Esku Pilota 2011 Buruz Buruko Txapelketa [GD][MF]

Sortzailea Arsenicum, 2012ko Otsailaren 09a, 16:51:24

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

2011 ESKU PILOTA BURUZ BURUKO TXAPELKETA










SINOPSIA
2011ko Buruz Buruko Txapelketak ustekabe ugari izan zituen. Idoate gazteak, 4an utzi zuen bere txikitako pilotari gogokoena, Ruben Beloki. 22-19 irabazi zion faborito argia zen Sebastian Gonzalezi eta 8an utzi zuen Olaizolatarren anaia nagusia. Azkenik Xalaren aurka galdu zuen finalerdietan 22-19 batez, partidu on bat jokatu eta gero. Beste finalerdian Olaizola II-ak eskuratu zuen finalerako txartela. Dena prest zegoen Olaizola II eta Xalaren arteko finalerako, baina finala jokatzeko 10 egun falta zirela, Xalak apendizitis batek jota, ebakuntza jasan behar izan zuen. Aspek, Binakako Txapelketako finalean Barriolarekin egin zuen bezala, erditik kendu zuen Xala, eta Asegarcerekin tratua egin zuen Finala Olaizola II eta Bengoetxea VI-ak (3. sailkatua zen Bengoetxea VI.na Idoatek eskuko mina zela eta 3. ta 4. posturako partiduari uko egin bait zion) joka zezaten.

Orduan Xalak prentsaurrekoa prestatu zuen: "Finala jokatu nahi dut", "Nire eskubidea da eta ez dut barkatuko", "Benetako irabazlea pilota izatea nahi dut. Pilota ez da dirua bakarrik, pilota gauza handia da"



AipatuEnpresen Ligak buruz buruko finaletik kanpo utzi izana salatu du pilotariak Irunen emandako prentsaurrekoan. Enpresen Ligak apendizitis ebakuntzagatik laga du finaletik at, baina Xalak dio beste kirolari batzuk bi aste pasatxoan osatu izan direla antzeko gaitzetatik. Ziurtatu du prest legokeela uztailaren 3rako, baina Aspek berretsi du finala ekainaren 19an jokatuko dela. "Ez didate borroka egiten uzten, arrazoirik gabe", esan du Xalak.
http://berria.info/albisteak/51916/xala_finala_jokatu_nahi_dut.htm



AipatuYves Xalak prentsaurrekoa eman du bere osasun egoerari buruzko berriak eskainiz. Iparraldeko pilotariak bi froga mediku ezberdin aurkeztu ditu, finala jokatzeko sasoian egon daitekeela adierazten dutenak. Xalak ezin izan die malkoei eutsi eta Bilboko finala jokatzeko karta guztiak agortuko dituela argi utzi du.

Aspeko aurrelaria enpresarekin kontaktuan jartzen saiatu da osasun egoera azaltzeko, baina bilera ezin izan dute gauzatu Lekuinekoaren hitzetan. Xalak, egoera argitzeko auzitegietara jotzea ez du alde batera utzi.
http://www.eitb.com/eu/kirolak/pilota/buruz-burukoa/osoa/680031/finala-jokatzeko-froga-medikoak-aurkeztu-ditu-xalak/

Pilota mundu osoak Xalaren alde egin zuen. Txapeldun ohi, kazetari eta pilotazale guztiek enpresak zorrotz estutu zituzten, hauek amore eman behar izan zuten arte.

Xalak berea zena lortu zuen. Finala jokatzeko eskubidea, berreskuratu zuen. Bere prentsaurrekoan horrela zioen "Finala jokatuko dut" eta baita "Final hau jokatu nahi dut, neurea bait da".

2011ko Uztailaren 3an jokatu zen finala Olaizola II eta Xala-ren artean, eta bai jokoan bai emozioan ikusi diren finalik onenetarikoa suertatu zen.

Goza dezazuela!




FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: 2011 Buruz Buruko Txapelketako Finala
Urtea: 2011
Egoera: Bukaturik
Nazionalitatea: EH
Emisioa Euskal Herrian: ETB1, ETBSAT, CANAL VASCO, NITRO


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Kaptura
Arduradunak: Arsenicum


Iraupena: 96 Minutu
Tamaina: 1,07 GB
Bideoa: MP4 H264 720*400 - 16:9
Audioa: TDT AC3 192 Kbps/Estereoa
Hizkuntza: Euskera





LINKAK




FINALA

2011 Buruz Buruko Finala (Olaizola II-Xala)[GD]

2011 Buruz Buruko Txapelketa Finala (Olaizola II-Xala) 1.ZATIA
2011 Buruz Buruko Txapelketa Finala (Olaizola II-Xala) 2.ZATIA
2011 Buruz Buruko Txapelketa Finala (Olaizola II-Xala) 3.ZATIA
2011 Buruz Buruko Txapelketa Finala (Olaizola II-Xala) 4.ZATIA
2011 Buruz Buruko Txapelketa Finala (Olaizola II-Xala) 5.ZATIA
2011 Buruz Buruko Txapelketa Finala (Olaizola II-Xala) 6.ZATIA
2011 Buruz Buruko Txapelketa Finala (Olaizola II-Xala) 7.ZATIA
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Azkenean! Grabagailutik ateratzea lortu dot, eta hemen dekozue azken hamarkadako finalik handiena eta ziur istoria osoko onenetakoa izan dela. On egin!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Hau bai ona!!! Derrepentean bajatuko dot!!!!!!!!!!!! :ahozabal:

getxoztarra

Ze formatuan dago? Edo ze programa behar da extraitzeko... Artxiboak bajaten dodaz, baina ezin dot ezer egin eurekaz.

Arsenicum

7Zip programagaz zatitute dauz. http://www.7-zip.org/download.html  Instalatu eta extraer emon eskumako botoiagaz klikatu ta gero.

Baie winrar programagaz be atara leike bideoa. Eskumako klik "extraer aqui". Arazorik badekozu ondino, idatzi hemen.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Ezin dot atara ba. ZIP eta RAR bajatu dodaz baña ezin.

getxoztarra

Baleeee, lortu dot lortu dot! Mea culpa. Ez dau arazorik jeisteko ezta extraitzeko! :giveup:

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Zelan ez jata gustatuko aurrez aurre bizi izan doten buruz buruko final handi hori?!?! Ikeeeeeeragarria Xala!!!!!!