Rebuild of Evangelion (2007-2021) [1080p eta 720p|ONLINE|MEGA]

Sortzailea Aju, 2024ko Apirilaren 05a, 20:12:16

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Evangelion Shin Gekijōban - Evangelion Antzerki Edizio Berria (2007-2021)




Telesailaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia
Generoa: Zi-Fi
Atalak: 4 film + 2 laburmetraia
Zuzendariak: Hideaki Anno
Gidoia: Hideaki Anno
Musika: Shirô Sagisu. Bukaerako abestiak: Utada Hikaru
Sinopsia: 1999an, Antartikan, "Bigarren Talka" izeneko hondamendia jazo zen, "Aingeru" deritzoten izakien eraginez. Lur planetaren zati handi bat sarraskitua izan zen honen ondorioz, eta gizateriaren erdia hil zen, nahiz eta egun gizateria egoerari buelta ematen ari den. 2015ean Aingeruak itzultzen dira. Aingeruak beraien artean desberdinak dira, eta gauza bat dute komunean: AT Eremu bezala ezagututako ezkutu zeharkaezina. NERV erakundeak helburu bat du: Aingeruen ahal beretsua duten EVAk erabiltzea haien aurka borrokatzeko. Ume zehatz batzuek pilotatu ditzakete EVA hauek: Shinji Ikari, NERVeko komandantearen semea eta borrokatzeko gogorik ez duena; Rei Ayanami eta Asuka Langley. Aingeruen aurka borrokan diharduten heinean, Aingeruen benetako izaerari buruz gero eta gehiago jakingo dute, baita gizateriari itxaroten dion patuari buruz ere.




Lehen bertsioa: 1080p

Evangelion 1.11
https://mega.nz/file/kT9BUIBa#xunRoCry497-KzDRUMqzUSsJZOegTWEZXHNTc8WMwEc

Evangelion 2.22
https://mega.nz/file/wXcxWZjT#GqhyU7UNfYRNwdGjwK7UlAMBsTsmNhwVHUAmuvAr-G8

Evangelion 3.0 (-46h)
https://mega.nz/file/ZzU1RI5a#n4fclQy_NW1tM7zk65w9KYrjm5q8tUUg-3L6sGDAJLA

Evangelion 3.0 (-120min)
https://mega.nz/file/VrNzyKoZ#p9kJd8bnEV-XF7ho7HDDQy8Q42TXE88G1K-Sqy2Xk2o

Evangelion 3.33
https://mega.nz/file/VL0FFARY#oYPx3bgDT9dv-XJSLe_ULbYdQs9QDNEcPqfHXB5ApSk

Evangelion 3.333
https://mega.nz/file/8r9EHTxC#fI61iyLdVb52-NqH9WherGfR5Y3fRUv48hzs1z87BYw

Evangelion 3.0+1.11
https://mega.nz/file/c21TGAyL#R70hRvOIZWV9kC3yq1hif4PEaxHfjQjbDUh-Tt6jxXU

*Nahiz eta online ikus daitekeen, atalaren erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta atala eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*

Bigarren bertsioa: 720p

Evangelion 1.11
https://mega.nz/file/JaExGD4C#UWToRZj_-6APp4pdpo-zylaymcUeIBBttAXHodU0hIM

Evangelion 2.22
https://mega.nz/file/Zj8ASS4K#3YcyVBZ8UQwPR4N6i6XaUuaeD4liFGRahPHfswX-wVw

Evangelion 3.0 (-46h)
https://mega.nz/file/9yEyyYYY#Xw72LiJchhhX8NzVHGXK5c5voj9HxIrZc2MN4YNdwXk

Evangelion 3.0 (-120min)
https://mega.nz/file/A7d2TJAY#wdEYMUBV26OL1fkRKMyiYIi_RJXA6VF4I1et6RetOgc

Evangelion 3.33
https://mega.nz/file/1rsCARrb#s4JaMKONd_r9oGEVZi1l6tRRSo5vHsgfAT3VHn86Kd8

Evangelion 3.333
https://mega.nz/file/06l1xIpQ#-Ws0HxiIGKYF43b4ncPiVkvog7n9QZsrMVnMvl1lVrA

Evangelion 3.0+1.11
https://mega.nz/file/9jFmnIaD#yNMOP0BCo7WnZFwlWfkGRa6DSuUPdwO6NoTgAzyiGKw

*Nahiz eta online ikus daitekeen, atalaren erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta atala eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*


Oharra 1: Rebuild, izatez, 4 filmeko tetralogia bat da, eta filmen atalean jarri beharko litzateke haria. Dena den, 4 film izanda, 2 laburmetraia atera dizkiotela kontuan izanda eta, segur aski, gehiago ere egongo direla jakinda, kasi ke hobe telesail bezala kontsideratu, horregatik dago hari hau telesailen atalean.
Oharra 2: Sinopsia telesailaren berdina dela ikusiko duzue, baina horrek ez du esan nahi remake edo reboot bat denik... Duela gutxirarte, telesailaren jarraipentzat neukan, baina berez ez omen da jarraipena ere... Zeuek erabaki zer den.
Oharra 3: Lehen aldiz ikusten galduta sentitzen bazara, lasai, normala da. Zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta gehiago ulertzen eta gustatzen den horietakoa da. Zalantzak baldin badituzue, web orri hau gomendatzen dizuet, dagoen eguneratuena: https://evangelion.fandom.com/wiki/Main_Page Dena den jakizuela Rebuilden gauza asko daudela oraindik argitu gabe.
Oharra 4: "Interneten film hauen bertsio asko daudela ikusi dut, nola doa hori?". Beno, normala da, Hideaki Anno egilea perfekzionista bat baita, eta hemen ere film beraren bertsio bat baino gehiago aurkituko dituzu batzuetan. Honela doa:

Lehen pelikula:
  • 1.0: Zinemetan estreinatutako bertsioa. Hau ez dugu hemen izango.
  • 1.01: DVD eta Blurayrako edizioa. Wikipediako ingelesezko sarreraren arabera, 266 aldaketa egin zitzaizkion 1.0 filmari, eta horren emaitza da 1.01. Ez omen dago aldaketarik gidoian eta eszenetan. Hau ere ez dugu hemen izango.
  • 1.11: 1.01 bertsioari 3 minutu gehitu zitzaizkion. Hau da foroan aurkituko duzuna.

Bigarren pelikula:
  • 2.0: Zinemetan estreinatutako bertsioa. Hau ez dugu hemen izango.
  • 2.02: Nik dakidala Japoniako telebistan bakarrik emititu zen eta ez dakit aldaketarik zuen ere. Hau ere ez dugu hemen izango.
  • 2.22: 2.0aren hobekuntza bat da (ez dakit zehazki zer aldatzen den). Hau da hemen izango duguna.

Hirugarren pelikula:
  • 3.0: Zinemetan estreinatutako bertsioa. Hau ez dugu hemen izango.
  • 3.33: 3.0aren hobekuntza bat da (ez dakit zehazki zer aldatzen den). Hau hemen aurkituko duzue.
  • 3.333: 2021ean atera zuten eta 3.33ren hobekuntza bat da. 3.33 eta 3.333 konparatzen dituen bideo bat. Hau ere igoko da. Enekien 3.333 existitzen zenik ere, eta jada 3.33 eginda neukala enteratu nintzen, beraz, biak prest edukita, ba biak igoko ditut.

Laugarren pelikula:
  • 3.0+1.0: Zinemetan estreinatutako lehen bertsioa. Hau ez dugu hemen izango.
  • 3.0+1.01: Zinemetan estreinatutako bigarren bertsioa. Gerora berau izan zen Blurayan atera zena. Hau ez dugu hemen izango.
  • 3.0+1.11: 2023ean atera zen. Hauek dira aldaketak. Hau igoko da.

Oharra 5: "Zer dira laburmetraiak?". 2.22 eta 3.33ren artean 14 urteko salto bat dago. Badirudi pixkanaka tarte hori esplotatu nahi dutela, eta momentuz 2 laburmetraia atera dira. Neuk ere ez nituen ezagutzen muntaia hau egin arte eta sorpresa bat izan da.
Oharra 6: 2014an "Until you come to me" laburmetraia atera zuten; nahiz eta estudio ofizialeko jendeak egina egon, ez da ofizialtzat jotzen. Hemen info gehiago. Ez nuen laburmetraia hau ezagutzen eta bdrip-en bat lortu nahian nabil, baina ez dut aurkitzen! Lortzen baduzue, abisatu, mesedez.

Aju

3. eta 4. filmen azpitituluak prest daude, baina muntaiarako zein RAW erabili aztertzen ari naiz. Ea laster igotzen ditudan.

Aju

Lehen mezua eguneratuta. Osatuta geratzen da.

Norbaitek akatsak aurkitzen baditu azpitituluetan, idatzi hemen, mesedez. Jada akats batekin jabetu naiz, 1.11 eta 2.22ko endingetan "Baina berdio dio" jartzen du "Baina berdin dio" jarri beharrean; horregatik bakarrik ez dut bigarren bertsio bat aterako, baina akats gehiago baleude, bai.