LUK INTERNACIONAL-ek uzten du dvdak produzitzeari

Sortzailea Taichisan, 2014ko Martxoaren 05a, 10:12:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Kaixo!
Ustekabean hartu gintuen berria hauxe, LUK INTERNCIONAL ez du shinchan eta Doraemonen filme gehiago salmentan jarriko formatu fisikoan, hori esan nahi du hemendik aurrera aurkitzeko modu bakarra, online erostea dela bere webgunean hemen klikatuz.
Gauza da link horretan jarri dizuedala Doraemonen bikoiztutako azken filmea, DORAEMON ETA NOBITA HOLMES ETORKIZUKEKO MUSEO HARRIGARRIAN.
Gauza da filme hauek erosteko batek oso gatxa izango zela, baino 5 artean erosteko behar ditugunak eta HD kalitatean gainera askoz ere hobeagoa litzake gure bildumetarako.
Euskaraz dauden filme guztiak euskaraz erosteko aukeran daude, eta norbaitek fisikoki dauden filmeak eskuratu nahi baditu joan dezala orain erostera, deskatalogatzen hasi bait dira filme guztiak, ta sekulako filme honak daude, hots, Shinchan helduak salbatzeko plana edo 3 minutu mundua salbatzeko.
Luk-en webgunean erosi daiteke filmeak edo ta Nubeox plataforman ere, baina ikusi dudanez azken honetan soilik gaztelaniaz.

Espero dut informazio hau baliogarria izatea.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Martxoaren 05a, 10:12:49
Gauza da filme hauek erosteko batek oso gatxa izango zela, baino 5 artean erosteko behar ditugunak eta HD kalitatean gainera askoz ere hobeagoa litzake gure bildumetarako.

Uste nuen Euskal-Encodigs-en bakarrik jartzen genuela salgai topatu ezin zena, ahalik eta kalte gutxiena egitearren industriari... Oker al nago?

jonnydbz

Oker ez banago, hartu zen erabakia euskal ekoizleei bakarrik aplikatzen zela.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Neu ere uste horretan nago, euskal ekoizleei bakarrik zegokiela erabakia, alegia.

baronluigi

Film hori justu aste hontan botatzen dute nire herriko zinementan.

12 euro MP4 batengatik? DRMerik ez badu eta hiru hizkuntzak aldi berean baditu, tira...baina bestela lapurreta deritzot.

zumarra

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Martxoaren 05a, 13:52:14
Oker ez banago, hartu zen erabakia euskal ekoizleei bakarrik aplikatzen zela.

Ah!   :giveup:

Beste kontu bat: Zergatik itxi ote dira Seriesyonkis eta Peliculasyonkis?

Gure bizarra bustitzen hasi behar al dugu? (Cuando veas las barbas de tu vecino pelar, pon las tuyas a remojar)

Taichisan

Gaizki ulertu bat izan dela uste dut... ez dut esan EUSKAL ENCODINGSEN igotzeko izango zenik, baizik eta dirua jartzen dugun artean trukatzeko baizik, zeren Baronluigik esan bezala kondizio horiekin pixkat atrakoa da mp4 bat izanda naiz ta HD formatuan egon.
Eta bai, soilik euskal ekoizkeentzat kalte izan zitekeenari buruz adostu gendun gauzak.
Bide batez, diozunari buruz Zumarra, Seriesyonkis eta horrelakoak sekulako trafiko dakate egunero, 10.000 pertsona egunean baino gehiago, guk inoiz ez dugu horrenbeste pertsona mugituko sekulan ere, komunitate txiki bat garelako eta publizitaterik ez, soilik ahoz aho egiten duguna, ordun lasai egon zaitezte guztiok ez dago alarmarik eta. ETBk izan daiteke emen bakailua moztu beharko zutena izatekotan eta badakigu baita ETBk gure base datuaz ornitu izan dela audioren bat berreskuratzeko...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Martxoaren 05a, 20:34:09
badakigu baita ETBk gure base datuaz ornitu izan dela audioren bat berreskuratzeko...
Hau benetan diozu??
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Egitan diot, ditudan kontaktu batzuek esan zidaten baina egia esan ezin zihurtatu egia den zehazki ala ez.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Martxoaren 05a, 22:00:56
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Martxoaren 05a, 20:34:09
badakigu baita ETBk gure base datuaz ornitu izan dela audioren bat berreskuratzeko...
Hau benetan diozu??
Ez dakit egia den ala ez, baina nik sinesten dut :barre:

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Artadi

Ez da beharbada toki egokiena baina DVD berriekin badu zer ikusi:

1. KON-TIKI filmearen DVDa atera berri dute. Eta harrigarria bada ere, euskerazko soinu banda dakar!!!

2. ENDERen jokoaren DVD martxoaren 26an aterako dute. Eta zoritxarrez euskerazko soinu bandarik gabe!!.      Noizko lege bat derrigortzeko banatzaileei??' Edo Doraemonen kontuarekin lotuta, zergatik Gobernuak ematen du dirulaguntza bikoizketa egiteko bakarrik? Ez litzateke egokiago euskerazko bertsioaren banaketa eskubideak erostea?  Expressive edo EITB taldeko enpresaren batek egin ziteken banaketa.

Taichisan

Ba hori pentsatzen egon nintzen baina klaro, kontua da banatzeko lizentzia eskuratu behar dutela lehen eta nik uste ez daudela oso prest. Niri istorio honetatik potroak gehien ikutzen nauena da, bikoizketarako diru laguntza badagoela, baina filme horiek banatzeko mierda hutsa dela. ENDERREN JOKOA aste bat soilik iraun zuen Multi zinemetan (euskaraz eman zuen bakarra) eta noski, horrela ezin daiteke, gainera arratseko 5etan, nork pentsa dezake aste egun batean inok horrelako orduan jutea euskarazko filme bat ikusteko?? Eske kakanahaste bat da ta aposta egiten dutelakoan nago, bestela ez dauka zentzurik. Ordun ia Galdakaon edo Getxon euskaraz emititzen duten noizbehin, behintzat ikusi ahal izateko edo ta pirateo moduan audioa grabatzeko zeren badirudi honetara bultzatzen gaituztela jende nazkante hauek...
Ta Enderren jokoarekin dvd eta blu rayan sekulako kabreoa hartu nuen, zeren banatzaile honen 3 filmea da zapuzten digutena...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!