Google guztiz nola euskaratu.

Sortzailea sandonew, 2012ko Apirilaren 13a, 20:37:05

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

sandonew

   Gaur egun, denok dakigu google euskaraz erabiltzeko aukera dugula, baina euskaraz google erabiltzeak askoz aukera gutxiago ematen ditu. Gazteleraz jartzen baduzue adibidez, google-en goialdean, euskaraz ez dauden askoz aukera gehiago ikusiko dituzue, bideoak, play, YouTube, Gmail,...  Beste momentu batzuetan ere gazteleraz gauza gehiago egiteko aukera dago irudiak bilatzean etb.

   Hori konpontzeko, badago "google in your language" izeneko programa bat pixkanaka google zuk nahi duzun hizkuntzan garatzen joateko (horien artean euskara noski).

   Google in your language erabiltzeko erregistratu egin behar da, baina berahala egiten da eta ez du ezer kostatzen.

    :pozik: Horrela google euskarara itzultzen lagundu dezakegu bertako mezuak banan-banan itzuliz (zoritxarrez, ingelesetik itzuli behar dira baina ez da oso zaila ere).   :pozik:

     Hementxe "Google in your language"-ren link-a:

    https://accounts.google.com/ServiceLogin?service=transconsole&passive=true&nui=1&continue=http://www.google.com/transconsole&followup=http://www.google.com/transconsole
   

josebi

Mila esker!  :osopozik:  :osopozik:
Hau oso ona da!
gutxienez 100 mezu itzuli ditut dagoeneko!

Gora euskara!