Objetiboki hartuta, 4Shared izan da azken urte oso onetan bere zerbitzuan aldaketarik egin ez duen zerbitzari bakarra. Hasieratik berdina eskeintzen du:
15 gb. kontu bakoitzeko.
Topea: 2 gb. artxibo bakoitzeko.
Artxiboen iraupena deskargarik ezean: 180 egun.
20 seg. itxoin behar da deskargatzen hasteko.
Deskarga batzuk aldiberean onartzen ditu.
Deskargako abiadura topea da.
Capchta-rik ez du.
Arazo bakarra, deskargatu nahi duenak, erregistratu behar dela. Zenbaterainoko arazoa da hau? Uxkeri bat, nire ustez.
Duela urte bete 7 kontu ireki nituen eta 4 erabili nituen. Hantxe daude artxibo guztiak oraindik. Inolako gorabeherarik gabe. Eta beste 3 kontuak erabiltzea erabaki dut.
Oraintxe bertan, ordea, perfektoenak Solidfiles eta Ziddu dira dudik gabe, lehenago 2Shared, Mediafire eta beste hainbat izan diren bezala; baina guzti hauek bere baldintzat aldatzen joan diren bezala (aldatu=gogortu) pentsatzekoa da Solidfiles eta Ziddu-rekin berdina pasako dela. Hobe da beraz, erabat ez fidatzea. Eta 4Shared, berriz dio, urte betean ez du aldaketarik egin.
Dena den, gure leloa hauxe izan behar da: materiala ahalik eta sakabanatuen...