Hartz txiki, pelikula - The Little Bear movie (2001)

Sortzailea zumarra, 2012ko Apirilaren 30a, 21:20:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

2012ko Apirilaren 30a, 21:20:59 Azken aldaketa: 2021ko Martxoaren 01a, 16:07:10 Josu Etx(e)k egina
HARTZ TXIKI FILMA  -  THE LITTLE BEAR MOVIE (2001)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Kanada
Generoa: Abentura
Urtea: 2001
Zuzendaria: Raymond Jafelice
Gidoia: James Still, Nancy Barr, Raymond Jafelice
Musika: Lesley Barber
Ekoizleak: Nelvana Limited, Wild Things Productions
Sinopsia: Hartz txiki eta Hartz aita basoan kanpatzen ari dira, kume txiki bat aurkitzen dutenean bere familiaren bila. Hartzek bere familia aurkitzen lagunduko diotela erabakiko dute.
Nota Filmaffinityn: 6.5



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 75min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 695MB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (DLC)
 

Oharra: Film hau J Downloader programarekin jaitsi behar da.

  1. JDownloader ireki
  2. Esteka (linka) hautatu
  3. "Kopiatu"ri eman
  4. Deskarga programatik bertatik egin

burrundaie


burrundaie


zumarra

Jdownloader-ek "Archivo .dlc invalido" esaten dit.

burrundaie

Ederki gaude ba!! Espero diat FU-en igota dauden beste artxiboak ondo egongo direla. Etxera iritsitakoan begiratuko diat. :goku:

zumarra

Besteren bat ere gaizki dago baina batzuk ere ondo topatu ditut. "I"-n nago.

burrundaie


zumarra

Aizu Burrundaie. Atzo FU-ko.dlc hau ez zebilen eta gaur bai ????

Hau adarra jotze galanta!!!!

burrundaie

Horixe esan diat lehen ere. FU-ko artxibo gehienak beren onera etorri direla. Orain ikusten ari nauk ea Vicky-z aparte beste baten bat geratzen den oraindik ez dabilenik...

zumarra

Behintzat zuk ere ikusi ahal izan duzu arazoa. Orduan ondo; akats puntuala izan bada, ez da ezer gertatzen. Begiratuko dugu aurrerago ere bai.

burrundaie

Hik atzo esandako gehienek gaizki jarraitzen ditek. Atzo 4Shared-ekin probak egin nizkian eta jDownloaderrekin deskargatzeko orduan arazoak eman zizkidaken: premium kontua eskatzen zidaken. Hala ere, 4Shareden zuek igotako beste artxibo batzuk kristoren ondo jaitsi nizkin. Momentuz 2Shared, itxuraz behintzat, nahiko txukun zebilek, eta horrekin segituko diat.

zumarra

Orain ez dut ulertzen zergatik batzuetan 4Shared-en erregistratu behar den eta beste batzuetan ez. Jdownloader erabiltzeko probatu hau:


NOLA DESKARGATU 4SHARED ZERBITZARITIK:


4Shared-etik deskargatu ahal izateko erregistratu behar da (Sign Up) eta kontua aktibatu (Login).
Bestalde, Jdownloader erabili nahi izanez gero, programan bertan, erregistroko kontuaren datuak sartu behar dira (Ajustes>Servidores y Premium>Premium>Agregar cuenta, eta gero, sortutakoaren gainean;: Eskubiko botoia>Actualizar cuenta).

burrundaie

Eskerrik asko Zumarra! Probatu egingo diat. :osopozik: