Pelikulen eta telesaileen formatoa

Sortzailea carlocollodi, 2015ko Irailaren 22a, 21:57:58

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

carlocollodi

Gabon, peña!
Kontua da aritu naizela eskaera batzuk uzten Indiana Jones eta Printzesa Ezkongaiaren inguruan, baina orain jabetu naiz akaso hoberena hemen komentatzea litzatekeela.
Badakit hemen jende iaioa egon badagoela, eta hemen metatzen diren tituluen onerako, proposatu nahi nuen pelikulak eta telesailak jatorrizko formatuarekin banatzea. Tikismikis izan gabe, pena bat da euskarazko edizio duinik ez dagoelako, kalitate kaxkarragoa pairatu behar izatea.
Hainbat kasutan badakit inork egin duela: euskarazko audioa definizio oneko eta formatu panoramikoko bideoan erantsi eta txukun sinkronizatu, ukatzen diguten DVD eta BR horien kalitatea eskuz lortzeko.
Kriston kopetakin egiten dut eskaera, jakinda lana suposatzen duela eta nik ez dakidala egiten, baina badaezpada ere, hor uzten dut kontua.
Eskerrik asko zuen arretagatik!