Mediafiren "ispiluak" EGITEKO AUKERAK FUNTZIONATZEN DU!

Sortzailea baronluigi, 2012ko Azaroaren 20a, 00:41:14

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Hauxe da kontua. Lehen Mediafiren beste batek igo zuen fitxero bat,fitxeroak gure kontura gehitzeko dagoen aukeraren bitartez, fitxeroa gure kontura gehituz gero, gure kontuetan sortzen zena jatorrizko fitxeroaren loturara zuzendutako lotura zuzen bat besterik ez zen sortzen (hau da, gazteleraz ACCESO DIRECTO esaten dena). Jatorrizko lotura ezabatuz gero, gure kontuko lotuneak ezartarako ez zuen balio izaten.

Hori aldatu egin dela dirudi. Orain dela aste batzuk konturatu nintzen, nire kontura lotu nituen fitxeroeek lehen ez bezala espazioa okupatzen zutela nire kontu propioan. Eta orain proba bat egitea otu zait. Fitxero bat igo dut nire kontu batera, eta beste batean sartu ondoren bertara lotu dut. Jatorrizko kontuko fitxeroa ezabatu egin dut, baina hala ere, fitxero hori lotu dudan kontuan oraindik igota bezala jarraitzen du?

Zer esan lezake honek? Ba nahi haina kontu sortzeko aukera dagoenez (beti ere email helbide ezberdinak erabiliz), gure fitxeroak beste kontuetara gehi genintzazkeela. Horrela mediafirek jatorrizko kontua ezabatuko balu, beti izango genuke segurtasun kopia bat deitu geniezaiokeen zerbait.

Ez dakit honek mediafirek berak ezabatutako fitxeroekin balioko lukeen (nik eskuz ezabatu baitut probako fitxeroa) baina saiatzeagatik ez dugu ezer galtzen.

Ea zer iruditzen zaizuen.

PD: Kuriosoa da, karpetak gehitu ezkero lehen bezala jatorrizko loturara lotunea besterik ez du sortzen. Baina fitxeroak bakarka gehituz gure kontuetara kopiatzen dira osorik.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Azaroaren 21a, 18:14:44
Hau ez al da "ispilu" bat izango? :barre:

Kaben dio, mirror window-ekin nahastu dut. Eskerrik asko xD

baronluigi

#3
Beeeno...ba bapatean gaur arratsean RIO eta HANBURGESA ZAPARRADA igota nituen kontua ezabatu didate. Baina aurretik beste kontu batean ISPILU ESTEKA bezala kopiatzea otu zitzaidan, hau gerta zitekeelaren beldurrez. Eta ondo atera dela dirudi.

Rioren kopia ez dut aurkitzen, baina baina Hanburgesa zaparradarena. Oraintxe jarriko dut beste kontu batean.

Hortaz, ni zuek banintz MFko kontu mordoxka bat sortzen hasiko nintzateke, eta gure igoerak bertara kopiatzen.

PD: Rio hirugarren aldiz igo beharko dudala dirudi xD

Taichisan

Hau nola egiten den jakin nahiko nuke, berez japan encodings zein euskal encodingsentzako material piloa igo behar dut eta...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!