AGE OF EMPIRES III itzultzeko proposapena

Sortzailea FHarlock, 2006ko Urriaren 13a, 01:34:26

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Beno, hor foro nahasi baten idea gustoko dirudiela ikusirik, ideak bateratu eta hurrengo proposamena egiten da, ea jendea ados dagoen.





PROIEKTU PROPOSAPENA:

- Age of Empires III+expansioa euskeratu.

- Proiektuaren hasiera: Expansioa argitaratu eta itzultzeko artxiboak lortzen direnean.

- Proiektuaren datamuga: 2007 martxoa proposatzen dut.







PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA:

- Proiektuarentzako foro hauetan kategori bat sortuko da, lanaren egoeraz hitzegiteko, eta besteentzako.

- Koordinatzaile bakarrak artxiboen edizio zuzena egingo dut artxiboaren integritatea babesteko.

- Itzulketan lagundu nahi dutenek, txt zatiak jasoko dituzke itzultzeko. Txt-eak koordinatzaileari itzuliko zaiozkio partxean sar ditzan.

- Itzulpen partxea emulen jarriko da powersharen aurrera eramaten den einean. Fitxeroaren identifikazio izenari, data jarriko zaio berriena identifikatzeko.

- Itzulpen partxe berria, foroetan anuntziatuko da elinka jarriz edonork jeits dezan, betatester ofiziala ez bada ere eta partxe betak dirala jakinik.







BETATESTERREN LANA:

- Joko indibuduala testatzea, hau da, joko osoko kanpainiak egin bakar jokoaren textu guztiak identifikatzeko.

- Multijokatzaile jokoa testatzea, bakar jokoan agertzen ez diren testuen identifikazia egiteko. Honetarako, //www.euskal-encodings.tk ligaxka bat egitea proposatzen dut.

- http://www.ntwind.com/software/winsnap.html bezalako programa batekin edo antzerakoarekin, testatzen dauden bitartean kapturak egingo dituzte. Bereziki gaizki itzulitakoa, edo akats bat sortzen duena, eta itzuli ez diren textuen detekzioak. Irudi haeuk, mail lista batera bidaliko dira, ahal bada, itzulpen bat proposatuz.







BESTE LAN BATZU:

- Komeniko litzateke, euskerazko gida bat egitea, jokoa jokatzen den einean. Denek har dezakete parte onetan. Posible litzateke wiki modulo baten instalazioa foruetan?

- Abotsak itzuli. Mikroak duzuenok, esaldiak graba ditzakezue, gero, oberen dioazenak erabiliko lirateke jokoa abotzak euskeraz egon daitezen.







PROMOZIO IDEAK

- Euskal encourterreko antolatzailei euskerazko bertsioarekin txapelketa bat egin dezaten eskatzea. Akordia izanez gero, multi jokatzilee parteari prioritate osoa emango zaio.






darko

Nik bigarren aukera bozkatu dut. Nire ordenagailu zaharrean ez baitu funtzionatuko jokoak. Beraz ez dut zer eginik.



Baina niregatik aurrera. Joko ona ematen du.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Arsenicum

Nik lehenengo aukera. Zerbait jokatu dut joko honetara. Ez naiz oso ona baina bueno. Ahal dudan neurrian lagunduko dut, bai euskeratzen, bai jolasten.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

getxoztarra

Aberriaren mugak,euskararenak,gure baitan daude gehienak.

Euskara zabalduaz,lau haizetara,zabalago egiten gara!

Barbadil

Prest nago laguntzeko denbora dudan bitartean (oraingoz pixkat ba dut).



Hala ere lehen esan bezala beste post batean, nire denbora gehiena Monkey Island bezalako jokuetarako erabiliko nuke (Proiektua aurrera eramaten baldin bada behintzat).



FHarlock, oraingoz proiektu hau bakarrik egin behar da? Edo paraleloan Monkey bezalako bat egingo da?
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

FHarlock

Biak egin leizke batera.



Betatesterrak zenbat eta gehiago lagundu, azkarrago joango gara. Betatesterrek, proposa dezakete itzulpen textu bat, kopiar y pegar erabilita, azkarrago joan gintezke.



Age of empires, textu gutxiko jokoa da. Estrategiakoak horrelakoak izan oi dira. Rolekoak eta abentura grafikoak, textu gehien dituztenak dira. Arcanun 79.000 lerro inguru dira.



Bestetik, ikertzen egon naiz, errekisitu minimoak direla eta, zergatik ez gara hasten serieko lehen jokoaz? Jostagarria izaten jarraitzen du. Ez diote expansio gehiago egingo. Ia ez dago ordenagailurik berarekin ezin duenik.



Gainera, kontuan edukita, jokoa, zibilizazioaren historia jarraitzen duela, hasieratik hasi beharko ginateke. 3.garren zatiari ekingo geniokenean, ordenagailuak potenteagoak izango ditugu, eta gehiok joka ahalko dute.



Bi zati hauetan, artxiboak, erraz editagarriak dira, xml izan beharrean, dll, dira, baina filosofi bera, bi artxibotan dena.

FHarlock

Beno, hemen duzue, probatu nai izanda, lehenengo Age Of empires gold edition itzulketa egin daitekeela frogatzeko partxea: http://aokromes.clanogre.net/phpBB2/viewtopic.php?p=2768#2768

Arsenicum

Proiektuen barnean atal berria ireki diot Jokoen euskerapenari. Egun batzuk barru nire post hau ezabatuko dut eta generaletik ezabatuko dut han mugituta agertzen den lehengo post hori.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Jo?o, ba aldaketa horrek niri mesede egiten dit :D . Honekin bai, lagun dezaket eta beta tester-erako aurkezten naiz.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Arsenicum

Probatzeko erarik azkarrena, trukoen bidez izango da ziurrenik. Holan ordu nahikotxo aurreratu daitezke.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Barbadil

Aipamenaren egilea: "Arsenicum"Probatzeko erarik azkarrena, trukoen bidez izango da ziurrenik. Holan ordu nahikotxo aurreratu daitezke.



Ba ez zait okurritu. Nahiko txarra naiz honelako jokoetan eta luze egingo zizaidalaren irudipena nuen. :D (Ataskatuta geratu tokiren batean edo)



Lehen AoE-ekin hastea ere ideia hobea iruditzen zait.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Shadowblade

Oraindik jendie biebozue nik be lagundukot
e gura dau Herrixak???

Stargate Euskaraz!!!!!

FHarlock

Aipamenaren egilea: "Shadowblade"Oraindik jendie biebozue nik be lagundukot

Inoiz ez zarete gehiegirik izango.



Jeitsi partxea, eta joan probatzen. Itzulita ez dagoenaz abisatu, nola itzuli leike, eta itzulitako zerbait gaizki badago, esan ere.