[Mediafire] Zesta Punta 2012 Citrus Orlando Jai Alai

Sortzailea Arsenicum, 2012ko Otsailaren 07a, 09:04:05

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

2012ko Otsailaren 07a, 09:04:05 Azken aldaketa: 2012ko Otsailaren 22a, 09:22:21 Arsenicum(e)k egina
2012 ZESTA PUNTA CITRUS ORLANDO JAI ALAI












SINOPSIA
ORLANDO JAI ALAI frontoiak bere 50. urteurrena bete du. Eta atzean utzi ditu frontoia ixteko mehatxuak eta bere denboraldiaren iraupena nahikotxo luzatu du. Denboraldia Ekainak 30rarte luzatuko da orain, hau da, aurreko denboraldian baino 4 hile gehiagoko denboraldia. Otsailak 25rarte, 6 jardunaldi jokatuko dira astero, eta martxotik aurrera ekainerarte, bi jardunaldi astean. Jai-Alai honetako ikuskizunik handiena Urtarrilak 27 eta 28rako dago programaturik. XXIII ORLANDO CITRUS TOURNAMENT txapelketari buruz ari gara hizketan. Bertan 8 bikotek hartuko dute parte. Txapelketa honek 3 kategoria ditu. Lehenengo jardunaldian, Atzelari Onenaren txapelketa jolastuko da. Bertan 8 pilotarik parte hartuko dute, Kinielaka sisteman jokatuz. 7 tantu lortzen dituena izango da irabazlea. Bigarren jardunaldian Aurrelaririk onenaren txapelketa jokatuko da sistema berberaz eta azkenik binakako txapelketa. Kinielaka sistemaren ezaugarriak hauexek dira: 8 pelotari edo bikote ibiliko dira jokatzen txapelketa honetan. Lehenengo bi pilotari edo bikoteak kantxan ibiliko dira jolasten, eta beste 6rak kanpoan itxaroten. Tantua lortzen duenak frontoian jarraituko du, eta galtzailea berriz kanpora doa, bere txandaren zain. Tantuak egin edo galdu ahala, pilotariak frontoian ibili edo kanpoan itxaroten egongo dira. 7 tantu egiten dituen pilotari edo bikotea izango da txapeldun. Binakakoan ordea, 10 tantu egin beharko ditu txapeldun izan nahi duen bikoteak.





FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: XXIII ORLANDO CITRUS TOURNAMENT
Urtea: 2012
Kapituluak: 3
Egoera: Emititzen
Nazionalitatea: AEB-EH
Emisioa Euskal Herrian: Etbk


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Kaptura
Arduradunak: Arsenicum
Publikazioa: Astero

Iraupena: 65 Minutu
Tamaina: 733 MB
Bideoa: MP4 H264 720*455 - 16:9
Audioa: TDT AC3 192 Kbps/Estereoa Euskera
Hizkuntza: Euskera





LINKAK

ATZELARIRIK ONENA

XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART1
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART2
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART3
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART4

AURRELARIRIK ONENA

XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART1
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART2
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART3
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART4

BIKOTERIK ONENA

XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART1
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART2
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART3
XXIII ORLANDO JAI ALAI CITRUS TOURNAMENT 2012 PART4





Geuk egin ezean, gureak egin dau.


Arsenicum

AipatuZorionak!!! (Orlandoko Citrus)

Fernando Lopetegi (ETBko errealizatzailea)

Lehenbizi Zorionak eta bigarrenik ere Zorionak!!! Mikel Olazabali, Miren Goikouriari eta nola ez Berde Produkzioak talde osoari.
Inolako zalantzarik gabe oso lan bikaina egin dute (Orlandoko Citrusan) baldintza okerrenetan esango nuke, etxetik urrun, pilotalalekua etsai, berde argiegia eta aldiberean argia eskaxa, Unitate Mugikorrik ez!

ETBrentzat ezinezkoa zen produkzio hori aurrera ateratzea hemengo gutzieneko baldintzak nahi izan ez gero errepikatu. Bertan alokatu behar izana Unitate Mugikorra, bertako prezioetan noski, gainera NTSC amerikar sisteman ez europear PAL sisteman. Kalitate eskaxa, gero Pal sistematik gurera bihurtu behar, oraindik ere okerrago. Guzti hau pilotaleku itsusi batean aurretik esan bezala.

Txapa guzti hau kontutan eduki ezazuen Berde Produkziok egin duen lana, oso zaila izan dela, zuzenean, bat batean, egiten den lana, beraiek kamera ezberdinetan grabatu, muntatu eta bidali. Zorionak bihotzez! Lan bikaina!


Eta bigarrenik zer egin daitekeen datorren urteari begira? Lehenik pilotalekuko (Orlando Jai Alai) baldintzak hobetu, bestela ez du merezi horrelako esfortzua egiterik, pilota ez ikusteko hobe etxean geratu.

Bigarrenik Unitate Mugikorra alokatu, HD noski, saiatu guztia satelitez bidaltzen, Pal sistemara berak bihurtzen baidu baina dena prezio egokian, Orlandoko enpresa bilakatu beharko litzateke koproduktore. EITB oso txikia da, dirua zaindu behar dugu eta koproduzioetan sartu gaitezke baina ez BBC edo ABC izango bagina bezala bertara joan ta produkzioa gure kontura egin. Produkzio txukuna izango balitz Orlandoko enpresak etekina atera diezaioke Amerikako beste telebista kateei eskainiz

Beraz aurten eta datorren urteari begira idea antzekoak baina lehenbizi pilotalekua!


http://txik-txak.com/pelota/index.php?option=com_content&view=article&id=461%3Azrionak&catid=3%3Atournaments&lang=eu

Emisio hau lortzeko egin behar izan den lana aipatzen dute.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Ez dot jeisteko arazorik euki, baina extraer egiterakoan 3 akats agertzen dira eta azkenean ezin da atara.

getxoztarra

Listo! Zati bat txarto jeitsi dot ta hori izan da arazoa. Eskerrik asko!!!!!!!

Arsenicum

Pozten naz dana ondo dabilela jakiteaz.

Aurrrelari onenaren kiniela gehituta! Citrus txapelketa honen 2. saioa.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Bikote onenaren kiniela ere, igota. Oraingoan txapeldun izan nahi duen bikoteak 10 tantu egin beharko ditu.
Ostegun honetan azken saioa emango dute etbk-n. Aurreko 3 saioen laburpena egingo dute.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

ar_abatarra

Ñoooooo
hoi dek hoi!!!!!!
Aupa zu arsenicum, honen bila neraman dexentetxo.
Eskerrik asko.

ar_abatarra

Bikoterik onena 2. zatia oker jarri duzu eta atzelari onena 2. atala jarri duzu. Beste ondo dagoela uste dut.
Berriz ere eskerrik asko.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: ar_abatarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 22a, 08:43:11
Ñoooooo
hoi dek hoi!!!!!!
Aupa zu arsenicum, honen bila neraman dexentetxo.
Eskerrik asko.


Ez da zegaitik!


Aipamenaren egilea: ar_abatarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 22a, 08:54:19
Bikoterik onena 2. zatia oker jarri duzu eta atzelari onena 2. atala jarri duzu. Beste ondo dagoela uste dut.
Berriz ere eskerrik asko.


Eskerrikasko abisatzearren. Konturatu nintzen baina gero ahaztu egin zitzaidan aldatzea. Uste dut ondo dagoela orain.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.