DOREMIREN MAGIA (2. PELIKULA) (B.O.E.A.) (Motto! Ojamajo Doremi Movie)

Sortzailea egoninobi, 2014ko Abenduaren 07a, 20:06:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Kaixo biotiko.

Argi dago bai gauza asko ikasi dituzula zure zaletasun horrekin. Harro egoteko modukoa da hori.

Historiako lanen bat egin behar dudanean orain badakit norengana jo behar dudan xD

biotiko

kaixo Egoni.
Esaerak dioen bezala, gogoko tokian aldaparik ez.
Betidanik gustatu izan zaizkit aspaldiko istorioak. Greziar mitologia, Egiptoko faraoiak, antzinako autoak...

Nire pelikularik maiteenak, aspaldikoak dira, beste xarma bat zutela iruditzen zait.

Oraindik gogoan dut, etbren hasierako urteetan, programa bat emititzen zuten Charlie Chaplin "Charlot", Buster Keaton "Pamplinas", Harold Lloyd etabarren pelikula mutuekin. Asko gustatzen zitzaidan, baina ez dute berriro telebistan eman.