Taldeko bi (ez dakit, baina Jetman gorria eta arroxa zirela uste det) ezkondu egiten ziren, eta ezkontzara iritsi baino lehenago Jetman Beltza (putre batean oinarrituta zegoena) lapur batek sastatzen du. Eta ondoren, erabat ahulduta, eta bikoteari zorionak eman ondoren, kaleko eserlekuan eseritzen dela gogoratzen dut, eta ondoren irribarre bat ahoan daukala konortea galtzen duela uste dut. Zuzen al nabil? Zer gertatu zen Jetman beltzarekin orduan?