ZIGORTZAILEAK [SF] (2010) (Amaia Aberasturi, Andoni Delarigne)

Sortzailea burrundaie, 2012ko Abuztuaren 11a, 10:58:29

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

2012ko Abuztuaren 11a, 10:58:29 Azken aldaketa: 2013ko Martxoaren 14a, 05:41:39 zumarra(e)k egina
ZIGORTZAILEAK










FITXA TEKNIKOA


JATORRIZKO IZENBURUA: ZIGORTZAILEAK

PRODUKZIO URTEA: 2010

IRAUPENA: 87 m.

AKTOREEN BANAKETA: Amaia Aberasturi, Andoni Delarigne, Estibaliz Sarasola, Martin Gandiaga, Peio Madariaga, Asier Vegas, Nikola Zalduegi, Rafael Amargo, Carlos Sobera, Anne Igartiburu, Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Alfonso Torregrosa

ZUZENDARIA: Arantza Ibarra, Alfonso Arandia

HERRIALDEA: EH.



SINOPSIA


Leire hamabi urteko neskatoa da. Kokoteraino dago haurrak zirikatzen eta jotzen aritzen diren bere gelakide batzurekin.
Arratsalde batean, Anjel eta bere hiru adiskide astokilok, Ainara, Leireren lagun mina, erasotu egiten dute, oso gaizki pasa araziz. Ainarari egoera jasan ezina egiten zaio eta erasoak pairatzeaz nekatuta, eskolaz aldatzea erabakitzen du. Ondorioz, Leirek, Sandra eta Leo lagunekin batera, talde sekretu bat eratzea erabakitzen du. Zigortzaileak deituko da eta babesgabeko eskolakideak defendatzea du helburu. Horretarako, hainbat trikimailu eta estrategia asmatuko dituzte, erasotzaileak eta lotsagabeak uxatu eta aurre egiten. Mota guztietako asmakizunen bidez, talde berezia eta dibertigarria osatuko dute.
Apurka apurka, Zigortzaileei esker, lotsagabe koadrila honek eskarmentua hartuko du. Baina Anjelek badaki



PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK


GAUZATZEA: DVBRip

TAMAINA: 1,42 GB

BIDEOA: XviD/16:9/640X360/2 106Kbps

AUDIOA: AC-3/BI KANAL/224Kbps

ARDURADUNA: BURRUNDAIE

HIZKUNTZA: EUSKARA

AZPITITULUAK: EZ









zumarra

2012ko Abuztuaren 11a, 14:37:20 #1 Azken aldaketa: 2012ko Abuztuaren 11a, 16:49:53 zumarra(e)k egina
Beno, primeran deskargatu eta gero, lehenago ere hau pasa izan zait; ezin deskonprimitu:



Norbait gehiagori ere pasatzen al zaio?

burrundaie

2012ko Abuztuaren 11a, 19:49:35 #2 Azken aldaketa: 2012ko Abuztuaren 11a, 20:01:08 burrundaie(e)k egina
Niri ere errore eman zidak, arazoa beste behin ere neurea duk, nonbait (edo 7ZIPena, akaso). Winrar-era pasa eta konprobatu egingo diat dena ondo dagoela. Ez zekiat zer gertatzen den azken aldian 7Zipekin, Baronluigek ere esan zian Putlockerrek artxibo horiek hondatzen dituela...





zumarra

Ez izan oso gogorra zure buruarekin, aizu!

270 pelikula jeitsi ditut, gehienak 7z-n eta arazorik gabe. Hainbesteren artean normala da bakarren bat gaizki ateratzea....

burrundaie

2012ko Abuztuaren 11a, 23:11:14 #4 Azken aldaketa: 2012ko Abuztuaren 11a, 23:13:01 burrundaie(e)k egina
Oraingoan winrar erabili diat eta itxuraz ez dik errorerik eman (http://www.file-upload.net/download-4662944/ZIGORTZAILEAK.dlc.html).
Badaezpada, begiratuko diat inkonpatibilitateren bat dagoen FU eta 7Zip-en artean, ala kasu puntuala izan ote den... :haser:

zumarra

Bale, deskargatzen.

Eta nik FU-ra igo nuen Zero 3 Patrulla 7z formatuan eta normal deskargatu eta deskonprimitu zenituen, ezta?

burrundaie

Deskargatu eta deskonprimitu bai, baina -rar formatuan. 7Zipen zerbait deskargatzen dudanean, beti agertzen zaidak artxibo bakar bat -rar formatuan, 7Zip-eko artxiboez gain. Artxibo bakar horretan filma osoa ziok, konprimitua... Zero 3 Patrullaren kasuan 7Zip-ekoen arrastorik ez zioken, baina -rar-a bai.... misteriyuak motel!!!

zumarra

2012ko Abuztuaren 12a, 06:34:20 #7 Azken aldaketa: 2012ko Abuztuaren 12a, 06:39:09 zumarra(e)k egina
Arazorik gabe deskonprimtuta. Hala ere, hemen pasahitza falta zen, baina Marco Antonio-rena ikusi dut eta balio izan didanez, hemen ere jarri dut. :keinu:

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abuztuaren 12a, 06:34:20
Arazorik gabe deskonprimtuta. Hala ere, hemen pasahitza falta zen, baina Marco Antonio-rena ikusi dut eta balio izan didanez, hemen ere jarri dut. :keinu:


Hara! Baina hau pasahitzik gabe jarri nian eta! Berriz ere deskargatu diat egiaztatzeko, eta batere pasahitzik gabe deskonprimitu duk arazorik gabe... Hiri pasahitza eskatzen al dik??  :wow:

baronluigi

Kuriosoa da. Orain 7ZIPen putlockerrera igo nituen fitxero batzuk jaitsi ditut eta hauek ez daude ondaturik. Ai ama xD

zumarra

Ba pasahitza eskatu dit eta esandakoa: Euskal Herrian Euskaraz jarri dut eta listo. Misteriyuak... :pozik:

Hobe horrela, Baronluigi.

zumarra