ZINE EMANALDIAK

Sortzailea Artadi, 2013ko Abenduaren 28a, 06:35:54

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Artadi

ZINEGABONAK urtarrilaren 4 eta 5 Euskadiko lau hiriburuetan euro BATen truke: Enderren jokoa, Zipi&Zape, Zarafa, Kerity eta Aita zonbia naiz.

http://www.filmotecavasca.com/eu/zinegabonak

Taichisan

Nik juteko asmoa dut, Enderren jokoa eta Zipi eta Zape ikustera soilik, dena den ez du ezer esaten 1baten truke filme guzti horiek ikusi ahal diren edo ta filme bakoitzeko diren, ezta orduak ere....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Pena da film guztiak hiriburu guztietan ez ematea... Esan didate Enderren jokoaren liburua oso ondo dagoela, hori ikusiko nuke. Goizeko 11k ere ez da ordutegi onena zinera joateko :puppy2:

Ea horrelako egitasmo gehiago egiten duten.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Artadi

#3
Ikusi berri dut amazon. es weborrian otsailaren hasieran Zipi&Zape DVD ateratzeko direla eta harrigarria bada ere EUSKERAzko soinubandarekin etorriko omen da!!

"Kerity" filmearen DVD ere bada amazon.es weborrian, baina euskerazko soinubanda barik. Galdu den beste bikoizketa lan bat.

Bestetik, Zinegabonak emanaldietarako sarrerak aurretik hartu du inork?? Kutxabanke edo non??

Artadi

Adi mutilok, gaur gauez, berandu oso berandu, Speed Racer emango ei dute ETB1en.

burrundaie

#5
Eskerrik asko berriro ere Artadi eta bai, grabatzailea dagoeneko prest!!!! Nori bururatu zaio pelikula hori gaueko ordu txikitan ematea??? :osopozik: :osopozik:

zumarra

Arratsaldean, ETB-3-n Barbie maitagarrien lurraldean (Sirenen mundua). Uste dut 7. dela eta hala bada falta zaigu. Biak grabatzen saiatuko naiz.

Taichisan

Datorren astean igandeak 26.an SARE SOZIALA filmea emitituko dute, jakin dezazuen.
Bide batez esan ere Ninja dortokak telesaila eta DBZ KAI beremititzen hasi direla, baita ere MEGAMAN SARE BORROKALARIA, ondo etorriko zaigu falta zaizkigun atalen grabazioak egin ahal izateko ;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Urtarrilaren 19a, 22:21:05
Datorren astean igandeak 26.an SARE SOZIALA filmea emitituko dute, jakin dezazuen.
Bide batez esan ere Ninja dortokak telesaila eta DBZ KAI beremititzen hasi direla, baita ere MEGAMAN SARE BORROKALARIA, ondo etorriko zaigu falta zaizkigun atalen grabazioak egin ahal izateko ;)
Ba ETB 1en programazioaren arabera SARE SOZIALA ez baina THE TOWN emango omen dute. Auskalo azkenean filmerik ere emango ote duten....

Artadi

#9
ADI neskamutilok!! ETB1en igande gauez Harry Potteren beste bat!!

Harrigarria da zein publizitate gutxi ematen dion ETBk bere estreinaldiei.
Askotan estreno eguneko egunkarietan pelikulen zerrendetan agertu ere ez dira egiten (ETB1en programazioan bai, baina ez egun horretako pelikulen zerrendan).
Beharbada, komertzialak (ba al dira ETBn??) eurek ere ez dakitelako ben benetan emango duten zorioneko pelikula.

Taichisan

ETB1en emititzen dituzten pelikulak ez dituztelako nahi inok ikustea, horregaitik jartzen dituzte igandeetan eta 23:00 tik aurrera, emititu bai baina nolako ganoraz? Hori da gauza!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Martxoaren 21a, 15:21:34
ETB1en emititzen dituzten pelikulak ez dituztelako nahi inok ikustea, horregaitik jartzen dituzte igandeetan eta 23:00 tik aurrera, emititu bai baina nolako ganoraz? Hori da gauza!
Egia esan, askotan ETBren jokabideak zer pentsa ematen du; zera, utzikeria da, besterik gabe, ala zerbait gehiago ere badago? Badirudi filmak telebistari nolabaiteko telebista orekatu eta anitzaren irudia eman nahi dutelako bakarrik botatzen dituztela, gogoz kontra edo behartuta egongo bailiran. Ez da erraza ulertzen inondik ere! Bide batez, non gelditu ote da udazkenean hasi behar zuen HDko telebista eder hura?

zumarra

Harry Potter 7x2 EPG-tik desagertu egin da. Web orrian "Zine emanaldia" agertzen da baina ez dakit zer pasako den. Edozer gauza.

Erne egon beharko...

burrundaie

#13
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Martxoaren 23a, 05:32:46
Harry Potter 7x2 EPG-tik desagertu egin da. Web orrian "Zine emanaldia" agertzen da baina ez dakit zer pasako den. Edozer gauza.

Erne egon beharko...

Atzo arratsaldean hain ohikoak diren azken orduko aldaketak egin zituzten. Gauean HERRITAR LEGEZALEA filma eman zuten, eta gaurko BERTSOLARIA dokumentala agintzen digute Harry Poterren partez. Eskerrak garaiz konturatu nintzen.... :threat:

Taichisan

Ba bai, eskerrak behintzat batzuek bazaudetela hor azeria bezela, bestela akabo.... Mila esker Burrundaie betiko lez, afaria zor dizugu guztion artian!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!