Euskal bikoizketaren historia eta oraingo egoera

Sortzailea FHarlock, 2006ko Azaroaren 20a, 23:50:44

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/20051219/barambones orrian artikulo sakon luze eta oso interesgarria aurkitu dut.





Kasualitate utsa, atzerapenik ez badago, dvd-ean editatuko dute hurrengo asteko 29-an, eta ez, ez dakar euskerako bikoizketa, beste bat artxibategirako, Ixabel.







Eta hemen hasten dira gure ardurak:







II Taula: K2000k bikoizturiko orduak

URTEA    ORDUAK

2000    160

2001    159,5

2002    162

2003    152

2004    70,5

2005 (maiatzera arte)    30

Taichisan

Eta ni edertracken bikoiztu nahi nuen, ya, lan gutxi dago como para ke se lo kiten otros...



Bide batez ez dakit zeren eraginez eskarazko bikoizketak jaisten diren baino alerta gorrian gaude egia esan...momentu bat helduko da non ez da euskaraz ezertxo ere ez bikoiztuko ala??

EUROPAKO HIZKUNTZARIK AINTXINENA DEKOGU!! EZ DEZATELA HIL HORRELA!! BERAIEK EMPRESA ETA EUSKARAREN BULTZATZAILE GISA ESKUA SARTU BEHAKO LUKETE EUSKARAREN MUNDUA BERREGITEKO ETA INDARTZEKO,ZEREN HIZKUNTZAREKIN EZ BADA HIZKUNTZ BAT AURRERA ERAMATEN NOLA EGINGO DUGU ORDUN??
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

darko

Arrazoi osoa duzu taichisan. Ekonomikoki ez da errentagarrria gure euskara. Baina sektore askotan euskalduna den guztia erradikatu nahi dela kontuan hartu gabe ere, utzikeria handia dago. Eta batere urrutira joan gabe.



Adibidez, ETB 2-n sekulako filme kopurua botatzen dute, batzuk onak eta besteak txarrak, baina era guztietakoak. ETB 1-en ikusiko duzuna 80. hamarkadako euskal zinea edo Beethoven, Daniel Bihurria... izango da. Astean behin eta eskerrik asko.



Jende asko ez da nirekin ados egongo, baina berez ETB 2k ez luke existitu behar. Hor dago arazoa. Espainiara begiratuz, zein kate autonomikok ditu bi kanal eta bat gaztelaniaz (Galizia eta Herrialde Katalanen kasuetan)? Ez du zentzurik (euskal telebista erdalduna???) eta lehen katea hondatu besterik ez du egiten.



Eta itzulpenen kontuari buruz, euskarazko aisia ez badugu bultzatzen, gazteak euskaraz bizitzeko ez bada masiboki inbertitzen hasten, argi dago etorkizunean nolako Euskal Herria izango dugun: denek dakite euskaraz, baina inork ez du erabiltzen. Eta horren hurrengo pausoa, inork erabiltzen ez duenez, inork ez ikastea eta betiko galtzea.



Ondorioa: EUSKARA BIHOTZEAN BAINA ERDARA AHOAN (ETA PATRIKAN)  



Barkatu luzatu banaiz baina gai honekin amorratu egiten naiz.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Aipamenaren egilea: "darko"Jende asko ez da nirekin ados egongo, baina berez ETB 2k ez luke existitu behar. Hor dago arazoa. Espainiara begiratuz, zein kate autonomikok ditu bi kanal eta bat gaztelaniaz (Galizia eta Herrialde Katalanen kasuetan)? Ez du zentzurik (euskal telebista erdalduna???) eta lehen katea hondatu besterik ez du egiten.



Joder, ba hemen daukazu zuk bezala pentsatzen duen bat.



Aber, begira katalanei, badakit katalana euskera baino askoz errezagoa dela ikasteko, baina ziur nago zailtasun berekoak balira ere berdin jokatuko luketela. Autonomika katalanak 2 kanal ditu, ta biak katalanez ematen dira, hemen ez bezala; gainera katalanen pentsakera 'katalan ez badakizu, te jodes' da, ta katalan ez badakizu lana aurkitzea oso zaila omen da (nire amak rumana bat ezagutu zuen hotel baten lanean ari zena, eta kalera bota zuten katalan ez jakitearren, eta hori beste 4-5 hizkuntza zekizkiela)



Gainera katalunian duela urteetatik kanal sekundarioa (hemen ETB2 litzakeena, bakarrik ETB2 ez dela sekundarioa, ETB1 baino gehiago ikusten baita, que cosas) marrazki bizidunetarako (gehienbat animea) eta kiroletarako bakarrik daukate, konturatu baitziren pixkat utzita zeukatela eta parekatu egin nahi zituztelako, horregatik animearen gorakada han.



ETBra bueltatuz, Euskal TB deitzen bazara, zer egiten du kate erdaldun batek??? Kontraesana da. Gainera 100%ean ematen du gazteleraz.



Aipamenaren egilea: "darko"Eta itzulpenen kontuari buruz, euskarazko aisia ez badugu bultzatzen, gazteak euskaraz bizitzeko ez bada masiboki inbertitzen hasten, argi dago etorkizunean nolako Euskal Herria izango dugun: denek dakite euskaraz, baina inork ez du erabiltzen. Eta horren hurrengo pausoa, inork erabiltzen ez duenez, inork ez ikastea eta betiko galtzea.



Ondorioa: EUSKARA BIHOTZEAN BAINA ERDARA AHOAN (ETA PATRIKAN)



Horrek kriston amorrua ematen dit, euskeraz jakin ta egin ez, eta horrelako jendea barra-barra ikusten dut egunero! Gero beti euskera egiten dugunoi aldeano deitu, manda cojones... beno, azento itxi xamarra ere badaukat, guztia esan behar bada ere, baina edukiko ez banu ere aldeano etiketa ziur.



Nik ez dakit jendeak zer ko?o daukan, baina zerbait azaltzeko erderara jo behar beti. Hitz teknikoetarako neuk ere onartu behar dut euskera oraindik ez dela hizkuntza aproposa, baina joder, gauza gehienetarako gaztelera bezain erabilgarria da; giputxiak euskeraz entzuten ditudanean flipatu egiten dut, euskera erabilgarriagoa egiten zait haien pronuntziazioa entzunda XD Ta beraiei bizkaitarrok euskera gehiago kontrolatzen dugulakoa egiten zaie, pixkat itxiago egiten dugunez, erraztasun gehiago daukagulakoan, eta bizkaiera guztiak hala-hola bada ere ulertzen ditugulako XD







Testura itzuliz, oso ona da, ikasteko jaiki nahiz goizago baian ikusten duzue zer egin dudan XDDDD Oso interesgarria. Hasieretan TVE ETB puteatzen aurrera ez irteteko, ez dakit zergatik baina ez nau harritu.





Ze serie da 'espaziozainak'? amaierarantz irteten da.





EDIT: Testua editatzen nabil ze betiko moduan 1000 gauza hobeto azaltzeaz ahazten naiz XD

FHarlock

Hau ikusita, uler daiteke zer arraio egiten du K2000 jonurentzat lanean, prezioa jeitsiko zuten lan bat behintzat eduki ahal izateko.



Gainera, Jonukoak esaten zidaten, teknikoki, hauen estudioak, oberenetarikoak zirela. Langile onak, eta lanik ez.









Aipatuutzikeria handia dago.

Hor dago koxka, nola sinestutuko dugu erabil dezakegula, ahal denean, ez bada erabiltzen, horregatik nire kexuak dvd-earekin gertatzen ari denarekin.







Aipatubaina berez ETB 2k ez luke existitu behar

Ni baietz existitu beharko luke, baina oso formula esberdinean.









AipatuEta itzulpenen kontuari buruz, euskarazko aisia ez badugu bultzatzen, gazteak euskaraz bizitzeko ez bada masiboki inbertitzen hasten

Horra hor koxka, lehen ETB-en horrela jokatzen zen, animazio hona, bariatua, irudi erreleko seriak (Magnun, Riptide, Hunter, Star Trek...).







AipatuAutonomika katalanak 2 kanal ditu, ta biak katalanez ematen dira

Ez hori bakarrik, lokal kateak ere, eta katalan autonomikoak emandako seriak eta filmak emitituz. Kate lokalei erreztasunak jartzen ez bazaizkio...







AipatuZe serie da 'espaziozainak'? amaierarantz irteten da.

ThunderBirds. Erderazko tituloa itzuli dute, "Guardianes del espacio".



Trumoitxoriak bezala emititu zen. Ain aintzin ikusi nuenik ez nuen gogoratzen, hurrengo paseetako baten agian.

Barbadil

Darkorekin ere erabat ados nago.

ETB2 gehiago ikusten da 1-a baino, ZERGATIK? ba... burura etortzen zaidan arrazoietako bat, Ero eta Bero 10.000 aldiz errepikatzea, betiko filmak botatzea... Guzti hau seguruenik diru gehiena ETB2-rako erabiltzeagatik izango da, eta esto me jode zeren lehenago esan duzuen bezala: Nola da posible Euskal Telebista deitzea eta ETB2-ra dedikazio gehiago ematea azken hau gazteleraz izanda?
GTB deitu beharko litzateke!! Gaztela Telebista edo horrelako zeozer.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.