Heidiren sail osoa daukat gaztelaniazko 3 DVDtan, ISO formatuan, zeinetatik agian atera litezke hemen falta diren atalak eta, guztiz euskeraz ez bada ere, saila osatu.
Informatikaria naiz baina ez det inoiz horrelakorik egin, kodifikaketarik etabar.
Norbaitek zera esango balit mesedez, gustora asko animatuko nintzateke (jarraibide minimoak besterik ez):
- Zein software erabili ISO DVDtatik atalak "mozteko".
- Zein software erabili kodifikatzeko.
- Zein kodek eta kalitate aukeratu softwarean.
Milesker!