Lehengo zatian arrazoi duk, Zumarra, mugatua denez gero PIRAMIDEETAKO beharko likek.
Bigarren zatian, berriz, ANTZINATE edo ANTZIN ARO Elhuyar hiztegian agertzen duk (antzinate iz. 1. Antzinako denborak. Antzinatean euskaldunak Akitanian ere bizi ziren. 2. Ik. Antzin Aroa)., baita HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAN eta OROTARIKO HIZTEGIAN ere, azken honetan aintzinate hitzarekin batera (antzinate (Lar (-nz-), Hb ap. Lh), antxinate (antxiñate Aizk A), aintzinate, aintxinate, aitzinate.)
Euskaltzaindiaren hiztegian, berriz, ez duk azaltzen ANTZINATE ezta AINTZINATE ere. Hortaz, eta ANTZINATE hitzak nolabaiteko tradizioa baduenez, nire ustez bere horretan utziko beharko genikek... :fly: