Gaztelera-Euskera Itzultzaile onena

Sortzailea Arsenicum, 2012ko Otsailaren 29a, 22:38:31

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Euskal jaurlaritzan agintzen dagoen Gobernu Espainiarrak, Gaztelera-Euskerazko itzultzailerik onena aurkeztu du atzo.

533.432 euro alperrik galduta.

"Vete a la mierda" itzuli ezkero adibidez "kakari ikus zakizkio" itzultzen du.

http://gara.euskalherria.com/azkenak/02/325177/eu/Lakua-presenta-mejor-traductor-castellano-euskara?Hizk=en
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Itzultzaile automatikoa

Tresna hau lagungarri izango zaizu testu laburrak eta webguneak gaztelaniatik euskarara itzultzeko. Beraz, laguntza-tresna bezala hartu eta kontuan izan emaitza BETI gainbegiratu behar dela. Itzuli nahi den testua ONDO idatzita egon behar da.

Egin klik hemen sisteman sartzeko.

Beraz, argi ta garbi dio ez dela batere zehatza, ez dela baizik eta inork zerbait irakurri nahi badu literalki itzultzeko, Japoniarra eta txinatar itzultzaileekin gertatzen den berdina.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Baina telebistan "Itzultzailerik onena" bezela aurkeztu dute.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Martxoaren 01a, 08:53:25
Baina telebistan "Itzultzailerik onena" bezela aurkeztu dute.
Opentrad hobea da. Ez da askoz hobea, baina behintzat betiko "bigarren landarea" eta holakoak ondo itzultzen ditxuz.

egoninobi

#4
Onena Google-ko itzultzailea.  :barre:
Txantxa zen, itzultzaile hau jostatzeko izango da ze halako burradak ez daude beste inon.  :irri:
Askotan lagunekin jolasten naiz zerbait idazten ea zer agertuko. Oso barregarria izaten da.

Adibidez (euskaratik gaztelerara):
aupa euskal-encodings! = me libre de codificaciones!

Eta lehenengo letra maiuskalaz jarriz gero:
aupa Euskal-Encodings! = Codificaciones yo-yo!

EDIT: Nire 100. mezua da hau! Iupi, orain bihurkorra naiz!  :cool2:

jonnydbz

Eta nola egiten da euskeratik gaztelerara itzultzeko? Gazteleratik euskerara egitea bakarrik lortu dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Martxoaren 01a, 18:09:04
Eta nola egiten da euskeratik gaztelerara itzultzeko? Gazteleratik euskerara egitea bakarrik lortu dut.

Ezin da. Antza danez, hizkuntza ulergaitza euskera da ta ez gaztelera. Horregaitik  itzulpena bide bakarrekoa da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

mangaka euskalduna

Niri harrigarriena iruditzen zaidana da, ikasle askok itzultzaile hauetako asko erabiltzen dituztela lanak egiteko, eta ez dakitenean testu bat nola idatzi euskeraz, itzultzailean gazteleraz jarri eta lanean jartzen dute entregatzeko. Gero zuzenketa jasotzen dute eta esaten dute ezinezkoa dela hori gaizki egotea googlen itzultzailean itzulia dagoelako!

Aju

Aipamenaren egilea: mangaka euskalduna  Noiz: 2012ko Martxoaren 25a, 21:36:28
Niri harrigarriena iruditzen zaidana da, ikasle askok itzultzaile hauetako asko erabiltzen dituztela lanak egiteko, eta ez dakitenean testu bat nola idatzi euskeraz, itzultzailean gazteleraz jarri eta lanean jartzen dute entregatzeko. Gero zuzenketa jasotzen dute eta esaten dute ezinezkoa dela hori gaizki egotea googlen itzultzailean itzulia dagoelako!
Nongo maisua zara ba?.

mangaka euskalduna

barka ikasle esan dut baina ikaskide esan nahi nuen!

jonnydbz

Googlek horrela badio, horrela da eta punto!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa