Ninja dortokak grabatzeko laguntza

Sortzailea Aju, 2013ko Ekainaren 24a, 14:18:47

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Kokatzeko:

ETBk iaz Ninja dortokak berreskuratu zituen. Nahiz eta 193 ataleko seriea izan, maiatzerarte lehen 52 atalak behin eta berriro errepikatzen aritu ziren; maiatzean inolako abisu gabe hurrengo atalak ematen hasi ziren eta nahiko berandu ohartu nintzen, atal dezente galduz. Gainera 53. ataletik haratagoko atal guztiak gutxienez behin eman baino lehen parrillatik kendu zuten.

Duela pare bat hilabete berriro hasi ziren emititzen, larunbat eta igande iluntzeetan hiruna atal emanez. Logikoa den moduan, hilabete hauetan lehen 52 atalak emititzen egon dira, baina atzo atal "berriekin" hasi ziren, hau da, 53tik aurrera. Ni grabatzen joango naiz, baina nola ordutegiarekin nahiko katxondeo handia erabili dutenez azken asteetan ordu horietan, ziur nago atal bat edo beste pasa egingo zaizkidala, horregatik ondo legoke beste pertsonaren bat ere grabatzen joatea.

Nik nire aldetik aurrerago DVDrip bat egiteko asmoa daukat DVD alemanekin eta audioa bakarrik beharko nuke, baina foroan badugu beste bertsio bat ETBko bideoarekin eta hura ere 52 atalekin geratu zen, eta ondo legoke osatzea, ez duzue uste?.

Taichisan

Sentitzen dut baina, uste dut oraingoan ez daudela asko grabatuko dutenik, bakoitzak eman zidan bere arrazoia, nirea da ez daukadala TDT grabagailurik eta horrela ezin. Dena den espero dut behintzat Ninja Dortokentzako inork prest egotea behintzat audioak arrapatzeko.
Zorte on lagun!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2013ko Ekainaren 24a, 20:22:03
Sentitzen dut baina, uste dut oraingoan ez daudela asko grabatuko dutenik, bakoitzak eman zidan bere arrazoia, nirea da ez daukadala TDT grabagailurik eta horrela ezin. Dena den espero dut behintzat Ninja Dortokentzako inork prest egotea behintzat audioak arrapatzeko.
Zorte on lagun!
Ni adi egongo naiz, baina aste hauetan katxondeo bat izan da, 20:55etan programatuta eta 20:30etan ematen.

zumarra

Asteburu honetan kanpoan egon gara. Ea hurrengoetan gogoratzen naizen. Gauza puntuala izanik saiatuko naiz. Egunerokoa ezinezkoa dut jadanik. Gainera ordutegi aldaketa horiek benetako katxondeoa d¡rudi.

Konparatu duzu programazioa EPG-arekin benetako ordua asmatzeko?

Aju

Ez, egia esan ez naiz EPGa begiratzekoa, weba jarraitzen dut. Begiratuko dut hurrengoan.