Serietako musika bildumarik badekogu euskaraz?

Sortzailea kirikiño, 2013ko Azaroaren 20a, 21:22:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

kirikiño

Foro hontan idazten dodan mesu lehena da hau.

Nire galdera hurrengoa da: gazteleraz bilduma asko haurkitu dodaz interneten, baina euskeraz saila benetan egin jat gure haurtzaroaren serietako introak edo abestiak artxibo bakar batetan aurkitzea, horretarako argitaraten dot gai berri hau. Hau da, adibidez, Dragoi Bolako introak,  Isidororen introak (eta amaierak), Sin Chanekoak, Doraemonekoak...

Ezagutzen dozue eskatzen dodan bildumarik? Ba al dago zezor antzekorik?

Eskerrik asko foro hau egiteagatik, benetan.

jonnydbz

Kaixo eta ongi etorri!

Ba marrazki bizidun zaharren disko bat berez badago. 1984ean ETBk Tele-Kantak izenekoa atera zuen binilo edo zinta formatuan:
http://www.todocoleccion.net/tele-kantak-musica-infantil-euskera-lp-1984-xoxoa-m-m-dificilisimo-encarte-letras~x36762879
Bilatzaileetan sartuz gero jeisteko erraz aurkituko duzulakoan nago.

Baina marrazki berriagoen abestiak nahi badituzu, youtuben asko aurkituko dituzu. Duela gutxi post hau idatzi nuen:
http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4334.0

Eta orain beste sarrera hau topatu dut:
http://zuzeu.com/2011/11/09/txikitako-marrazki-mitikoak/
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Aupa,
Nik aspaldi egin nuena izan zen, telesailetik beretik hartu kantak ta kompilatu cd batean, uste dut baita hemendik egon behar dela. Ahala eta guztiz ere, BETIZUk 2 diska atera zituen aspaldi horrelakoekin, Doremiren magia, Hirukiak eta denadelako kantekin.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Nik urteak daramatzak holako bilduma egiten eta .zip batean 188 kanta daude. Ez daude diren guztiak baina daudenak badira...

Hemen jeisteko:

https://mega.co.nz/#!AQplVagT!AKge82wVepYPpW-RCgAiohGvcm4F_osaZf3nkV5K0Lw

kirikiño

Eskerrik asko guztioi.

Azkenean Zumarraren erantzuna izan da justu bilatzen hari nintzena, baina berak erantzun aurretik zuok bion sarrerak ere izan dira lagun askotakoak eta bideo guztiak ikusi dodaz. Haurtzaroaren serie asko agertzen dira bertan.

*Zumarra, sure bilduma hori gai berri bat merezu du, seguro beste presona batzuentzako ere oso interesgarria liteke.

Eskerrik asko berriro guztioi.