Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.

Sortzailea burrundaie, 2013ko Otsailaren 05a, 20:38:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Zazpiko loroa antzezlanaren eta abesti sortaren igoerei egindako salaketa dela eta, gaia bueltaka ibili dut eta zenbait hausnarketa egin ditut horren inguruan zuekin konpartitu nahi nituzkeenak, debate baten beharra ikusten baitut:
Ez dakit zenbateraino den zilegi, euskarazko kulturgintzan murgilduta dagoen lagun baten edo talde baten lan atera berria gurean posteatzea. Argi dago, kasu hauetan kalte ekonomiko nabarmena egon daitekeela (eta badago), are gehiago kasu honetan bezala, Durangoko Azoka baino egun gutxi batzuk lehenago posteatzen badugu. Honek guztiak kontraesana sortzen dit neure baitan. Nire ustez, Euskal Encodings deskarga web orri arrunta baino gehiago da, badu nolabaiteko balio erantsia euskarazko materialarekin lan egiten dugulako, eta gaur egun euskarak bizi duen eskasia hein batean arintzen dugu bestela eskuratzen zail samar izan daitekeen material bat jendearen eskutan jarriz. Nik badut euskararen alde zerbait egiten ari naizelako ustea, uste osoa, zenbait kasutan (Nafarroako umeen kasuan, adibidez) erabat nabaria gertatzen dena. Baina jardun honek euskararen alde lanean ari diren beste batzuen lanarekin talka egiten badu, nire barruan zerbaitek klask egiten dit, egon behar du elkarrekin lan egiteko era inori kalterik (edo izatekotan kalterik txikiena, bederen) eragin gabe. Zer irabazten du Euskal Encodins-ek nobedadeak plazaratuz? Ez al da igualtsu denbora bat pasatzen uztea diska edo antzezlan edo dena delako bat zabaldu arte? Azken buruan, komeniko litzateke Euskal Encodings-en izateko arrazoia zein den, eta ea ez ote garen hortik desbideratzen ari...  Katxiporreta kolektiboak azken DVD eta CDren esteken gainean salaketa jarri dute, baina beren hainbat lan (gehienak) ikusteko moduan daude oraindik. Eta etika alde batera utzita ere, ikuspuntu pragmatiko batetik begiratuta ere, nobedadeak zabaltzeak zer ekar liezaioke gure foroari onura ala kaltea? Nire ustez badaude arrazoiak denon artean hausnarketa sakon bat egin dezagun.

zumarra

Erabat bat nator zurekin. Aspaldi honetan egonezin batean ibili naiz Euskal Herriko hainbat egileen lana hemen eskura ikusita.  Aitortu behar dut Musika atalarekin ez naiz gustura sentitzen eta horregatik ez dut holako atalik sortu nire web orrian.

Gauza bat da euskarazko materiala denon eskura jartzea, gehiena ezin baita beste inolaz ere eskuratu; eta bestea cd/dvd-a oraindik dendetan eskura dagoena hemen jartzea egileari horrek ekarriko dizkion galerekin....

Katxiporreta-ren kasuan, deigarria egiten zait bere web orrian, 20 funtzioetatik, bakarrik 8/9 egotea eskura cd/dvd-tan. Ba, aurreko materiala eskura jarri badaiteke, ondo iruditzen zait. Gainontzekoa akaso ez...

Zaila da baina nik ere nolabaiteko muga jartzeko beharra ikusten dut.

Aju

Joder, oraintxe enteratu naiz :ahozabal:

Lehenengo eta behin, foro honetan beraien materiala jarri dela ikusi eta kentzea nahi badute, ez al zen zentzuzkoagoa erregistratzea eta ezabaketa eskatzea, mediafireri parte eman beharrean baino?, hitz eginda ulertzen da jendea.

Euskal materialari buruz, ba betikoan sartzen gara: morala, amorala... eztabaida zaharrak :barre: Nik uste dut euskal diska eta liburuak agian hobe dela ez igotzea, beti ere merkatuan erraz aurki badaitezke. Stock gabekoa bada eta konpainiak bertan behera utzita badauka (Asterixen komikien kasua duela pare bat urterarte) ez dut ikusten zergatik ez egin, baina diska kaleratu berria bada... hobe ez izorratu.

Gero beste aparteko kontu bat da ETBtik zerbait grabatzea, hor ez baitut argitaletxeen irabazi asmo berdina ikusten-eta.

burrundaie

Nik material zaharrarekin eta ETB-tik hartutakoarekin etab. ez dut arazorik ikusten. Oraindik dendetan salgai dauden nobedadeez ari naiz gehienbat. Ziur naiz Katxiporretak zuzenean eskatu bazigun hura kentzeko kasu egingo geniela, baina horrek ez du ezkutatzen azpiko arazoa. Adibidez, komeni al da orain Gartxot jartzea? Nire ustez ez. Orain dela gutxi atera baitute DVDa eta horrek galerak ekarriko dizkie. Itxoin dezagun urtebete, adibidez. Ez da ezer gertatuko horregatik. Beste hainbeste esan liteke musikari buruz... Nire ustez oinarrizko irizpide batzuk adostu beharko genituzke eta gero bete eta, noski, betearazi.

Godelet

#4
Kaixo lagunok,
Ados zuekin. Horregatik jarri nuen salaketa. Nire aldetik horrela egingo dut eta igotako estekak (Mikel Urdangarinena eta Zazpikolorokoak ezabatuko ditut berehala).

Besterik ez.

Ez dugu euskal kulturaren arerioak izan nahi... Guztiz kontrakoa!
Posible izango litzateke gure foroan bete beharreko zenbait arauak sortzea? Hor dago koxka!
G o d e l e t

baronluigi

#5
Gauza berriak elkarbanatzea, inbertitutako dirua berreskuratzeko ia aukerarik eman gabe ez da oso egokia egia esan.

Nik adibidez horregatik ez dut Gartxot filma oraindik internetera igo. Beraien web orrian ikusi dut filma egiteko lan handia egin zutela, eta horregatik oraindik filma ez igotzea erabiki dut.

Hala ere, horrek ez du kentzen salmentan duten filmaren DVDa, eskaintzen duenarentzat oso garestia dela (14 euro filma bakarrik inongo extrarik gabe)

Interneten badaude urte kopuru zehatz baino zaharrogak ez diren filmak/diskak/jokoak igotzen ez dituzten komunitateak. Agian horiek bezala egin genezake.

Hori bai, konturatuko zineten hau esan ostean iaz ETB atera berri zituen 2 film ripeatu nituela...baina gauza ezberdina direla uste dut. Film horiek ez dute ia inong distribuziorik eta gainera diru publikoarekin eginak daude. Horrez gai, oso kaxkarrak dira, eta ez dute balio duten prezioa ordaintzea merezi.

jonnydbz

Ni ere orain enteratu naiz, ze horrenbeste igoerekin, jada izenburuaren arabera sartzen naiz harietara.

Nire iritzia esango dizuet bi ikuspuntu ezberdinetan.

"Jeitsitzaile" (nolabait esatearren, ez dakit bestela nola jarri) ikuspuntutik dena igotzeko eskatuko nuke, eta orain komentatzen ari zareten materiala interesatzen ez zaidala esan beharra daukat. Gaur egun diskaren bat erosi nahi badut, lehenik eta behin jeisten saiatzen naiz, gustoko dudan edo ez jakiteko. Musikarekin beti egiten dut horrela, eta gustoko badut, erosteko aukera dudanean, erosi egiten dut. Hala ere, aitortu beharra daukat, film eta seriekin ez dudala horrela jokatzen. Kasu honetan jeitsi eta listo, lehen zerbait erosten nuen, baina orain ez (gainera ez da euskal materiala).

Igotzaile bezala beste kontu bat da, ze izan ere nik ez dut ezer (edo ia ezer) igo. Baina askotan izan dut aukera zerbait igotzeko eta ez dut igo, disko oso berria zelako. Eta gerora ere ez dut igo izan, azkenean nik entzuten dudan musika jende multzo murritz batentzat da, eta azkenean orain hitz egiten zabiltzaten zalantza bera sortzen zait. Eta musikarekin, beno, tamaina txikiko fitxategiak baitira, baina serieekin... bufffffffffffffffffff

Ondorioa, kontraesan batean bizi naizela da: nahi dudana jeitsi nahi dut, baina nik ez dut ezer igo nahi... Orduan nik ere ez dakit zer esan. Igotzaile ikuspuntutik mugak jartzen dizkiot nire buruari, beraz, foroan mugak jartzea ez nuke gaizki ikusiko.



Beno, gaiarekin bat datorrenez, aspaldiko hika-mika bat gogoratu dut, beste batzuk ere gogoan izango duzuela uste dut. Oraindik ez dut berrirakurri, ikusi nahi dut ea ordutik hona nire iritzia aldatu egin den XD

http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=723.30

Txapa handiak daude, baina agian irakurtzen ausartuko naiz. Foroko tomatea izango litzateke hau? jajaja
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Nik jaitsi baino gehiago igo egiten dut. Ez hemen bakarrik, gaztelerazko zein ingelerazko beste komunitate askotan ibili naiz igotzen. NDSeko jokoak ere kopiatu izan ditut, inork atera ezin zituenean. Eduki berri zein zaharrak elkarbanatu izan ditut ( zaharrak gehiago)

Oraindik salmentan dagoen zerbait igotzen duguenean,beti izan behar dugu kontuan agian eduki hori erosteko asmoa zeukan jendeari asmo hori kendu diogula, eta salmentetan (ezinezkoa da zihur egotea) galerak sortzeko aukera badagoela. Baina jada salmentatik kanpo dauden produktuak elkarbanatzean, produktu horien eskubideak dituztekn enpresen haserreaz gain ez dago beste arazorik, edonola ere ez bailukete inongo irabazirik izango.

Honetaz hari naizela, ez dira gutxi, bideojokoetan batez ere, orain urte dexente ateratako produktuak berriro salmentan jartzen hari diren enpresak, berriro produktu berberarekin dirua ateratzeko asmoz. Horiek pena baino gehiago nazka ematen didate.

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Otsailaren 05a, 22:20:56Beno, gaiarekin bat datorrenez, aspaldiko hika-mika bat gogoratu dut, beste batzuk ere gogoan izango duzuela uste dut. Oraindik ez dut berrirakurri, ikusi nahi dut ea ordutik hona nire iritzia aldatu egin den XD

http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=723.30

Txapa handiak daude, baina agian irakurtzen ausartuko naiz. Foroko tomatea izango litzateke hau? jajaja
Joder, ez dut piperrik ere ulertzen, ze gaizki idazten nuen :barre:

Gai osoa irakurri beharko nuke lekutzeko, baina uste dut hari hori extremoegia zela eta azkenerako amorruarekin ari ginela idazten, nazka-nazka eginda.

FHarlock gero eta astunagoa bihurtzen ari zen bere nahiekin, adibidez espainiar kate batek pelikularen bat emititzen bazuen eta pelikula horren euskarazko audioa existitzen bazen, dualean emititzeko eskariak egiten zituen (TDTan 2 audio bidal daitezke eta beti izaten dira gaztelera eta ingelera, baina ez, gure mutilak euskara izatea nahi zuen XD), eta gainera kasu bakoitzeko hari bat zabaldu behar zuen ondo ikus zedin, hari bakarra eraman beharrean. Gero lizentzia zeukan edozer ez igotzea erabaki zuen, nahiz eta DVD ediziorik ez existitu edo existitu bai baina euskarazko audiorik gabe (bere erabakia zen eta errespetagarria zen) baina pixkanaka erabaki hura inposaketa bihurtzen ari zen eta foroko arau bihurtzea nahi zuen, eta onartzen ez genuenoi edozer deitu zigun.

Ez dut uste puntu horretara iritsiko garenik  :barre: :barre: :barre:

baronluigi

Eldoblajen ere ibili ohi zen, Gremlinsen Bluray edizioak euskarazko audioa ez zekarrelaz kexatzen.

Lizentzien kontua ez da batere sinplea. Lizentzia duen oro errespetatuko bagenu, lehenik eta behin Dragoi Bolako linkak ezabatzen hasi beharko genuke, horien lizentzia SELECTA VISIONEK baidauka orain xD.


burrundaie

Ez zen giro zuen artean garai hartan, nik ez nuen hura ezagutu baina halako jarrera muturrekoekin ezer onik ez da izaten. Alde ederrekoa oraingoa eztabaida aberasgarri eta sosegatua egiten ari garen honetan.
Nire ustez orduan eztabaidatu zen hura eta oraingo hizketagaia, nolabait loturik egonagatik ere, desberdinak dira.
Egileen eskubideen gainean luze eta zabal mintzatu daiteke, eta iritziak asko eta askotarikoak izango lirateke zalantzarik gabe. Oraingo kontua, berriz, laburbilduz honako hau da: nolako jarrera hartu beharko genuke nobedade eta material berriaren aurrean?
Nire ustez denok gutxi-asko ados gaude eman beharreko erantzunarekin.
Ez naiz ni izango, noski, arauak jarriko dituena foru honetan, horretarako badaude administratzaileak, baina erabakiak betearazteko prest nago.
Ez dut uste aparteko arazorik egongo denik.
Taichisanen iritzia ere gustura irakurriko nuke....

jonnydbz

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Otsailaren 05a, 22:45:33
Lizentzien kontua ez da batere sinplea. Lizentzia duen oro errespetatuko bagenu, lehenik eta behin Dragoi Bolako linkak ezabatzen hasi beharko genuke, horien lizentzia SELECTA VISIONEK baidauka orain xD.
Ghibliko filmak, irudi errealeko film asko,... Lizentzien kontua oso ondo ausnartu beharko da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Otsailaren 05a, 23:08:23
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Otsailaren 05a, 22:45:33
Lizentzien kontua ez da batere sinplea. Lizentzia duen oro errespetatuko bagenu, lehenik eta behin Dragoi Bolako linkak ezabatzen hasi beharko genuke, horien lizentzia SELECTA VISIONEK baidauka orain xD.
Ghibliko filmak, irudi errealeko film asko,... Lizentzien kontua oso ondo ausnartu beharko da.

Lizentzien kontuak zehatz meatz jarraituko bagenitu ezingo genuke ezertxo ere igo foro hontara. Hori argi eduki behar da.. Ia ez dago Copyright-en legeen menpe ez dagoen euskerazko edukirik.

burrundaie

Baronluigik arrazoi du. Hala ere, nahiz eta gure jarduna legezkoa ez izan, oinarrizko etika bati eutsi beharko genioke...

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Otsailaren 05a, 23:35:30
Baronluigik arrazoi du. Hala ere, nahiz eta gure jarduna legezkoa ez izan, oinarrizko etika bati eutsi beharko genioke...

Laister honako dokumental hau igoko dut oso osorik DVDan

http://www.euskalkultura.com/noticias/el-film-prohibido-recordar-llega-a-paris-tras-recibir-el-premio-al-mejor-documental-en-el-festival-de-nantes/view?set_language=es

Besteak ez bezalaxe, film hau Creative Commons lizentziapean dago, eta ondorioz ez dago inongo arazorik interneten zehar zabaltzearekin.