Arrosaren izenean - Der name der rose (1990) [MEGA]

Sortzailea Taichisan, 2008ko Urriaren 26a, 16:58:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

Aipamenaren egilea: burulue  Noiz: 2021ko Azaroaren 12a, 13:52:18Aupa danori!!!

Lehenik eta behin, eskerrik asko egiten dozuen lanagaitik. Zeueri esker pantailia euskeraz dekogu etxean. Laguntza eske natortzue. DBH 2ko Historia irakaslea naz eta Erdi Aroa aztertzen ari gara. Filme hau euskaraz jarri gura dautseet. Urtero arazo bardinagaz egiten dot topo. Filme hau ez dot deskargatzea lortzen. Ez dot ulertzen ETBk zelan ez dauan eskuragarri jartzen, behintzat audioa!!!! Eskertuko neuke, baten batek pasatzerik baleuko. Osasune ta libertadie!!

Eskerrik asko zure hitzengatik, burulue! Bai, filma nahiko aspaldi igo zen eta garai hartan MediaFire-era igotzen genuen materiala, zati desberdinetan eta .zip bezela konprimitua. Beste noizbait horrelakorik suertatzen bazaizu, zati guztiak jetsi behar dira MediaFire-etik banan-bana, eta gero 7zip edo antzeko programaren batekin deskonprimitu.

Nahiko nekosoa da, eta horregatik gaur egun Mega-ra igotzen saiatzen gara, ahal bada online ikusteko moduan edo behintzat jaisteko errazago. Josu bixi ibili da eta Mega-ra ere igo du filma, hortik erraz jaitsi ahal izango duzu. Segi bizkor!