Informatika euskeraz

Sortzailea FHarlock, 2006ko Azaroaren 18a, 20:58:53

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

danbo

#15
virtualboxa irekitzerakoan, ordenagailuaren izena eskatzen du, ni, windowsen sartu naiz eta bertako sistemako informazioan jartzen duen izena jarri dut virtualboxen, windows 7 aukeratu, eta aurrera.

gero memoria tamaina bat aukeratzeko eskatzen du, gomendatzen duena 512MB aukeratu eta aurrera.

ondoren disko gogor birtual baten irudia sortzeko eskatzen dit, edo esistitzen den bat aukeratzeko(ez da bat ere ez agertzen aukeran, beraz berria sortzeko aukera egin dut).
dynamical-storage edo fixed storage-en artean aukeratzerakoan dynamic aukeratu dut.
20GB eman dizkiot.

dena amaitu ondoren, virtualboxen hasiera pantailan, windows7 ko sesioa irekitzeko aukera daukat, baino hasi baino lehen errore pantaila bat agertzen zait.
AipatuHuts aitordanboPC makina birtualarentzat saio bat irekitzean.
UUID {3538cee8-8879-4f29-acd5-9beaeab30480} of the medium '/home/aitordanbo/.VirtualBox/HardDisks/aitordanboPC.vdi' does not match the value {0d432481-a456-47f9-a0cc-629d62411020} stored in the media registry ('/home/aitordanbo/.VirtualBox/VirtualBox.xml').


arazoaren konponbidea ba al daukazu?

EDIT: berriro egin dut prozesu bera, baina oraingoan "fixed" aukeratu dut. install-wizard bat ireki zait, eta isntalazio euskarria eskatzen dit, abierazle bat. cd/dvd batean. windows-en cda da? ez daukat.... :(

zumarra

#16
Ok.

Oraingoz behar duzuna da sortu zenuen makina horrek ezabatu. Eta, gero, behar duzuna da Windows 7 (edo XP) .iso artxibo batean edo CD-DVD batean. Hasierako izenarena "Windows 7" edo nahikoa da, beste guztia ondo doa; zenbat Ram duzu ordenagailuan? Windows 7-k gb1 behar du ahal bada, baina nik guztira 2 ditut eta horregatik 768 mb. jartzen dut (erdira iristea ez da komeni). Baina gero, esandakoa .iso edo DVD-a behar duzu... e-muletik saiatu (jeitsi nuen 3,7 gb.ko .iso artxiboa). Bestela lagun batekin edo ea lortzerik duzun.

zumarra


danbo

milesker!!
oraingoan bai! lortu duuut!!!XD
programak instalatzeko etab. arazorik ez ezta?

zumarra

Zorionak!!!

Ez. Berdin, berdin. Zerbait usb-ren bidez lotuta baduzu ordenagailuan eta erabili nahi baduzu, hau egin behar duzu: (Aitortu behar dut nik gazteleraz dudala).

Sistema>Administración>Usuarios y grupos>Ajustes avanzados (Desbloquear)>Privilegios de usuario> eta markatu "Montar sistemas de archivo de espacio de usuario (Fuse)" eta "Usar la solución de Virtualización de VirtualBox".

Ordenagailua berpiztu eta zure makina birtuala martxan dagoenean: Dispositivos>Usb> eta markatu ahal izango duzu erabili nahi duzuna (pen drive, inprimagailua, etab.).

Nik oso gutxi erabiltzen ditut ditudan XP-a eta 7-a modu honetan, baina hor daude. Jadanik ez naiz ateratzen Ubuntutik.

Nahi duzuna, begiratu aurrena Google-en (dena baitago) eta, ez baduzu aurkitzen, galdetu lasai.

anbotoko.mari

#20
Barkatu berriz ere (egun hauetan bajan nago eta gaur igertzen da egunean zehar deskantzatu dudala... bestela umeekin lo gelditzen naz 21:00 etan) gaur esan bezala bajan nengoela sarean ibili naz gauzak bilatzen eta kasualitatea hauxe aurkitu dut.
Ez dakit ezagutzen duzuen baina oso interesgarria iruditu zait, ala ere ez nekien firefox euskaraz erabil zitekeenik eta agian ez dauka horrenbesteko garrantzirik ala ere hortxe doa: gure ordenagailuak egiten duen lehenengo ping-a (ala deitzen dira ezta?)euskeraz egin dezan nabigatzaileak nola konfiguratu azaltzen dute bertan. Nahiz eta nabigatzailea bera euskeraz erabiltzerik ez egon.

interneten ere lehenengo hitza euskeraz

http://nabigatueuskaraz.com/kanpaina


eta azkenik ea hau zer iruditzen jatzuen

http://softkat.ueu.org/software/azpitituluak_euskaraz__trukerako_webgunea.html
UEUk argitaratzen duen katalogoa hemen aurkitu daikezue
http://softkat.ueu.org/index.html