Faraoien lurraldea - Land of the Pharaohs (1955) [MEGA]

Sortzailea Artadi, 2013ko Azaroaren 23a, 06:45:10

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Artadi

Faraoien lurraldea - Land of the Pharaohs (1955)

Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Abenturak | Historikoa, Antzinako Egipto, Arkitektura
Urtea: 1955
Zuzendaria: Howard Hawks
Gidoia: William Faulkner, Harry Kurnitz, Harold Jack Bloom
Argazkia: Lee Garmes, Russell Harlan
Musika: Dimitri Tiomkin
Aktoreak: Jack Hawkins, Joan Collins, Dewey Martin, Alex Minotis, Kerima, James Robertson Justice, Luisella Boni, Sydney Chaplin, James Hayter, Piero Giagnoni
Sinopsia: Keops faraoiak piramidea eraikitzeko agindua eman du. Bertan bere gorpuzkiak egongo dira ultratumba-bizitzara iristean. Munduko edozein lekutan egin diren guztiak gainditzea du helburu, baina eraikuntza eten egiten da hurbileko harrobiak agortzen direnean. Berriro hasteko, Zipreri zergak kobratzea erabaki du. Han Nellifer printzesa eder eta handinahia da nagusi, eta harekin ezkonduko da. Antzinako Egipton girotutako superprodukzio zoragarria, Joan Collins apartarekin.
Nota Filmaffinityn: 6,9

Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 103 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,38 GB
Erresoluzioa: 480p
Esteka (MEGA)
Esteka (MEGA)

ibonzama

Bikina mutil! Zure hemeroteka agortezina da.

burrundaie

Hau bai film aukera ederra, eta ez ETBk eskaintzen diguna. Noizko udazkeneko denboraldirako agindu zizkiguten hainbat film? ( The Social Network, Shutter Island, 2012, Battle Los Angeles, Legezko Herritarra...)

Taichisan

Ba auskalo, EUTSI eta AUPA ETXEBESTE ez dutela emititu pentsatuko dute antza... gainera ikusten da ETBk ahin beste lehen katea nola zaintzen dagoen "13 ordu euskara hutsean" eskaini zigutenagaz... AIREAN saioarekin esan nahiko zuren... nork daki...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Azaroaren 23a, 12:58:12
Hau bai film aukera ederra, eta ez ETBk eskaintzen diguna. Noizko udazkeneko denboraldirako agindu zizkiguten hainbat film? ( The Social Network, Shutter Island, 2012, Battle Los Angeles, Legezko Herritarra...)

Lehengoaren harira, dagoeneko datorren larunbateko filma iragarri dute: Kutsidazu bidea Ixabel. Bi emanaldi agintzen dizkigute (filma eta antzerkia?), orain arte ikusitakoa ikusita, hauek horretarako ere kapazak dituk!!! :haserre: :haserre: :haserre:

zumarra

Gure etxean ETB-1-i "Kirol TV" deitzen diogu. Tarteka pelikula bat baina gehienetan kirola eta abesbatzak. Eta ETB-3-ri "Doraemon TV"... Hortik atera kontuak zer espero daitekeen...

burrundaie

#6
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Abenduaren 02a, 20:00:33
Gure etxean ETB-1-i "Kirol TV" deitzen diogu. Tarteka pelikula bat baina gehienetan kirola eta abesbatzak. Eta ETB-3-ri "Doraemon TV"... Hortik atera kontuak zer espero daitekeen...
Ni ETBk duen fulamentu ezak amorrarazten nau gehien. Urteak joan urteak etorri eta gaitz hau hezur-muinetaraino sartua dute dagoeneko, erabat endemiko bilakatzeraino sartu ere. Programazioan zerbait jarri eta bezperan edo egun berean ere aldatzen dute batere lotsarik gabe. Komunikabideetara inoiz betetzen ez diren asmo onak bidaltzen dituzte, lau haizetara zabal ditzaten, euskaldunok segapoto gisara tratatzen gaituzten bitartean, euskara eta modernitatea guztiz uztartezinak izango balira bezala. Kirola jartzen dute audientzia igotzeko helburu nabarmenarekin, baina gehiegi antzematen zaie programazio duin bat eskaintzeko duten interes eza. Itxurari heldu behar zaio, euskarazko telebista eskaini, nahiz eta harriak berak ere aspertuko lituzkeen programazio negargarriarekin tematu, nahiz eta mandamas horien baitan inortxok ere sinetsi ez euskarazko telebista batek edo, azken batean, euskarak berak ere etorkizunik izan lezakeenik. Euskal telebista da politiko gilbor handi horiek ondo geratzeko totelka botatzen dituzten euskarazko lau hitz traketsak, erdarazko hitz-parrastadari heldu aurretik, hori bai. Hutsaren hurrengoa, alegia!!!

zumarra

burrundaie

Ez dakik noizbehinkako hustualdi hauek zenbat lasaitzen duten. Probatu beharko huke, Zumarra!

zumarra

Amen esan dut erabat ados nagoelako zurekin, eh?, ez zen txantxa bat (ez dakit nola ulertu duzun...)

Eta.... zer esango dizut, ba... akaso zahartzen hasia naizelako (44 urte), edo bizitzan buelta asko eman ditudalako, edo... ia ezerk ez nau harritzen. Eszeptizismo antzeko batean bizi naiz eta ez dut gauza haundirik espero orokorrean (ez da aberatsagoa gehien duena, gutxien behar duena baizik), are gutxiago instituzioengangik.

Ez nago etsita, ez. Hemen segitzen dut lanean nire ingurua eta inguruko jendea ahalik eta zoriontsuen bihurtzeko (euskal-encodings proiektua tarteko) baina, esan bezala, instituzioengan eta, kasu honetan, ETB-rengan itxaropen haundirik ez dut jartzen.

158 serie, 806 pelikula eta igotzen (Artadi-ri esker). Horrela geratuko bagina ere, nahikoa izango litzateke. ¿Pelikula berriak nahi ditudala? Bai, horixe! Baina ez nago horregatik kezkatuta. Ez dago nire (zure, gure) esku.

Azkenean Surio faltan somatzen hasiko gara... Hau bai txantxa ona, lagun!  :barre: :barre: :barre:

Gora animoa eta begiratu orain arte egin duzunari! Duda bakarra da non jarri behar zaizun estatua, jarri, jarri, jarri behar zaizu eta!

burrundaie

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Abenduaren 03a, 13:31:57

Lasai, Zumarra, ez diat gaizki hartu. Badakik, behin pulpitura igo ezkero, sermoia botatzeko tentazioari eustea batzutan zaila izaten duk!!! Azken finean, deus berririk ez :barre: :barre:

Godelet

Aupa Bikote,
kristauei zuen sermoiak guztazen zaizkigu, benetan.
Segi horrela.  :barre:
G o d e l e t