Artxiboak deskargatzeko oinarrizko azalpenak relasetan

Sortzailea burrundaie, 2012ko Ekainaren 14a, 22:59:00

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Zera pentsatu dut, agian filmak eta jaisteko relasetan, komeniko litzatekeela artxiboa deskargatzeko oinarri-oinarrizko azalpenak ematea. Jende guztiak ez baitaki estekak nola jaitsi eta deskonprimitu. Nire ustez, ez da asko kostatzen hau bezalako ohartxo bat eranstea (kasu honetan, 7Zip-ez zatikatutako film batez):



7zip izeneko dohako programarekin konprimituta dago. Sakatu hemen eta itxoin 5 segundu:

http://sourceforge.net/projects/sevenzip/files/7-Zip/9.20/7z920.exe/download

Programa deskargatu eta instalatu. Gero, estekak (linkak, loturak) J. Downloader programarekin jaitsita, hainbat 7ZIP artxibo trinkotu azalduko zaizkizu. Orduan, lehenengo artxiboa (.....7z.001)-ren gainean eskubiko botoia>"Estract here" eman eta berak bakarrik sortuko dizu behar duzun bideo artxiboa.



baronluigi

Hare gehiago, Jdownloader berak 7Z fitxeroak batu ditzazte nahi izan ezkero beste kanpoko programarik erabili behar izan gabe.

zumarra

Ados nago, Burrundaie.

Baronluigi: JDownloader-ek 7z.001, 002, 003... guztiak batzen ditu eta bideo.7z bakar bat sortzen du baina ez du deskonprimitzen. Hori gero eskuz egin behar da. JDownloader-ek .rar artxiboak batu eta deskonprimitzen ditu.

Ni igotzen ari naizen guztiak .rar dira; Jdownloader nahikoa da; ez da beharrezkoa 7zip programa.

baronluigi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Ekainaren 15a, 05:17:27
Ados nago, Burrundaie.

Baronluigi: JDownloader-ek 7z.001, 002, 003... guztiak batzen ditu eta bideo.7z bakar bat sortzen du baina ez du deskonprimitzen. Hori gero eskuz egin behar da. JDownloader-ek .rar artxiboak batu eta deskonprimitzen ditu.

Ni igotzen ari naizen guztiak .rar dira; Jdownloader nahikoa da; ez da beharrezkoa 7zip programa.

Gauza da mediafirek RAR fitxeroak fitxero komprimatu bezala aztertzen dituela. Hau da, RAR formatua Mediafiren programa mota ezagunen datubaseaen dagoela eta beraz fitxeroak ireki ditzazkete eta barnekoa aztertu. 7ZIPak aldiz formatu gabeko fitxerotzat hartzen dituzte.

burrundaie

Horren arabera, Mediafire erabiliz gero, komenigarria da winrar programa erabiltzea, eta beste kasutan, hau da, zerbitzariak winrar programa ez badu ezagutzen, nolabait esateko, akaso 7ZIP egokiagoa da?

zumarra

Baronluigik dioenagatik nik justu kontrakoa ulertzen dut: hobe .rar ez igotzea Mediafire-ra (ireki eta aztertu ditzaketelako). Hau bada Baronluigik esan nahi duena, niretzat beranduegi da; gehiegi daukat formato horretan. Errezatu beharko dut... Hala ere .rar formatoa gustatzen zait ez delako bestelako programarik behar deskonprimitzeko. Baina, aldi berean, arriskutsua bada, ez dakit zer esan...

Ondo ulertu dizut, Baronluigi?

burrundaie

Bai, orain ederki urlertu diat zein den kontua...seguritatea ala erraztasuna!

zumarra

Hilaren 20n 6 hilabete izango dira Megaupload itxi zenetik. Geroztik 3-4 mila artxibo igo ditut eta, aurrekoan gehiena aztertu nuen eta 6 artxibo suelto bakarrik falta zirela ohartu nintzen: Doraemon bat, 3 Martin Mistery eta 2 Hirukiak. Uskeri bat, egia esan. 3 ordutan 6 atalak igo eta dena konponduta. Hauek borratu izateko arrazoia ere, auskalo!

Orduan, neurri batean, lasai nago. Artxiboak kamuflatzea badirudi eraginkorra dela. Aurrera segiko dut.

baronluigi

Gauza batek argi geratu behar du. Mediafirek ez du bere doako zerbitzua ondo mantentzen,, hortaz askotan eta aurretik abisatu gabe guk igotako fitxero batzuk desagertu egin daitezkeela kontutan izan behar dugu.

Winrar ez erabiltzearen beste arrazoi bat, orain dela gutxi arte, WINRAR formatuko fitxeroak MFek hondatu egiten zituela zen. Ez dakigu zein arrazoigaitik baina nik RAR fitxero asko aurkitu ditut horrela Mediafiren. Horregatik hasi nintzen 7zip formatua erabiltzen.