Hoixe bera, "Els Bobobobs", baina euskeraz "Boboboak" deitzen ziren. Ez beste BoBoBo delako tipo arraro hori, jeje. Hori tipua ezaguna dot bai, google-en Boboboak bilatzen dodazen bakotzean haren marrazkiez betetzen jate pantailla...
Bai, jonnydbz, foruan "boboboak" bilatu, ta hau zan hari bakarra. Ez naz oso forerua, baina uste dot jendiai ez jakola gustetan hari zaharrak "berpiztea", asike barkamena eskatzeot... :lotsa: Baina eske segituan itxiko zan hari bat zabaltzeko, nahiago neuen Boboboak aurretik aipatu izan diezen hari baten galdetzea. Agian txarto ein neuen...
Jo, ba pena bat da... Neukezan zinta ia guztiak oin dala urte dexente "desagertu" ein zien. Lehengusin txikiei erun behar zitzauela esan eban amak, baina oin ez da horretaz akordetan, asike usteot nik basurara zuzenean jun ziela... :triste: Agertzen badie, esangotzuet, eta nahibaozue zuetako norbaitekaz geratuko naz zintak usteko, nik ezpadekot ordenagailura pasetako katxarro horretakorik. (Pena gehiena emateoztena beste hari batean aipatu neban "Amona Kulixkaren Ipuinak" da, euskal ipuin eta mitologiari buruzko istorioekaz...)