Telesailak online ikusteko

Sortzailea Josu Etx, 2019ko Martxoaren 03a, 13:15:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

2019ko Martxoaren 03a, 13:15:12 Azken aldaketa: 2019ko Martxoaren 03a, 13:20:23 Josu Etx(e)k egina
Pentsatuta neukan telesailak (dragoi bola, avatar eta horrelakoak, arrakasta gehien daukatenak) online Megan jartzea One Piece dagoen moduan. Baina arazo batekin egin dut topo. Uste nuen megan mp4-an bideo bat igotzerakoan online ikusteko aukera zegoela, eta hori zela errekisito bakarra, baina dragoi bolaren lehenengo kapitulua mp4-ean igo ondoren ikusi dut ez dela horrela.  Badakit mp4 ez dela formatu bat kontenedore bat baizik. Badakizue zein diren megan online ikusteko errekisitoak?

Formatua eta kontenedoreak aldatzen probatzen hasiko naiz bitartean. H264, divx, xvid eta abar.

Josu Etx

2019ko Martxoaren 04a, 20:00:00 #1 Azken aldaketa: 2019ko Martxoaren 05a, 00:16:33 Josu Etx(e)k egina
Bueno azkenean H264 fromatuko eta mp4ko kontenedorearekin badabil.

Nire ustez oso baliagarria da online ikusteko aukera izatea ez dakit zer uste duzuen zuek.

Egia esan orain arte azpititulatutako guztiak mkv-an igo ditut eta funtsezkoa iruditzen zait azpitituloak kentzeko edo gehitzeko edo dena delako aukera izatea, azpitituloak bideoan bertan txertatzea irudia laidotzea delako.... bainaaaa, online ikustea oso plus handia da.

Zein da zuen iritzia? Zer uste duzue dela soluzioa?

Arsenicum

Online ikusi ahal izatea plus handia da bai.
Hala ere, ez dakit lan handiegia ez ote den guztia streaming bidez ikusgai jartzea. Nik ezin dut denbora askorik eskaini, eta beraz lan gutxien ematen didanarekin jarraituko dut. Azpitituluak txertatzea jatorrizko bertsiodun filmeei.

Nik proba egin izan dut, bai google drive, bain megan, eta MKVrekin egia da azpitituluak ez dituela detektatzen. Ez dakit aukerarik dagoen zerbait egiteko.

Gainera, badakit telegramen, streaminga erabil daitekeela bideoak ikusteko, baina ez dakit zer formatu erabili behar den.
Eta beste aukera bat ere bazegoen: Game Erauntsikoak peertuberen bidez probak egiten ibili ziren, eta guztia azaltzeko eskaintza egin ziguten, baina ni behintzat topera nabil azkenaldian eta ezin izan dut haiekin geratu.  :giveup:

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

James

2019ko Martxoaren 05a, 17:36:12 #3 Azken aldaketa: 2019ko Martxoaren 05a, 22:36:00 James(e)k egina
Ideia oso ona da! "Utorrent web orrian" streaming igotzea posible dela uste dut.

Josu Etx

2019ko Apirilaren 02a, 10:54:10 #4 Azken aldaketa: 2019ko Apirilaren 02a, 13:02:47 Josu Etx(e)k egina
Beste gauza batez ohartu naiz oraingoan. Drive-k youtubeko erreprodukzio sistema erabiltzen du beraz online ikusteak kalitatea jeistea eragiten du (youtuberen konpresioa oso destruktiboa da). Baina oso ongi doa eta azkar. Bere alde duen beste gauza bat, mugikorretik ongi ikusi daitekela da, mega ez bezala,

Niri gutxienez arazoak ematen dizkit Mega bidez mugikorretik ikusteko (zerbait ukitu eta bat batean azken kapituloa jartzen zait... eta horrelakoak). Beste alde batetik, Megako online sistema ez du (asko) konprimitzen eta oso ongi ikusten da, baina p¡sutsuak diren bideoak ez dira oso ongi erreproduzitzen (geldo doa).

Ondorioz pentsatu dut Chihiro, Kiriku edo horrelako filmak megan igotzea eta dragoi bola edo horrelakoak non kalitatea ez den horren garrantzitsua eta azkartasuna garrantzitsuagoa den, drivera igotzea (Aldatu beharko dut)
Zer uste duzue?

Josu Etx

2019ko Apirilaren 04a, 10:15:13 #5 Azken aldaketa: 2019ko Apirilaren 04a, 17:48:03 Josu Etx(e)k egina
https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5892.0

Mesedez konproba itzazue DRIVE-ko Estekak ongi doazela eta bideoa ikusteko gai zaretela. Nik kontua irekia badut ez dakit zergatik ez dit ikusten uzten, baina ez dakit den kontua ezin duelako bere bideo propioak ikusi edo orokorrean ezin direla ikusi.

Ajubita

Atal batzuk probatu ditut zoriz eta ikusten dira.

Arsenicum

Nik ere ondo ikusten ditut. Driven kontua irekita izanda ere, ondo ikusten ditut.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Bikaiinn ba gaur bertan igoko dut Dragoi Bola Z guztia Drivera. GT hurrengo astean igotzea espero dut.

Josu Etx

Ez dakit zergatik dragoi bolako postak ez dira "azkeneko postak" bezala agertzen beraz hemen idatziko dut.
https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5892.0
drivera nahiko mezu bidaltzen ari didate "dragoi bola-ko karpetetara sartu ahal izateko eskaerarekin. Ni arazorik gabe sar nahiteke. Zuek?

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Martxoaren 04a, 20:00:00
Egia esan orain arte azpititulatutako guztiak mkv-an igo ditut eta funtsezkoa iruditzen zait azpitituloak kentzeko edo gehitzeko edo dena delako aukera izatea, azpitituloak bideoan bertan txertatzea irudia laidotzea delako.... bainaaaa, online ikustea oso plus handia da.
Zein da zuen iritzia? Zer uste duzue dela soluzioa?


Megako kontuak birrantolatuko ditut Dragoi Bola online ikusteko mila karpeta izan gabe.
Beraz mesedez eztabaida honetan zuen iritzia jakin nahiko nuke orain baitaukat aukera dena online jarri ahal izateko.

Azpititulatutako filmak online baina azpitituluak irudian txertatuta editatu ahal gabe, edo mkv eran, editatzeko aukerarekin baina deskargatu beharra?