Beno, honako gida labur honetan, Spama ekiditzeko balio duten web orrien bitartez nahi haina Google Drive kontu nola sortu azalduko dut. Kontu bakoitzak 15Gb eskeintzen ditu eta fitxero bakoitzak eduki dezakeen gehiegizko tamaina 10 GB dira. Fitxeroen iraupena, oraingoz, amaigabea da eta jaitsiera abiadura izugarri azkarra, bai deskarga kudeatzaileen bitartez zein nabigatzaile bidez.
Horretarako, 2 bide erakutsiko dizkizuet.
Nire kasuan Firefox erabili dut.
Oharra: Adblock edo iragarkiak blokeatzeko beste gehigarririk baldin badaukazue, desgaitu, bestela erregestratzerakoan arazoak ematen baiditu
Beno has gaitezen ba. Lehenik eta behin, sartu honako helbidean eta aldatu hizkuntza gaztelerara (Google adwords ez dago euskeraz):
www.goo.gl/4lT1Un2015-06-19ko eguneraketa. Googlek Adwords kontuak sortzeko era aldatu du. Hala ere, aldaketa txiki batzuk eginez lehengo sistema zaharra jarraituz kontuak sortu daitezke oraindik. Hori bai, sistema zaharreko helbidea googlek EZABATU EGIN DU BERE BILATZAILETIK. Eskerrak helbidea nire gogokoetan gordeta nuela. Hala ere "Hola: le damos la bienvenida a Google AdWords." esaldia googlen bilatuz, oraindik topatu daiteke Gero aterako zaizkigun aukera guztien artean,
No,utilizo otros servicios dioena aukeratuko dugu. Hori egiterakoan, menu berri bat aterako zaigu orri berberean, honako izenburuarekin:
Crear una nueva cuenta de Google para usarla con AdWords. Gero erregistro datuak jarriko ditugu. Adibidez
kaixo@kaixo.com jarri dezakegu, eta pasahitz bezala nahi duguna. Captcha bete eta Aceptar-en egingo dugu klik.
Ondoren, gonbidapen honek baliorik ez duela esaten digun mezu bat agertuko zaigu. Trankil, egin behar duguna lehen erabili dugun helbidea faltsua aldatzea izango da, konfirmazio mezuaren loturak klik egin ahal izateko.
https://accounts.google.com/EditEmail hemen sartuko gara eta baliozko helbide bat idatziko dugu lehenengo laukitxoan (hau da, gure helbidea
kaixo@kaixo.com ba zen,
kaixo@yopmail.com jarriko dugu bere partez).
http://www.yopmail.com/es/ posta zerbitzuan sartuko gara, eta kuadrotxoan guk aukeratu dugun izena jarriko dugu (kasu hontan, kaixo.) Ondoren, REVISA EL CORREO aukera sakatuko dugu, gure postara sartuz. Bertan googlek bidali digun mezua aurkituko dugu. Bertan datorren loturan klik egiten badugu, kontu berria aktibatuko zaigu.
www.drive.google.com en sartuko gara ondoren, eta bertan fitxero bat irekiko dugu. Zuek nahi duzuena igo, hobe txikia bada. Hau googlegi kontua erabiltzen ari garela sineztarazteko da.
Eta kito. Prozesu hau nahi haina aldiz errepika daiteke.