Telesaileen berrigoera plana (143/174)

Sortzailea zumarra, 2012ko Abuztuaren 02a, 20:06:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Jack "El destripador"-ek esango lukeen bezala: "Vamos por partes"  :keinu:

Erabilitako zerbitzari bakoitzean 50-100 gb. artean eduki nahi dut, ikusi arte emaitzak.

2Shared oso ona izaten segitzen du. Nik 3 kontu ditut eta dagoeneko 3ren artean 100 gb. inguru okupatuta.

Mediafire: Oraingoz MF-ko bat ia beteta daukat (50 gb.) eta beste bat irekiko dut.

4Shared-eko 4. kontua betetzear dut (guztira 60 gb.) eta baliteke besteren bat irekitzea.

Hiru hauek, oraingoz, emaitza ona ematen ari dira eta beste hauei ere aukera bat eman nahi diet:

Brontofile, probatzeko, 3 edo 4 serie igoko ditut. Borratzeko epea: 90 egun. Ikusi behar da bere hitza betetzen duten ala ez.

File-upload.net, asmatu dut igotzen nabigatzailearen bidez eta baita Fileuploader-en bidez ere.
Arazoa nire bertsioa 6.2.8a zela eta eguneratu dut 6.3.1era.  :osopozik: :osopozik: :osopozik:

Uploadcore: Berdin. Oraingo bertsioan agertzen da.  :osopozik: :osopozik: :osopozik:

Esandakoa: materiala banatu eta itxoin beharko emaitzak ikusi arte. :threat:


unaitxo

Kaixo lagunak,

Nik Vickie Vikingoren atal guztiak dauzkat 23. izan ezik. Aurreko astean konturatu nintzen fitxeroa gaizki jeitsita nuela baina dagoeneko ez zegoen eskuragarri...  :puppy2:

Ez dut inolako arazorik igotzeko, baina nora erabaki behar dugu.

Nire ustez kontua izateak duen abantaila, fitxeroak deskargatu diren konprobatu al izatea da, horrela fitxeroa inork deskargatu ez badu borratu baino lehen nahiago dut nik neu jeistea (gutxiago kostatzen zait deskargatzea berrigotzea baino... gainera linka aldatu beharrik ez dago...). Bestalde, salaketarik jasotzerakoan, kontu osoa ixten dute... eta horrek dena berrigotzea dakar... ez al dago bete aukerarik?

baronluigi

Ni oraindik dudatan nago MF ren 50 GB muga hori benetakoa den edo ez. Muga hori ezarri zuten egun bertan sortu nuen kontuan 50.71 GB dauzkat dagoeneko. Beste gauza batzuk igoko ditut eta uzten badit, benetako mugarik oraindik ezarri ez dutela esan nahiko du.

burrundaie

Gaur gaurkoz, gehien bat Mediafirera eta 2Shared-era igotzen ditugu artxiboak. Neurri batzuk derrigorrez hartu behar dira, noski; adibidez, izena aldatu (batez ere Mediafirerekin). Ahal dela, avi, rip eta horrelakorik ez dadila agertu. Zatitu behar baduzu, hobe 7Zip erabiltzea winrar baino. Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai.

baronluigi

Beste web batean igota nauzkan fitxero batzuk aztertzean PUTLOCKER ek 7ZIP formatuan dauden fitxeroak hondatzen dituela konturatu naiz. Kontuz ibili horrekin.

burrundaie

Winrar-ekin arazorik ez dagoela pentsatzen diat... Nik artxibo batzuk igota neuzkan baina dagoeneko ezabatuak izan dituk! Zerbitzari perfekturik ez ziok, adixkide, den-denek bazekatek zerbait....

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Abuztuaren 10a, 00:19:29
Winrar-ekin arazorik ez dagoela pentsatzen diat... Nik artxibo batzuk igota neuzkan baina dagoeneko ezabatuak izan dituk! Zerbitzari perfekturik ez ziok, adixkide, den-denek bazekatek zerbait....

Gurea bezalako elkarte txiki batean beti izango dira torrent edo emulea baino erabilgarriagoak xD

zumarra

#22
Brontofile ez dut erabiliko. Atzo gauean igotzen jarri ditut artxiboak eta, 20 artxiboetatik, denak %100 igota daudela, 18k "Error" eman du...

burrundaie

#23
Bai, niri jarri dizkidakenak dagoeneko jasota zeuzkat; orduan, horiez aparte, beste batzuk hartuko nizkikek. Printzipioz Martin Mistery nire kontu. Hori bukatutakoan besteren bat hartuko diat.

baronluigi

Nik Euskal Encodings-etik atera dituzuen releaseetatik DBZ bakarrik igo dezaket, telesail horren atalak bakarrik baitira gordeta dauzkadanak (Ajuk pertsonalik DVDak utzi zizkidan kopiak egiteko, 2008 ko apirilean xD) Horrez gain egin dezakedan gauza bakarra zuek igotzen dituzuen telesailentzat nire OVNaren bitartez leihoak egitea da. Hala ere DBZ igotzen jarraituko dut telesaila oso osorik online egon arte. :baibai:

zumarra

Aukeratu ahala, mesedez, jarri zeuen izena seriearen ondoan.

Taichisan

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abuztuaren 21a, 19:24:10


Blue Dragon (26/51)
Borroka Taldea (9/26) - Taichisan?
Casper eta bere lagunak (19/26) - Taichisan?
Clang Invasioa (52/52) - Taichisan?
Conan Detektibea (13/103) - Taichisan?
Donkey Kong (31/40) - Taichisan?
EhizaKatuak (12/13) - Taichisan?
GI Joe, Extreme (23/26) - Taichisan?
Gudakatu (11/13)
Heidi (31/52)
Herkuloideak (16/19)
Hulk Izugarria (12/13) - Taichisan?
Kalimero (11/52) - Godelet?
Karate Kid (13/13)
Kiteretsu (75/150) - Oihana Agirre?
Kodea: Lyoko (26/75) - Godelet?
Kochikame (12/78) - Taichisan?
Mamorro, mamu txikia (20/52) - Taichisan?
Megaman, indar betean (13/13) - Taichisan?
Sakura, kartak zakura (33/70) - Taichisan?
Snorkak (11/31)
T Jauna (12/13)
Xiaolin Erronka (26/52) - Ippon?
X-Taldea: Eboluzioa (13/13)

Ni horietaz ardura naiteke, batez ere gehienak nireak direzelako, baino poliki poliki nabil berrigoeretan, orain HAMTARO berrigotzen hasiko naiz eta...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Bale. Baina lasai egon. Bakarrik jaso eta itxoin. Ea ez dugun gehiagotan ezer berrigo behar.

Ea norbait gehiago animatzen den serie batzuk aukeratzen. Agian iraila arte itxoin beharko dugu.

Euskadiman

neuk, avatar aparte, sakura kartak zakura hartu dezaket berrigota dagoenean, horrela taichisani lan txiki bat ken diezaioket. baina horretarako berrigo beharko du zeren neuk 43 atalerarte bakarrik daukat.

zumarra

Taichisan-ek esan dezala. Hala ere, parte hartu nahi izatekotan, inork hartu gabeko serie dexente daude (osorik jeitsi ditzakezunak, gainera) eta oraindik beste 40 bat serie falta dira igo eta zerrendan jartzeko.