ALIMALEKO FESTA (2002)

Sortzailea Artadi, 2013ko Maiatzaren 25a, 10:06:25

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.


burrundaie

Alimaleko aportazioak zureak, Artadi! Eskerrik asko!!

zumarra

Hirurak jeisten. Eskerrik asko.  :osopozik: :osopozik: :osopozik:

"Alimaleko" ondo dago? "Animal party" = "Animaleko festa" ez al da? Akaso Euskaltzaindiako azken arauak galduta dauzkat eta alimaleko ondo dago.....

burrundaie

2013ko Maiatzaren 25a, 15:33:05 #3 Azken aldaketa: 2013ko Maiatzaren 25a, 21:21:18 burrundaie(e)k egina
Nire ustez 'alimaleko' iparraldean "animaleko" bezain arrunta da. Hala ere, arrazoi duk: Euskaltzaindiak "animale" hobesten dik.

2. + alimale (T-L), animal (L, BN, S). Ref.: Lh y Lrq (animal). (Uso adj.). Muy grande, fenomenal. "Grand, énorme. Gizon animal bat (S), un homme inmmense, un géant" Lh. "Énorme, alimale, ikaragarri" T-L. v. ANIMALEKO, itzal (2). Tr. Documentado en J.B. Elissamburu y autores septentrionales del s. XX (tbn. en un ej. de Villasante). El único ej. de animale corresponde a Elissamburu. En DFrec hay un ej. de alimale, septentrional.  Ikhusten baitut, bet-betan, muthil animale traste bat, gaphelu gorri handi bat buruan, sagarde izigarri bat eskuetan. Elzb PAd 42. Bazuen eskualdun makila bat, burdin-haga alimale bat. Barb Sup 146. Marianak ekartzen du liburu alimale bat. Ib. 88. Galtzarik gabeko zangoak zuri zuria ageri, eta zango heien puntan, zapata alimale batzu soinean. Ib. 48. Bere kanoi alimaliak, bere burdineria, bere ifernuzko tresna beltzak. Ib. 27. Eta horra, azari oharturik eta hartaz gutiziaturik, heldu zaizkotela bide-bazterreko hiru ahuntz alimale. Barb Leg 137. Manuelek, berehala, oihu egiten dio bere marro alimaleari. Ib. 148. Eta multzoaren artetik agertzen da mutiko alimale bat, ukondoka bidea idekiz. Zub 106. Sartu ziren barnian eta arrituak zauden ikustean nola gizon alimale batek, erdi buluzia, indar gaitzekoa, bihurtzen zituen burdinak. Ib. 112. Bat, zozoa, buru haundi batekin, kuia alimale baten heinekoa. Ib. 21. Ilhez moldaturikako soka alimale bat dorrean loturik. Lf Murtuts 19. Ukhumilako alimale bat. Ib. 13. Bainan nola ekhar Pauerat ordonantza alimale hura? Bizpahiru kintal pisu zituzken. Ib. 33. Harri alimale bati tiraka alde guzietarik eta ezin higi. Zerb Azk 103. Alaba Pariserat uzten duzu? Dohala. Bizitzen ikasiko du. Bainan eni iduri gaztexko dela hiri alimale hortan ez galtzeko. Egunaria 1956 (ap. DRA). Orai aberastua, nausi handi bilakatua duk... Bainan, bakero alimale on bat izan duk to hori! Larz Iru 60. Baiña pentsa dezagun nola aurkitzen den gizona izadian. Or ikusten dugu mekanismu alimale onen erdian egotzia. Vill Jaink 119.

zumarra

2013ko Maiatzaren 25a, 21:42:43 #4 Azken aldaketa: 2013ko Maiatzaren 25a, 21:51:27 zumarra(e)k egina
Beno, nik behintzat ez daukat agazogik ipagaldega egabiltzeagatik; tagteka euskalkia sagtzea ege ondo dago. Pelikula jeitsi dut eta "Alimaleko" esaten du, begaz... begtan utziko, ezta? :barre: :barre:

Godelet

Jooo! Jooo! Mutilok ez galdu halako umore ona inoiz, beharrezkoa da eta.  :baibai:
Aupa zuek!  :barre:
Godelet

burrundaie

2013ko Maiatzaren 26a, 11:22:13 #6 Azken aldaketa: 2013ko Maiatzaren 26a, 11:30:47 burrundaie(e)k egina
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Maiatzaren 25a, 21:42:43
Beno, nik behintzat ez daukat agazogik ipagaldega egabiltzeagatik; tagteka euskalkia sagtzea ege ondo dago. Pelikula jeitsi dut eta "Alimaleko" esaten du, begaz... begtan utziko, ezta? :barre: :barre:


Prefosta! Iparraldeko anai-arrebendako ere lekü batto egin beharko dizügu gure foro huntan. Izan untsa!!! :love:

zumarra

Me kaguen la ospera!!

ü-ak ahaztu zaizkit....

:pozik: :pozik: