Dragoi Bola Z [291/291][x264][MEGA]

Sortzailea Aju, 2014ko Otsailaren 11a, 14:16:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

DRAGOI BOLA Z





FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball Z
Kapituluak: 291
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Dragon Box japoniarreko bideoa x264rekin konprimituta eta ETBko LTD audioa
Arduradunak: Aju
Iraupena: 23:36
Tamaina: 350 MB inguru
Audioa: Dual, Euskara/Japoniera.
Zerbitzariak: Mega

AZALPENAK

  • Zeintzuk dira bertsio honen hobekuntzak?

    • Audioa. Bertsio zaharraren audioa duela ia 20 urteko VHStatik atera eta gero filtratu egin zen, kalitate asko galduz. Bertsio berri honen audioa LTDko ETB3 katetik hartua izan da, hau da, ETBk digitalizatua, eta ez du filtraziorik jasan. Gainera oraingoan euskarazko bikoizketari zentsura kendu zaio beste eszena batzuetako bikoizketa jarrita. Atalen tituluak audio japoniarrarekin geratu dira baina euskarazko azpititulu ez itsatsiak gehitu zaizkio bideoari.
    • Bideoa. Bertsio zaharraren bideoa konpresio baten konpresioa zen (jaitsi zirenean Windows Media Video formatuan konprimituta zeuden eta gero Xvid codec-arekin berriko konprimitu ziren), kalitate asko galduz. Gainera 640x480 erresoluziora txikituta zeuden. Bertsio berriaren bideoa egiteko Japoniako Dragon Boxaren ISO kopia zehatzak jaitsi dira, gero belaunaldi berriko x264 codec-arekin zuzenean konprimitzeko, 720x540 erresoluzioko bideoak atereaz.
  • Behin atalak jaitsitakoan berrizendatu itzazue, mesedez, batez ere emulen jartzen badituzue. Proposatzen dudan izen estandarra "Dragoi Bola Z - XXX - [Euskal-Encodings][x264]" da, XXX-en lekuan atalaren zenbakia jarrita. Izena aldatu badiet MEGAren zentsura ekiditeko izan da, inoiz gertatu izan baitzait "Dragoi Bola Z" izenarekin zerbait igo eta haiek, copyrighta dela eta, ezabatu izana.
  • Atalen batek akatsen bat badauka (atalaren tituluaren azpititulua falta, lehen audioa euskarazkoa izan beharrean japoniarra izatea, bi audio batera entzun, audio zatiren bat falta, etabar) abisatu eta ahal den arinen konponduko da.

ATALAK

Serie osoa biltzen duen DLCa JDownloaderrekin jaisteko

Aju

Mezu hau badaezpada erreserbatua geratzen da etorkizunerako.

jonnydbz

Alaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa  :omgomg: :txistu: :osopozik: :shock:

Eskerrik asko benetan!! Jeisten jarriko ditut, eta ahal dudan heinean ikusten joango naiz. Zerbait arraroa ikusten badut, abixatuko dizut!

:goku:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Otsailaren 11a, 14:21:33
Alaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa  :omgomg: :txistu: :osopozik: :shock:

Eskerrik asko benetan!! Jeisten jarriko ditut, eta ahal dudan heinean ikusten joango naiz. Zerbait arraroa ikusten badut, abixatuko dizut!

:goku:
Hori hori, zuk abisatu, ez litzateke arraroa eta akatsak aurkitzea. Adibidez duela astebete atal bat aurkitu nuen openinga euskaraz eta japonieraz aldi berean zeukana.

jonnydbz

Baina pazientzia, ze 291 atal ez dira hilabete batean ikusten XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Otsailaren 11a, 18:21:04
Baina pazientzia, ze 291 atal ez dira hilabete batean ikusten XD
Bai bai, hori ulertzen dut. Zure mezua ikusi dudanean pentsatu dut "joder, ya lehenengo atalean akatsen bat dago?" :barre:

Aju

91. atala berriro egin dut. Lehengo bertsioa ezabatu, berria igo eta DLC fitxategia eguneratu dut berarekin. Lehen mezuko DLCan aurkituko duzue.

jonnydbz

Jada akatsik topatu du norbaitek ala? jajaja
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Otsailaren 11a, 23:23:38
Jada akatsik topatu du norbaitek ala? jajaja
Bai, nik neuk. Eta berriro aldatu dut atal berdina, beraz beste behin jaitsi behar duzu lehen mezuko DLCa. Txapuza bat zegoen kortinilla eta gero, baina ez da nire errua, ETBri masterra eman zion enpresa frantziarrarena baizik.

jonnydbz

Aju, begira dezakezu 231. atalaren linka? Ezin dut jeitsi-eta.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

jonnydbz

Orain arte ikusitakoarekin, esan beharra daukat primeran dagoela! Ez nintzen gogoratzen "Bulma sorginaren" bikoizketa akatsaz jajaja.

Pentsatu duzu extra moduan zerbait sartzea? Ikusita ETBko abestia jarri duzula, agian kreditu gabeko opening eta ending-ak, beste bikoizketekin ere, edo BGM edo OSTrik?

Eta gogoan duzu zentsurak non dauden? Argi egoteko besterik ez da, ea zerbait arraroa sumatzen dudan Kaiko bikoizketeki XD.

Eskerrik asko berriz ere!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Google Drivera denborarekin igotzen saiatuko naiz...MEGAko doako kontuek izugarrizko arazoak ematen dituzte nahi dutenean.

Eskerrik asko ala ere zure lan apartagatik. :omgomg:

jonnydbz

21. atalean somatu dut bikoizketa aldaketa, Iratxo Dortoka komunean dagoen unetxo batean eta komunetik irtetzean XD

Hor da DBZn dagoen lehen zentsura? Besterik badago ez dut bikoizketan ezer sumatu.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2014ko Otsailaren 22a, 22:08:59
21. atalean somatu dut bikoizketa aldaketa, Iratxo Dortoka komunean dagoen unetxo batean eta komunetik irtetzean XD

Hor da DBZn dagoen lehen zentsura? Besterik badago ez dut bikoizketan ezer sumatu.
Hori zentsura kuriosoa da. Selecta DVDak editatzen hasi zenean asmo itzelekin hasi zen, bezeroei zentsura guztiak berbikoiztuak izango zirela aginduz. Azkenean zentsura bakarra bikoiztu zuten, horixe bera. Konturatzen bazara ahotsa beste bat da (Vickieko Urobe agurea). Zentsura hori DVDtako audioarekin konpondu dut releasean. Litekeena da lehen zentsura hori izatea, bai.

Laster Napparen burrukara iritsiko zara; atal horiek bikoizketa frantses dexente zeramaten, eta nik japoniarra jarri nien. Ze nazkagarriak diren bikoizketa frantseseko ahotsak :barre: Eszenetako bat Nappa hegazkinak apurtzen dabilenekoa da.