Primeran, Zumarra! Bide batez, lehen ibilitako zerbitzarietan lardaskan ibili nauk eta ikusi diat FILE-UPLOAD-en aldaketak egin dituztela. 7Zip-ekin artxiboak ez dituk jaisten, baina winrar-ekin bai. DLC edukiontzia trakets samar zebilek zerbitzariarekin, -rar linkak errezkadan jarrita arazorik ez. Eta harrigarriena: lehen egindako igoera guztiak primeran daudela eta jaisteko prest. Horregatik, eta lana eginda dagoenez, linkak berriz jarriko dizkiat. Ez dituk film asko, baina zenbat eta zerbitzari gehiagotara igota egon, orduan eta hobeto, ezta?