ASTERIX&OBELIX KLEOPATRAREN AURKA (2002)

Sortzailea Artadi, 2013ko Azaroaren 23a, 07:40:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Artadi


Irudia TINKOren weborritik atera dut. Elkarte honek bizkoiztu eta zinematan banandu zuen duela 10 urte.

Aste honetan e-mail bitartez galdetu diet ea filmea eskuragarri daukaten eta esan didate (oso oso atseginak izan dira) EZETZ. Emititzeko eskubideak iraungituta dauzkatela eta zinta fisikoa FILMOTECA VASCAn dagoela.

Hurrengo urratsa: beste e-mail bat FILMOTECAri. Eta erantzun didate!!!  Hori bai estaeko BAIETZ eurek daukatela 35mmko zinta baina proiektatzeko eskubideak lortu behar ditudala. Lortuz gero ez daukate inolako arazorik lagatzeko zinta.

Eskubideak Tripictures enpresak dauzkala, uste dut. Baina egingo daustie kasurik? Eta zintatik soinu banda ateratzeko?

Zeintzu urratsak eman datorren astean??  Ez dut argi ikusten. Berez, hurrengo pausoa ETBk eman beharko zuen, erosi eskubideak (ezin da diru asko izan eta dagoeneko bikoiztuta dago) eta gabonetan emititu. Baina zelan mugi erazi munstroa?? Mugierazteko egunkarietara joan naiteke (kasurik egingo ote?), edo inor eraginkorra ezagutzen baduzue e-maila bidali. Heroiak bikoizteko kanpaina arrakastatsua egin zen euskal encodingetik.
Onartzen ditut ideiak, proposamenak.

Aju

Kontuan izanda zure asmoa audioa lortu eta gero interneten jartzea dela oso arriskutsua ikusten dut egin nahi duzuna. Hobe ez sartzea halako marroian.

Taichisan

Ajurekin bat nator, tamalez lehen filme hauek ezinezko dira errekuperatu EITBk Eusko Jarlaritzarekin batera DVDan euskaraz soilik saltzen ez badute, ya hori oso zail ikusten dudala jakinda.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Ez daukagu ezagunik ETBn ? Eurentzako kriston aukera dira filme hauek. Kontutan eduki bikoizketa eginda dagoela.

Behin irakurri nuen Kataluñan bikoiztu soinubandak Gobernuak berak erosi eta kontrolatu egiten dituela, gero DVD banatzaileei eskaintzeko DOAN!!  Hemengo sistemarekin soinubandak hor geratzen dira FILMOTEKAren biltegian inoren probetxurako.

Aju

#4
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2013ko Azaroaren 24a, 06:53:57
Ez daukagu ezagunik ETBn ? Eurentzako kriston aukera dira filme hauek. Kontutan eduki bikoizketa eginda dagoela.

Behin irakurri nuen Kataluñan bikoiztu soinubandak Gobernuak berak erosi eta kontrolatu egiten dituela, gero DVD banatzaileei eskaintzeko DOAN!!  Hemengo sistemarekin soinubandak hor geratzen dira FILMOTEKAren biltegian inoren probetxurako.
Ez, ez daukagu ezagunik ETBn, bestela nik dakizkidan hainbat serie aspalditik leudeke hemen jaisteko.

Duela hilabete batzuk ETBn lan egiten zuen pertsona bati galdetu nion ea zer egin genezakeen; informatzen aritu zen eta esan zidan aukera bakarra ETBri zinten kopiak erostea dela, eta disparate bat balio dute. Ez naiz gogoratzen zifra zehatzekin baina ASTAKERIA hutsa.

EDIT: Hona hemen tarifak. Lehen aldiz ikusten duzunean aluzinatu egiten duzu. A zer nolako dirutza mugitzen den hor. Gure kasuan ez profesionalak gara eta dezente merkeago daude gauzak, baina hala eta guztiz ere atzera botatzeko moduko zenbakiak dira. Zer?, animatzen gara Flyren 46 atalak ateratzen? :barre:

Taichisan

Beitu... EUSKAL ENCODINGS osoa, baina osoak, dirulaguntza jarriko bagenuke (20 euro bakoitza? uste dut gutxi izango litzakeela) igual zerbait erosi ahal izango genuke ETBri, eta guk erositakoarekin nahiduguna egin.
Baina tamalez inork ez da egongo prest bere poltsikotik ezer ateratzea ETBri materiala erosten hasteko gure mesederako, hemendik soilik esagutzen ditut 7 prest egongo zirenak dirulaguntza emotera, nik bertan nagoela. Baina proiektu hori nik ezinezko ikusten dut tamalez.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Bide batez eta porseakaso, mail bat bidali diet jakinda ia JETMAN eskura daitekeen, zenbat kostatuko litzaidakeen eta datu guztiak emotea, zeren baliteke "publikoarentzako" kopiak ez egitea ere... orduan ia zer esaten didaten eta horren arabehera pentsa genezakeen urtero zerbait erostea guztion artean....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#7
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2013ko Azaroaren 24a, 15:10:22
Bide batez eta porseakaso, mail bat bidali diet jakinda ia JETMAN eskura daitekeen, zenbat kostatuko litzaidakeen eta datu guztiak emotea, zeren baliteke "publikoarentzako" kopiak ez egitea ere... orduan ia zer esaten didaten eta horren arabehera pentsa genezakeen urtero zerbait erostea guztion artean....
Bota atal bakoitzak 24 minutu dauzkala. DVD batek 180 minutu (3 ordu) dauzka, beraz 180/24=7 atal oso kabitzen dira DVDko. Serieak 51 atal dauzka, beraz 51/7=8 DVD beharko lirateke. DVD bakoitzak 73€ balio baditu 584€ dira guztira. Kasi ná.

Taichisan

Ba ia ia japonian dvd bilduma bat erostaren antzera!XD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2013ko Azaroaren 24a, 16:08:57
Ba ia ia japonian dvd bilduma bat erostaren antzera!XD
Iraupenaren arabera izan beharrean pisuaren arabera izango balitz audioa bakarrik sartzeko esan eta kitto, dvd batean audio guztiak, eta gero norberak egin muntaia beste bideo batekin :barre:

Artadi

ETBri erostearen kontu hori izango da ziurrenik euren produkzioa denean. Es dut uste Warnerren filme batentzako horrela funtzionatu duenik.

Bestetik, Asterix&Obelixen nire kontutxoa Gobernuaren Helebide zerbitzura bidali dot eta baita Xabier Lapitzen eta ETBren facebooketara. Esango dizuet erantzunik hartzen badut.

Artadi

Isiltasuna nagusi!! Ez da inolako erantzunik izan orain arte. Aurrekoan aipatutakoez gain beste e-mail batzu bidali ditut eta facebooken ere nire lehen urratsak eman ditut (honelako historiekin azken finenan asko ikasten da).  Baina orain arte ezer, Asterix$Obelixen zinta ederra han Donostin darrai usteltzen lasai, lasai.

Bestetik 2013an egoera berdinean daude aurten bikoiztutako pelikulak: atera berri dute "Hipnotizatzailea" (El hipnotista) filmearen DVDa eta bakarrik dakartza soinu banda bi: española eta suediera.

Gehiago: nire udaleko euskera zerbitzuari bidali diot e-maila aurten bikoiztutako pelikula batzu ez direlako gure herrira etorri (zipi zape bai, baina Doraemon eta Enderren jokoa ez). Datorren astean zine klub elkartekoekin saiatu behar dut, ea eurek lagun dezaketen.  ...eta Olentzerori eskuzko grabagailu bat eskatuko diot, je je.

Artadi

Galtzeko aukera handiak dauzkan beste bat:

Itsura ederra ez da?? Zine gutxi batzutan bakarrik eman zuten azaroaren hasieran. Promozioa ere ez zen kristona izan. Ni txiripaz entera naiz abenduaren hasieran, bikoiztuta zegoela.

Inork ikusi nahi badu, aste honetan ARTXABALETAN abenduaren 27,28 eta 29an ematen dute gabeko 10:00etan. Izan daiteke azken aukera ikusteko.

Artadi

Aretxabaletako emanladiaz ere txiripaz entera naiz. Ondo legoke hemen honelako abisuak zabaltzea, euskerazko filmeen emanaldietaz. Egon naiz interneten bilatzen euskerazko emanaldiak eta benetan zaila da. Arazo bi dago: oso emanaldi gutxi daudela eta bestetik ez dagoela toki berezi bat euren berri emateko.

Artadi

Hona hemen 2012an Gobernuak bikoiztutako filmeak  ZINEMetan emateko:
1. FREDDY IGELDEGI
2. SINISTER
3. KILIMANJAROKO ELURRAR 35mm. (las nieves del Kilimanjaro)
4. ASTÉRIX eta  OBELIX Bretainian
5. CHEF
6. EL HIPNOTISTA
7. KÉRITY
8. IKUSI ARTE (Hasta la vista)
9. ZARAFA
Hauetatik bakarrik 4 daude Euskal encodingsen (DVDen atera direnak); beste bostak galdutzat eman beharko ditugu. Zinemetan ehundaka lagun ikussi dute eta biltegi batetan geratuko dira urte batzutarako.