Aurkezpena

Sortzailea fofitxiki, 2014ko Urtarrilaren 23a, 00:09:51

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

fofitxiki

Kaixo guztioi!!!

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet egin duzuen lan apartagatik, duela gutxi ezagutu nuen foro hau eta flipatuta geratu nintzen dagoen material guztiarekin. Bestalde, nik ere nire apurtxoa gehitu nahiko nuke, baina ez dakit zer egin. Zer egin dezaket foroari laguntzeko??

Taichisan

Ongi etorri fofitxiki.
Ba etxean materialik edo izatekotan ripeatu ta igo dezakezu, jakinda oraindik lan asko dagoela ahal eta material gehien edukitzeko, noski ;).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Ongi etorri beroena! Den denontzako dago lana, montaje hau hobetzeko. Zer egin daiteke?
1. Aurretik grabazioak badituzu eta VHSn badaude, digitalizatu. Ez badekozu hardware digitalizatzeko, esan hemen zer programak/peliak dekozuzen eta geratuko gara. 
Digitalizatuta badago zure materiala, Euskal encodingera igoteko, bere "pisua" jaitsi egin behar duzu. Horretarako, nik "freemake video converter" programa erabiltzen dut "AVI" formatora pasatzeko. Horren ostean, kontu bat zabaldu behar duzu "Mega" edo "Shared" edo beste interneteko hornitzaileren batetan. Behin eta kontua zabaldu, igotzen hasi eta estekak edo "link"ak jarri Euskal encodingen. Oso oso modu sinplean azaldu dut, urrats bakoitzak bere historia dauka, baina arazoak badituzu, aipatu hemen eta denon artean konponduko ditugu

2. Ez badaukazu ezer grabatuta, ezer baino lehen eman toki honen berri lagunei. Eta gehiago egin nahi baduzu, hasi grabatzen aurretik igo barik dagoen telesail edo dokumental interesgarriak.

Aju

Kaixo eta ongi etorri.

Ikusi egin beharko litzateke zer daukazun. Nik uste dut onena zer daukazun esatea dela. Zergatik?, ba agian daukazun hori geuk ere badaukagulako eta denbora kontua delako jartzea, eta horregatik ez lizuke mereziko lanik hartzea. Material hori ez badaukagu baina DVD/Bluray bideoak existitzen badira agian audioa aterata aski litzake, gero bideo horiekin muntaia egiteko. Eta material benetan arraroa balitzateke ya bai beharko litzatekela ripeo osoa.

zumarra

Ongi etorri fofitxiki:

Ajuk dioen bezala, aurretik hobe jakitea zer duzun.

Bestalde, aipatu behar da, duela hilabete batzuk hemengoen artean adostu genuela ez genukeela jarriko eskura dendetan erosi liteken materiala (adibide garbiena Pirritx eta Porrotx-en CD/DVD-ak izan zen).

Zuk esango.

fofitxiki

Gaur ganbaran ditudan euskarazko VHS-ak begiratzen egon naiz baina ditudan pelikulak jada badituzue. Proiekturen bat hasi beharko dut.

Taichisan

Ba proiektu horiek irrikaz itxarongo ditugu seguru^^  :osopozik:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!