive.ch da. FTP pribatu antzeko bat da, eta gehienez 2GB espazioa ematen dute doako kontuetan.

Gainera, Fitxeroak elkarbanatzeko orduan erabiltzaile gonbidatu bat ezartzeko aukera ematen du, fitxeroak jaitsi bakarrik egin dezakeena. Hau gurea bezalako komunitate txikientzako ez dago gaizki.

Zerbitzariak Suitzan daude eta abiadura la ostia dijoa xD

zumarra

Ba, zerbitzari zerrenda luzeak probatzen ibili naiz, bai. Eta ezer gustokorik ez dut aurkitu...

MyDrivek, 2 gb.ko espazioa ematen du. Hori, zertarako erabiltzen duzu? 2-3 pelikula besterik ez da sartzen, ezta? Serie bat ere 10 atalekoa..

baronluigi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 26a, 17:20:24
Ba, zerbitzari zerrenda luzeak probatzen ibili naiz, bai. Eta ezer gustokorik ez dut aurkitu...

MyDrivek, 2 gb.ko espazioa ematen du. Hori, zertarako erabiltzen duzu? 2-3 pelikula besterik ez da sartzen, ezta? Serie bat ere 10 atalekoa..

Bueno, baina email faltsuak erabiliz nahi aina kontu erabili daitezke. Eta fitxeroak ez dira INOIZ ezabatzen.

www.ge.tt bezalaxe. Honek 2 GB ematen ditu kontu bakoitzeko...baina erregistratzerakoan ez du email konfirmaziorik eskatzen, hortaz ez dago benetako emailik erabiltzeko beharrik. Fitxeroek izen laburra eduki behar dute, bestela deskarga asko moteltzen da. Baina abiadurarik onenean nik erabiltzen dudan kanpo zerbitzarian 9-17 MB/S abiadura joaten da. Eta fitxeroak ez dira INOIZ ezabatuak izaten.

zumarra


burrundaie

Eskerrik asko hori ere probatu beharko dugu ba. Nik beti esan izan dut, zenbat eta zerbitzari gehiago erabili hobe. Bakar batekin ez gelditu, behintzat.

baronluigi

#131
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Otsailaren 26a, 18:46:54
Eskerrik asko hori ere probatu beharko dugu ba. Nik beti esan izan dut, zenbat eta zerbitzari gehiago erabili hobe. Bakar batekin ez gelditu, behintzat.

ge.tt daukan gauza ona zera da, oraindik ez dela oso famatua (500 mila erabiltzaile inguru) eta zerbitzaria hurbil daudela (danimarkan uste det). Hori ba, kontuan izan zerbitzaria zenbat eta famatuago egin orduan eta kontsumo gehiago izango duela, eta banda zabalerak balio duena kontuan izanda, laster hasiko liratekela kapatzen

Abiadura testeatu nahi baldin baduzue hemen daukazue adibidez orain dela gutxi zerbitzari onetara egin nuen igoera (Undeworld El despertar banpiro filma- DVDSCREENER bertsioan)

http://ge.tt/8UFpUiD

zumarra

#132
200 mb.tik gorako artxiboak igotzeko, hau topatu dut: 4shared. Itxura ona du baina iritzi gehiago nahiko nuke. 15 gb.ko muga du, baino 200 mb.tik gorako atalak dituzten serieak igotzeko bakarrik nahikoa izan daiteke. Kontu batzuk ere erabili litezke. Hemen ezaugarriak:

4shared:


GARRANTZITSUENA:

Artxiboen neurria:
Captcha:
Artxibo batzuk igo:
Igotzeko FTP:
Jdownloader:
Ezabatzeko epea:



1 GB
EZ
BAI
BAI
BAI
180 EGUN
           
GARRANTZITSUA:

Kontuaren neurria:
Igotzeko abiadura:
Deskargateko abiadura:
Itxoiteko denbora:
Zerbitzariaren fidagarritasuna:



15 GB
100-125 (Nire topea)
1,4 mb/s (Nire topea)
20 seg.
?

Iritzien zain, eskuminak