Bideojokoak euskaratu

Sortzailea FHarlock, 2006ko Urriaren 09a, 14:31:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Ia ez dago euskeraz joka litezkeen bideojokorik. Bat edo beste itzul litezke.



Oraingoz, lucasart-en scumm-ean oinaturriko jokoak itzultzeko metodoa dakit eta lehen proiektuari ekin diot, ikusi komentarioak eta kaptura batzuk: http://aokromes.clanogre.net/phpBB2/viewtopic.php?t=403



Beta testerrak behar ditut, jokoa probatu eta itzulpenarekin sortzen diren arazoak detektatzeko. Hauek gabe, aurrera egitea zail da.



Nor aurkezten da boluntario?



Itzultzeko metodoarekin itzul litezkeen beste joko batzuk:

- Loom (ingelesetik egin behar da lana cd bertsioa nahi bada). Joko bikaina.

- Indiana Jones 3. Beste joko haundi bat.

- ManiacMansi?n. Scumm joko onetarako sortu zen, Script for Creation Utility for Maniac Mansion. Niretzako, joko zertxobait korapilatsua, eta jokoan aurreratzen zoazela ez du gehiegi ematen.



Badira beste batzu, baina horiek ezagunenak, Indiana Jones 4, Maniac Mansion 2, Monkey Island 2... horiek, oraingoz, nola itzuli ez daukat, baina ikertzen nago eta uste dut laister lortuko dudala.



Aurrerago, beste batzu nola itzuli ikertu eta egin litezke. Gogo haundiak ditut, baina luze joko luke, Blade Runnerren bideojokoa egitea.



Hori, abentura grafikoei dagokionez, beste joko motak itzultzea iker liteke ere.



Estrategiakoak gehienak itzultzeko gutxi dute:

- Civilization IV, joko haundia, oso haundia.

- Total war seria.

- Night and magic IV.

- Se?or de los anillos, batalla por la tierra media.





Arkadeak:

- GTA. Joko famatua, eta zihurrenez asko itzuli beharko ez litzatekeena, jokoak duen luzapenerako.







Rol jokoak. Web orri hauekoek, zihurrenez hurrengoko jokoak nola itzuli esan diezaikigute http://www.clandlan.net/. Beraiekin hitzegin nuen, eta programatzaile bat dute taldean, asko laguntzen diena:

- Baldurs Gate.

- Baldurs Gate 2.

- Icewind Dale.

- Icewind Dale 2.

- Morrowind (oso ongi dagoela esan didate).

- Vampire mascarade.

- Freddom Force.

- Star War kngith of the old republic, 1 eta 2.



Joko hauek gauza bat dute interesgarri, jendeak mod-ak egiten dituela, pertsonai berriak gehitu, abentura berriak idatzi. denborarekin, jokua berriro hartu eta gehio explora daiteke, Gauza txarrena, itzultzeko linea piloa dirala, asko, asko.









Bi lan metodo daude bideojoko itzulpenak garatzeko.

a) Hexadezimala. Jokoa jokatzen duzun einean, zein testu dauden ikusi, artxiboak era gordinean ireki, eta karaktere karaktereka modifikatu, artxibo luzera ikutu gabe. Textuak ezin dute haundiagoak izan. Motzagoak, espazio hutsak sortu behar dira. Karakter okerra ikutuz, artxiboa lan egiteari utzi diezaioke. Arriskutsua.



B) Desenkriptatu edo desensablatu textu artxiboa editatzeko. Honek, textuen luzera ez du mugatzen, eta obeago da lan egiteko. Beste metodoa bezain arriskutsua ez da, baina ala ere, kontuz ibili behar da, textu lerroen kokapena ikutu gabe.

FHarlock

Zertxobait gehio ikertu dut.

Badira hortik tutorialak eta tresnak, Sierra-ren abentura klasikoekin lan egin ahal izateko, saga hauetako gehienekin dabiltzate: King Quest, Larry, Space Quest, Eco Quest, Police Quest...



Bestetik, http://academia.clandlan.net/index.php?page=academia/otros joko askoretzako itzulketa partxeak daude. Klikatu letretan.



Hauetako partxeak iker daitezke, asko, erraz editagarriak dira eta berez jokoari zuzenean aplikatzeko eginak daude.



Norbaitek, itzulpen partxeak dituen orriren bat badaki, esan dezala.



Eta gero, esango duzue ea ekimen hau interesgarri deritzozuen, joko hauen itzulpenak erabiliko dituzuen, eta zein joko itzultzea ikusten duzuen.

FHarlock

Beno, norbait hexadecinalki lan egin nahiko balu, kontsoletako bidejokoak metodo honen bidez egin behar dira gehienetan, hemen tutorial bat, eta ikusiko duzue, zergatik obe den ahal den neurrian metodo hau ekiditzea.http://personales.ya.com/rodtraducciones/tutoriales/curso/cursotraduccion.htm

Taichisan

Oso ona motel! telesailar eta filmeak ez ezik orain bideojokoletara jotzeko ordua heldu zaigu XD

Nire kuadrillan badekot bi pertsona BETA TESTER moduan egin ahalko luketenak zihur(esango diet)zere neuk tamalez denbora faltagatik ezin izango dut.

Baina oso interesgarria iruditzen zait hau. bereziki PS2 edo PSXko jokuak euskaratzeari buruzkoak(baino naiz eta egin nahi ezin dut denboragatik,beti berdin,ke asko!>_<)

Eskerrik asko berriro FHARLOCK, zeuk zara euskararen bultzatzaile zihutzua!!oso harro gaude guztiok zutaz eta egiten duzun lanetaz!!EZ ALDATU INOIZ!^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

FHarlock

AipatuNire kuadrillan badekot bi pertsona BETA TESTER moduan egin ahalko luketenak zihur(esango diet)zere neuk tamalez denbora faltagatik ezin izango dut.

Ea nirekin jartzen dituzun kontaktuan, nik bakarrik jokoa frogatu behar badut... ez dut inoiz bukatuko.



Eta ea hemengo foroko norbait animatzen den. Jokoa jokatzea da, eta sekulako jokoa, zahartzen ez den klasiko bat.



Gainera, scummvm erabilita, joko hau, linuxen, Nintedo DS eta beste sistema eta kontsola askoetan joka daiteke.



Oso ongi dago NintedoDS edo PocketPC/Palm bat baduzue. Pantaila taktila, sagua bezain komodoa da joko hauentzako, beste kontsolen kontrol sistemen gainetik.











AipatuBaina oso interesgarria iruditzen zait hau. bereziki PS2 edo PSXko jokuak euskaratzeari buruzkoak(baino naiz eta egin nahi ezin dut denboragatik,beti berdin,ke asko!>_<)

Nik nahiago dut ahal den jokalari gehien edukitzea, horrek, jokoa ahal de gehienek erabiltzea da. Monkey Island-ek eskatzen duen sistema, 386 batekin nahiko da. Eta Scummvm erabilita, kontsoletan edo linux-en joka daiteke.



PSX-ko jokoak, emuladore batekin, ordenagailu askotan jokatzea dago, baina PS2... nik ez daukat, eta emuladoreak oraindik ez doaz batere fin.











AipatuEZ ALDATU INOIZ!^^

Nk oraindik obetu nahi nuke... utzidazu oberago aldatzen behintzat.

Taichisan

Hobetzeko bada aldaketa, aldaketa onartua orduan jajajajajaaja



Hona izango litzateke FINAL FANTASY 7 edo 8 euskaratzea eh?XDD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Eta Age Of Empires 3? Batenbat aldatu eta euskaldunak jarri? :lol:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

Aipamenaren egilea: "taichisan"Hobetzeko bada aldaketa, aldaketa onartua orduan jajajajajaaja



Hona izango litzateke FINAL FANTASY 7 edo 8 euskaratzea eh?XDD



Iker liteke, joko onak dira, baina hexadezimalki lan egin behar bada... gainera, ez dira joku motzak.











AipatuEta Age Of Empires 3? Batenbat aldatu eta euskaldunak jarri?

Begiratu dut. Ez dago zail itzultzeko. Bi xml artxibo itzuli behar dira. Bestetik, soinu artxiboak dira euskeraz abotsak eduki nahi badira.



Gure bikoizlariak presta litzake audio horiek.

Arsenicum

jaja soinuetarako Taichisan
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Barbadil

Beste post-ean esan bezala beta tester bezala parte hartuko nuke. Niregatik Scumm-eko jokoei preferentzia emango nieke, klassssikoenak klassssikoenetan.



Magic The Gathering karta jokoa ere itzul daiteke, txt-batean datozte textuak.







Xbox-erako ere ScummVm emuladorea daukagu!!
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

darko

FHarlock, badakizu ni prest nauzula beta tester lanetarako. Nik ere momentuz klasikoei emango nieke lehentasuna. Age of Empires III edo El Se?or de los anillos-ek makina potenteegia eskatuko dutela pentsatzen dut.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

FHarlock

Beno, oraingoz 3 betatester dauzkat.



Lana nola antolatzen pentsatzen egon naiz.



Nik uste, oberena, aurreratzen noan einean, zip bat egin eta emulen jarriko dut. Izen identifikatibo bat, eta bere bukaeran zein datetan egin den jar dezala. Zuek, bilaketa bat egiterakoan, berrienari jeisteko esan, eta powersharerekin edukiko ditudanez, azkar jeitsi beharko zenukete. Nik oso zaharrak ez badira, jeisten bazaude eta ez izorratzeko, ez ditut kenduko zaharrak, zaharregiak ez badira, norbaiti egun parea jeisten kostatzen bazaio ere.



Artxibo hori, ez da jokoa izango, baizik eta errenplazatu behar den fitxeroarena. Monskey Island-en fitxeroa, 3 megatxo pasatxo dira. Deskonpilaturik 275k eskas, baina ni konpilaziotik ez naiz askatuko hori jartzen badizuet, eta agian konplikatuko zaituztet.



Gero, mail lista bat egingo nuke, han, betatesterrak zer ikusten doazen komenta dezaten, ez bakarrik niri, baizik eta beste betatesterrei, hauek komentariotan errepika ez daitezen.



Betatesterren lana, eta neurea errezteko, http://www.ntwind.com/software/winsnap.html bezalako programa bat erabiltzea aholkatuko nuke. Programa honek, pantailia kapturak era errazean egitea usten du. Kapturk egiteko metodoa, print screen botoiari eman, eta painten irudia kopiatzea zen gero gordetzeko. Programa honek, ongi konfiguratuta, jokotik irten gabe, botoi hori sakata, zuzenean gordeko dizue irudia, zein izenekin gorde nahi duzuen galdetu gabe.



Kaptura hauek, mail barruan jar litezke, baina ez artxibo adjunto bezala, baizik eta mezu barruan, kapturan zer ikusi duzue komentatu, eta esaldia nola itzuli eta konpondu daitekeen esan. Kapturak haundiegiak badira, tamainua aldatzeko era masiboan badira programak ere.



Gero, proiektuen barruan, kategori propioa egin genezake, gauzak komentatzeko. Monkey-ren kasuan, ongi legoke, denen artean, soluzioak egitea, betatester bat puzle baten ez blokeatzeko.



Ea nola ikusten duzuen metodo hau, nik uste ongi dagoela horrela lan egiteko.











AipatuMagic The Gathering karta jokoa ere itzul daiteke, txt-batean datozte textuak.
Ni ez naiz magik zaleegia, eta jokoak jokalariak murrizten baditu bere tematikagaitik... obe lehen Age of Empires edo Monkeya egitea.









AipatuNik ere momentuz klasikoei emango nieke lehentasuna. Age of Empires III edo El Se?or de los anillos-ek makina potenteegia eskatuko dutela pentsatzen dut.

Ez dira ain exigenteak, baina motzagoak izan daitezke minimoetan. Age of empires, 1,4gigahertzio, 256 mega ram, 64 megaram bideo tarjetan eskatzen ditu. Gauer egunerako, nahiko razonablea baina batzuentzako gehiegi izan daiteke.



Minimo antzekoak eskatuta, niri egitea gustatuko litzaidakeen bat, Civilization IV. Oso joko interesgarria, civilipedia itzultzen ez badugu, ez litzateke lan gehiegizkoa izango eta nire ustez, joko oso interesgarria da.

FHarlock



Beno, ikus dezazuen Age of Empires III erraz modifikatu daitekeela.



Gainera, partxeak, zip baten , ez dira heltzen ezta mega erdira.



Monkeykoak baino errazago iku daitezke, eta zatiak bidali nitzake nahiduenak itzul dezan, eta ez batek bakarrik.



Arazoa, eta oso larria, hilabete honen bukaeran, expansio ateratzen dela, eta ikusi beharko, expansioak, textuen artxiboari gehitu, edo zapaltzen duen, eta zapalduko balu, lan debaldekoa eginik edukiko genuke.



Beraz, ahal delaren erakusgai duzue, baina oraingoz ez nuke hasiko proiektu bezala, itzuli behar bada, expansioan kontuan edukita.



Horrela ere ikus dezakezue, partxea jarrita, itzulitako gauzak funtzionatzen jarraitzen dutela, norbait uste badu, itzulitakoa bakarrik balio dezakeelak eta jokaezina izango dela. Berdin jokatuko da, baina gauza batzuk, erderaz egongo dira oraindik.



Beste gauza bat da, Baldur Gate edo antzeko jokuak dituzten fan tresna eta jokuegileek modinarentzako jartzen dituzten herramienta ofizialak. Baldur Gatekoa, itzulpena, artxibo originala ikutu gabe egin dezake. Partxea kenduta, jokoa berriz zegoen bezala geratuko da, artxiborik zapaldu ez denez.



Horrelako jokoetan, expansioa egiten badute, itzulpenak balio izaten jarraitzen du, esaldi berriak itzultzeko geratuko lirateke, baina zaharrak, lehen bezala balioko lukete.

Arsenicum

Bai, lagun batek esa zidan laster expansioa aterako dutela eta hobe itxarotea. Esango diot ia interesatuko zaion. Egun guztian dabil jolasten eta. Nahiko ona da gainera.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Barbadil

Aipamenaren egilea: "FHarlock"
AipatuMagic The Gathering karta jokoa ere itzul daiteke, txt-batean datozte textuak.
Ni ez naiz magik zaleegia, eta jokoak jokalariak murrizten baditu bere tematikagaitik... obe lehen Age of Empires edo Monkeya egitea.

Nik ere lehentasuna Lucas Arts-ekoei emango nieke, Magic-arena norbait oso zalea balitz komentatu du ez bait du zailtasunik, agian lan ghiegi.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.