Eta hemendik aurrera zer?

Sortzailea burrundaie, 2012ko Urtarrilaren 20a, 22:48:43

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Sendspace-ri, oraingoz ikusten diodan akatsa da 30 egun bakarrik aguantatzen duela deskargarik gabe...

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 12:29:46
Nik gauza bat eskatu nahi dizuet igotzen hasi zaretenei: ez igo Rapidsharera. JDownloaderrekin desastre doa, fitxategi bat jaitsi eta pila bat itxaron behar da hurrengoa jaisteko.
Ba niri ederki doakit, gauean 13 deskarga jarri (guztira 5-6 giga), eta goizean dena jeitsita. Beste horrenbeste goizean, eta bazkalordurako dena jeitsita. Niretzat Rapidshare ondo dabil.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 14:05:21
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 12:29:46
Nik gauza bat eskatu nahi dizuet igotzen hasi zaretenei: ez igo Rapidsharera. JDownloaderrekin desastre doa, fitxategi bat jaitsi eta pila bat itxaron behar da hurrengoa jaisteko.
Ba niri ederki doakit, gauean 13 deskarga jarri (guztira 5-6 giga), eta goizean dena jeitsita. Beste horrenbeste goizean, eta bazkalordurako dena jeitsita. Niretzat Rapidshare ondo dabil.
Ba niri beti joan zait gaizki, bi orduko etenaldiak behar izanda hurrengo jaitsierarako.

MikelEiza

Ba niri ere Jonny bezala oso ondo doakit.

Kontua da, Rapidsharen premium konturen bat jende gehiagorekin erosiz gero, megauploaden baino zorrotzago direla da. Duela urte batzuk lagun batzuekin erosi nuen Rapidshareko kontu bat eta hilabete eta abisu ugariren ondoren, blokeatu egin ziguten. Aldiz, megauploaden azken urteotan premium kontua arazorik gabe erabili dugu; pentsa bizi guztirako kontua ere erosita geneukan eta inoiz ez dugu pegarik izan. Pena itxi izana; ea noiz dakigun zer gertatuko den han zegoen materialarekin.

Aju

Oraindik neu izango naiz rapidshare gaizki doakion bakarra.

Ez litzateke arraroa izango. Edozein zerbitzaritara igotzen kriston arazoak izaten ditut; fitxategi bat igotzen jarri eta segundu batean %100an jartzen zait igoera-barra, eta han egoten da X denbora ezer egin gabe 0kb/s-ra, eta gero nahi duenean linka itzultzen dit edo errorea ematen du (gehienetan azken hau). Ez dakit zer ostia egin behar dudan, doa doakit gaizki.

zumarra


Aju

Gero emango diot begirada bat ea ezerk balio didan.

Arsenicum

Hemendik aurrera, nik momentuz itxaron egingo dut. Ostegun arrastitik ez dira 3 egun pasa oraindik, eta ikusi beharko da norantza doan hau.

Interneteko zerbitzarietara (mediafire etabar) linkak jarri beharrean, online ikus daitekeen materialera jarri beharko dira linkak. Nahieran ikusteko. :evil:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

danbo

e-muleko "incoming" karpetan artxiboak jartzearekin aski al da? edonork aurki al ditzake horrela?


baronluigi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 05:12:59
Baronluigi: Iritzirik ba al duzu sendspace.com -i buruz? Probak egiten ari naiz: Artxiboaren neurri topea: 300 mb. (mediafire: 200 mb. eta justu xamarra geratzen zait. Ez daukat artxiboak mozten hasteko gogorik). Deskargatzeko ez dauka ez capchka, ez eta itxoin behar ere. Kontua sortzen uzten dut eta "Unlimited" jartzen du. Programatxo bat ere deskartatu daiteke igoerak eta deskargak automatizatzeko eta, oraingoz, oso ondo doa (Windows, Mac eta Linux).

Proba bat: http://www.sendspace.com/file/iupyoq

Ikara zabaltzen ari da; albiste bat:

http://alswblog.org/2012/01/21/fileserve-entra-en-panico-y-cierra-su-programa-de-afiliados-e-inicia-el-borrado-masivo-de-archivos-con-copying/

Sendspace kaka bat da. Sorreratik ezagutzen dut eta fitxeroek gehienez (lehen behintzat) 7 egun irauten zuten online, deskargak jasota ere.

Nire ustez oraingoz onena Mediafire da. Hori bai, WINRAR-ekin zatikatu beharrean 7ZIP edo HJSPLIT programak erabiltzea gomendatzen dizuet. Winrar fitxeroak MF hondatu egiten ohi ditu askotan

Aju, Rapidshare asko aldatu da aspalditik. Copyright-en lobbyei kasu egiten hasi zenean jende askok uko egin zion eta alde batera utzi zuen zerbitzari hau, eta ondorioz aldaketa asko egiten dituzte. Kuriosoena da orain premium izan gabe ere, ez dagoela fitxeroak segidan jaisteko zain egon beharrik. Free izanda, banaka eta konexio bakar bat fitxero bakoitzeko emanik ere, Jdownloaderrekin denak batera jaitsi daitezke.

zumarra

Ok. Proba bat egiteko Mr. Bean seriea SendSpacera igo dut osorik (nire web orritik eskura berriro) eta, teorian, 30 egun ziren (hala ere gutxi xamar). Beste batzuk probatu behar, orduan.

Ni ere itxoitearen alde nago, baina itxoiten aspertzen naiz eta, horregatik, probak... Espero dezagun Megaupload berriz martxan jartzea ixteko prozedimentua arrazoitu gabea izan delako (beste gauza bat da horren jabeek zertan erabiltzen zuten irabazitako dirua).

baronluigi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 18:33:20
Ok. Proba bat egiteko Mr. Bean seriea SendSpacera igo dut osorik (nire web orritik eskura berriro) eta, teorian, 30 egun ziren (hala ere gutxi xamar). Beste batzuk probatu behar, orduan.

Ni ere itxoitearen alde nago, baina itxoiten aspertzen naiz eta, horregatik, probak... Espero dezagun Megaupload berriz martxan jartzea ixteko prozedimentua arrazoitu gabea izan delako (beste gauza bat da horren jabeek zertan erabiltzen zuten irabazitako dirua).

Mediafirek daukan goza ona honako hau da: Copyrightarengatik salatzen ez bazaituzte eta 2 hiletik behin behintzat zure kontuan sartzen bazara, ez dizkizutela fitxeroak ezabatzen, hauek deskaragarik ez izanda ere. Nik 2008an igotako fitxeroak ditut online oraindik, eta ez ditu inork jaitsi xD

Arsenicum

Badago fundamentuzko zerbitzari Errusiarren bat? Estatu batuei joditzearren ziur ez dutela FBIren lege berria onartuko.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 20:04:05
Badago fundamentuzko zerbitzari Errusiarren bat? Estatu batuei joditzearren ziur ez dutela FBIren lege berria onartuko.
Jajaja, hori da jarraitu beharreko jarrera!!

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 22a, 17:46:39
e-muleko "incoming" karpetan artxiboak jartzearekin aski al da? edonork aurki al ditzake horrela?
Hasiera batean bai, baina routerreko portuak zabaldu behar dira eta emulean konfiguratu. Emulerako hari bat zabalduko dut galderak bertan erantzuteko.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Beno. Gaur goizean web orrian deialdia egin dut, zeozer deskartatua duenak harremanetan jartzeko eta berriz igo beharrekoa elkarbanatzeko, mesedez. Eta jadanik 5 lagunek erantzun dute. Hau poza!!

Baliteke egun (edo aste) batzuk barru Megaupload martxan jartzea berriz, batek daki, baina bitartean, ezer egin gabe ez egoteko 200 mb. baino txikiagoak diren artxiboak mediafire-ra igotzen hasiko naiz (gara, je, je). Oraindik ez dut topatu artxibo haundiagoak igotzeko moduko fundamentuzko zerbitzaririk...iradokizunik baduzue, esan.