Jada DBZ ere ez dute ondo zaintzen

Sortzailea Aju, 2012ko Irailaren 23a, 00:28:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Ba hori, ETB1i historian ikusle gehien eman dizkion seriea ere ez dakite ondo zaintzen.

Normalena astelehenetik ostiralera 2-3 atal ematea da, baina ez, hauek larunbat gauetan eman behar zuten 23:40etatik aurrera. Eta nola gestionatzen dute?, ba 12 atal bata bestearen atzetik emanez. 3:15ak arte. Nori bururatu zaio egundoko ideia bikain hori?. Txarrena da serieak izan ditzazkeen ikusle erdiak kalean daudela.

Behintzat akatsik gabe emango balute, ba beno, baina horixe ere ez dute egiten... Son Gohan SSJ2 lehen aldiz bihurtzen den atala ez zuten eman. Egun horretan gainera bi atal alderantziz eman zituzten. Gaur ere lehen bi atalak alderantziz eman dituzte, (bigarrena lehenengoa izan da eta lehenengoa bigarrena), eta horren atzetik eguneko laugarrena ematen ari dira (beste jauzi bat) idazten ari naizen bitartean. Ea atzetik zer ematen duten...

Ze pakete klase da jende hau??.

Taichisan

Orain ulertzen dut zergaitik falta diren ahinbeste atal webgunean.... orduan beste atal bat galduta,... ederto. Gero nik sekulakoak esaten dizkiet Facebookeko horriaren bidez eta haiek gainera nik "ikamikak" gustoko ditudala esan, jodanse señores.... DB eta DBZ guztiz urdangatuta EITBren eskutik... horrela juten da erositakoaren dirua, Surioren ipurtzulotik!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#2
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2012ko Irailaren 23a, 01:29:56
Orain ulertzen dut zergaitik falta diren ahinbeste atal webgunean.... orduan beste atal bat galduta,... ederto. Gero nik sekulakoak esaten dizkiet Facebookeko horriaren bidez eta haiek gainera nik "ikamikak" gustoko ditudala esan, jodanse señores.... DB eta DBZ guztiz urdangatuta EITBren eskutik... horrela juten da erositakoaren dirua, Surioren ipurtzulotik!
Ez, ez. Aurreko astean adibidez ez zuten akatsik egin emisioan baina emandako atal erdiak bakarrik jarri zituzten webean.

Shin Chanen atal berriak ere eztabiltza jartzen (zaharrak bai). Eskubideen kontua ote?.

Aju

#3
Gaua errematatzen ari dira. Lehen gaizki azaldu dut, are okerragoa da.

Lehenengo bigarrena eman dute, eta ondoren lehenengoa. Honen atzetik bi atal saltatu dituzte eta aurrera jarraitu dute 3-4 atal emanez. Goten eta Trunks fusioa ikastera doazela atzera egin dute berriro, saltatutako bi atal horietako bigarrena emateko. Eta deskuidatzen bazarete ondoren honen aurrekoa emango dute. Nolabait esateko, ordena momentuz 2-1-5-6-7-8-4 da.

EDIT: Eta bai, hurrengoa hirugarrena da. 2-1-5-6-7-8-4-3.

EDIT2: Hauek jakingo dute saga hau ez dela DBKain sartzen eta gaur eguneko generazioak ez duela ikusi? :barre:

Taichisan

Ba hau zalantzarik gabe ETBri salaketa jartzeko arrazoia bada.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Salaketa egiteko modukoa orain egiten ari direna: ETB1en gaztelerazko edukiak jarri. Zinemaldiko sariak ematen ari dira, dena erderaz, hizkuntza eta azpidatziak. Aurreko saridunek inglesez esandako hitzak erderaz azpidatzita jarri dituzte...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Irailaren 23a, 23:35:57
Salaketa egiteko modukoa orain egiten ari direna: ETB1en gaztelerazko edukiak jarri. Zinemaldiko sariak ematen ari dira, dena erderaz, hizkuntza eta azpidatziak. Aurreko saridunek inglesez esandako hitzak erderaz azpidatzita jarri dituzte...
Konpentsatzen ari dira etorkizunean gertatuko denagatik :barre:

Aju

4-5 ataleko saltoa eman berri dute, gainditzen ari dira  :barre:

Taichisan

Webgunean 278.atala falta zaie, jada esanda eta haiek totalmente paso egiten dute nitaz, flipantea da... gero gainera esango dute ez dietela abisatzen inork.... Ia zenbaitetan aldatzen dan etb dotorren egunotan...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Euskadiman

ikusiko dugu Taichisan, ikusi eta espero dezagun zerbait aldatzea, ze kristona muntatu dute beraiek bakarrik. nire ustez hau horrela dago gobernu aldaketa egongo delako, bestela ez dut ulertzen.

Aju

Webean agertzen diren ordenan eman zituzten baina 277a bai eman zuten, Kaioen historia kontatzen zuen eta gero Book Lurra deusezten du.

zumarra

Ni harritzen nauena da, Taichisan, Etb-koek zurekin harremana edukitzea, EE-ko partaide nagusienetakoa izanik...

Taichisan

Beraiek ez dute nirekin, nik haiekin bereziki baizik, facebook bidez. Baino esan bezala aspaldi ezer ez didatela esaten madarikatuek.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!