Telesaileen berrigoera plana (143/174)

Sortzailea zumarra, 2012ko Abuztuaren 02a, 20:06:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Kaixo denoi:

Errepasoa eginda, hauek dira oraintxe falta diren serieak:


Abere taldea
Amaigabeko istorioa
Behi ta Oilasko
Benetako mamuak
Berebiziko espioiak
Burdin aho
Cliff Hanger
Dinosauroak
Doraemon
Dragoi ehiztariak
Etxekaltetxoak
Fernando Amezketarra         
Gadget inspektorea
Galactik football
Harriketarrak
Harriketarrak II

       
Huckleberry Hound
Isidoro
Jidou Jokoak
Lasterketa zoroak
Lau Izugarriak (1978)
Lazkao txiki
Lola eta V¡rginia
Mamu harrapariak
Marco
Maskara
Munstro txikiak
Niloko printzesa
Ninja dortokak

           
Pottokiak
Scooby-Doo (Zer berri)
Shaggy eta Scooby-Doo usnan
Sherlock Holmes
Sophieren bihurrikeriak
Spirou eta Fantasio
Super Maltzurren Liga
Super-super sumoa
Team galaxy
Tom eta Jerry
Tom eta Jerry mutikotan
Valerian eta Laureline
Vicky bikingoa
Ziegak eta Herensugeak
Zonbi hotela





Ni denak ditut eta poliki-poliki denak igo ditzaket (4-5 hilabetetan). Oraintxe Hirukiak igotzen ari naiz baina 104 atal izanik ia astebete beharko dut.

Hemendik nahi dudana zera da: eskatu nai nizuen, serie hauetako bat (edo batzuk) dituzuenok, mesedez, laguntzeko berrigotzen.

Batez ere, foro honetatik bakarrik deskargatzera hurbiltzen zaretenok aukera ona duzue jasotako zerbait bueltatzeko.
Nola egiten den ez badakizue, galdetu lasai.


Horrela lehenago egongo da berriz material guztia eskura eta, askotan aipatu izan den bezala, zenbat eta sakabanatuago egon materiala, orduan eta seguruago.

Esandakoa:

ANIMATU. LAGUNTZA BEHAR DUGU!!!

Eskuminak.

Taichisan

Nik guzti hauetatik Heidiren igo nituen atalok ditut, Speed Racer eta Lau Izugarriak 2006... Horiek nahi baduzu utzi nire esku, besteren bat aurkitzekotan esango dotzuet.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Zerrenda eguneratuta. Eskeintzak jaso ahala eguneratzen joango naiz.

Taichisan: Heidi, nik 31 atal ditut; zuk? Gutxiago badituzu, zureak igo eta neriekin osatuko dugu 31 arte.

zumarra

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abuztuaren 07a, 05:08:20
Ba, ez dakit. Sakabanatzeko asmoa daukat sereieak, esan genuen bezala. Orain Cloud Trotters, Q-Bert eta Yo Yogi Mediafire-ra igoko ditut.

Ez dakit zergatik "kaxkar" esaten diozun; niretzat oso ondo dabil hau. Are gehiago, niretzat 2Shared onegia da; bai, ez diot pegarik topatzen eta horrek beldurra ematen dit, zergatik ote den hain ona....

Eta norbaitek bere burua eskeini balu falta diren serieak berrigotzen laguntzeko, sakabanatuagoak eta seguruagoak egongo lirateke. Ez nuen espero halakorik.

Abiadura moduan niri behintzat oso kaxkar dijoakidalako eta fitxeroak segidan jeisterakoan zerbitzariak ez dit denbora dexente gehiago igaro arte jaisten jarraitzen uzten, eta horrek berrigoketarako (horregatik ari naiz zuk berrigotako telesailak jaisten, leiho berriak jartzeko) oztopoak besterik ez dizkit jartzen.

Nire ustez 4 shared eta 2 shared bere web klona eta horrelakoak kaxkarrak dira.

Hemen uzten dizkizut kalitatezko beste batzuk, doakoak eta abiadura onekoak, zurekin bat bainator fitxeroen sakabanaketa beharrezkoa dela.

www.zippyshare.net

www.remixshare.net

www.ge.tt

www.brontofiles.com (hau oraintxe atera berria da, baina doako abiadura oso ona dauka. Aprobetxa dezagun zerbitzuak kaxkartzen dituen arte)

Ea lagungarriak izaten zaizkizun.

zumarra

Eskerrik asko aportazioagatik. Begiratuko ditut.

Lasai egon, Burrundaie. Hemengo Administratzaile eta Moderatzaileok nahikoa lan egiten dugu bestela. Baina Ippon (bigarren aldiz hasi da One Piece igotzen) eta Euskadiman bezala, pentsatzen dut 1242 erabiltzaile artean egongo dela bakarren bat serie hautako bat duena (gehienak umeentzako badira ere). Eta betikoan gaudela berriz ikusteak (hainbat arlotan gertatzen baita), ba, pena, amorrua eta holako gauzak sentiarazten dizkit.

zumarra

Hirukiak ataleko eztabaida hemen segiko nuke.... Hirukiak gaixoak pakean uzteko

Ni, Burrundaie bezala, iraupen luzeko zerbitzarien bila nabil. Eta oraintxe, niretzat ia perfektua dena 2Shared da (200 mb.ko muga fitxeroko izango ez balu, perfektua izango litzateke). Baina beste guztia badu: artxiboak ez dira borratzen, artxiboak jasotzen kontuak ez du mugarik, azkar jeisten da (nik bai, behintzat). Baina ez dauka premium aukerarik eta guzti honek, gauden momentuan, susmagarria ere egiten zait. Horregatik, penakin, ez dut gehiegi bertara igoko badaezpada ere.

Mediafire nahikoa ondo dago (captcha du). Baina lehengo kontuak ez zuen mugarik eta oraingoak 50 gb.koa du. Agian hobeto kontu batzuk irekitzeko, dena bakar batean eduki beharrean.

4Shared ere bai (erregistratu behar da baina 180 eguneko borratzeko epea du; oraindik ez zait ezer borratu).

Eta gehiago probatu behar, noski.

zumarra


www.zippyshare.net ---------------> Ez dut asmatu nondik igo ezer.

www.remixshare.net ---------------> remixshare.com da, eta 15 eguneko borratzeko epea du.

www.ge.tt --------------------------> 2 gb.ko kontua. Serie bakar bat ere ia ez da kabitzen.

www.brontofiles.com --------------> 90 eguneko borrateko epea (beno...). 750 mb. artxiboko (ondo) Kontuaren neurria ez du jartzen baina bai kontu bakarra sortu daitekela erabiltzaileko. Hau probatu liteke serie bat edo bestearekin.

baronluigi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abuztuaren 07a, 21:49:16

www.zippyshare.net ---------------> Ez dut asmatu nondik igo ezer.

www.remixshare.net ---------------> remixshare.com da, eta 15 eguneko borratzeko epea du.

www.ge.tt --------------------------> 2 gb.ko kontua. Serie bakar bat ere ia ez da kabitzen.

www.brontofiles.com --------------> 90 eguneko borrateko epea (beno...). 750 mb. artxiboko (ondo) Kontuaren neurria ez du jartzen baina bai kontu bakarra sortu daitekela erabiltzaileko. Hau probatu liteke serie bat edo bestearekin.

Zippyshare

http://zippyshare.com/sites/index_old.jsp

Remixsharek daukan gauza txarra denbora kontua da, bestela abiadura sekulakoa dauka

GE.TTek badakit espazio gutxi ematen duela, baina kontu ezberdinak sortuz telesail batzuk igotzea lor liteke. Gainera fitxeroeek 3 hilabete irauten dute gutxienez, eta fitxero horiek igota dauden kontuan normalki sartu ezkero, fitxeroak bizirik mantentzen dira.

burrundaie

Zerbitzari hau aurkitu dut. Agian interesgarria izan liteke artxibo handiak igotzeko:

http://www.uploadcore.com/

zumarra

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Abuztuaren 08a, 01:35:34

Zippyshare

http://zippyshare.com/sites/index_old.jsp

Zerbitzari honen borratzeko epea 30 egunekoa da. Gutxiegi. Gauza puntualetarako oso ondo daude denak. Gure asmoetarako, iraupen luzeagokoak erabili behar ditugula uste dut.

zumarra

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Abuztuaren 08a, 21:05:53
Zerbitzari hau aurkitu dut. Agian interesgarria izan liteke artxibo handiak igotzeko:

http://www.uploadcore.com/

Borratzeko epea ez dut aurkitzen baina proba liteke....

burrundaie

Nik uste diat FILE-UPLOAD-ek beste aukera bat merezi duela. Oraintxe bistadizoa eman, eta lehen igotako fitxero guztiak indarrean zeudek; 7Zip eta -rar artxiboak biak onartzen dizkik (lehen -rar bakarrik), DLC edukiontziak aparteko arazorik gabe funtzionatzen dik, igo eta jaisteko oso erregularra eta azkarra (nik 6 mb inguru harrapatzen dizkiat jaitsieretan), gutxieneko iraupena urtebetekoa nonbait, artxiboak jasotzeko lekua mugagabea. Agian hau dena esateaz damutu egingo nauk (kontu hauetan erabateko ziurtasunik ez ziok, eta dagoeneko eskarmentu ederrak hartutakoak gaituk), baina zerbitzari hau berritu zutenetik itxura ona hartzen zioat nik...

http://www.file-upload.net/

zumarra

Probatzeko prest nago baina ez dut inondik inora asmatzen nola igotzen den ezer. Google traductor erabiltzen dut eta ez naiz aklaratzen. Fileuploader-ekin ere ez dit uzten kontua erabiltzen... ea lagundu ahal didazun....

Brontofile.com erabiliko dut.

Uploadcore.com ez da agertzen Fileuploader-en eta nabigatzailetik erabili beharko da.

burrundaie

#13
Arraroa duk, nik  Fileuploaderretik arazorik gabe igotzen dizkiat artxiboak FU-en kontura... Ea gero denbora gehiagorekin begiratzen diogun.  Hala ere, zerbitzari honek batzuetan akats ematen zidak j. Downloaderrekin. Ulertzen ez dudana.duk, zergatik orain arte batere arazorik eman ez duen 2Shared baztertu behar den,  Brontofilek zenbateko iraupena du?

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abuztuaren 09a, 05:59:58

Uploadcore.com ez da agertzen Fileuploader-en eta nabigatzailetik erabili beharko da.

Begiratu ondo, Zumarra, Uploadcore Fileuploaderren zerrendan ziok. Izan ere, nik bertatik hartu nian eta!