Dragoi Bola GT [64/64][x264][MEGA]

Sortzailea Aju, 2014ko Martxoaren 15a, 13:22:28

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

DRAGOI BOLA GT





FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball GT
Kapituluak: 64
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Dragon Box japoniarreko bideoa x264rekin konprimituta eta ETBko LTD audioa
Arduradunak: Aju
Iraupena: 24:38
Tamaina: 383 MB inguru
Audioa: Dual, Euskara/Japoniera.
Zerbitzariak: Mega

AZALPENAK

  • Zeintzuk dira bertsio honen hobekuntzak?

    • Audioa. Bertsio zaharreko audio asko analogikotik hartuak izan ziren, eta digitalizatzean konprimituak eta filtratuak izan ziren, kalitatea galduz. Bertsio berri honen audioa LTDko ETB3 katetik hartua izan da, hau da, ETBk digitalizatua, eta ez du filtraziorik jasan. Gainera oraingoan euskarazko bikoizketari zentsura kendu zaio beste eszena batzuetako bikoizketa jarrita (61. atala).
    • Bideoa. Bertsio zaharraren bideoa konpresio baten konpresioa zen (jaitsi zirenean Windows Media Video formatuan konprimituta zeuden eta gero Xvid codec-arekin berriko konprimitu ziren), kalitate asko galduz. Gainera 640x480 erresoluziora txikituta zeuden. Bertsio berriaren bideoa egiteko Japoniako Dragon Boxaren ISO kopia zehatzak jaitsi dira, gero belaunaldi berriko x264 codec-arekin zuzenean konprimitzeko, 720x540 erresoluzioko bideoak atereaz.
  • Behin atalak jaitsitakoan berrizendatu itzazue, mesedez, batez ere emulen jartzen badituzue. Proposatzen dudan izen estandarra "Dragoi Bola GT - XX - [Euskal-Encodings][x264]" da, XX-en lekuan atalaren zenbakia jarrita. Izena aldatu badiet MEGAren zentsura ekiditeko izan da, inoiz gertatu izan baitzait "Dragoi Bola GT" izenarekin zerbait igo eta haiek, copyrighta dela eta, ezabatu izana.
  • Atalen batek akatsen bat badauka abisatu eta ahal den arinen konponduko da.

ATALAK

Serie osoa biltzen duen DLCa JDownloaderrekin jaisteko

Aju


Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Martxoaren 15a, 13:30:57
Nola erreserbatua?
Badaezpada niretzat hartzen dut lehen mezuan espazio nahikoa ez bada geratzen; postek X karaktereko muga daukate, ezin dute nahi hainako luzera izan.

jonnydbz

Hau jetsiko dut, baina aurrerago, eta bilduma oso edukitzeagatik, ze DBGT... Oraingoz nahikoa daukat DBZrekin. Eskerrik asko denagatik!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

metalizeR

ieeee eskerrik asko Aju! gañera dualian...! :goku:
Pasa da denboria azkeneko aldiz sartu nintzanetikan foruan, oinguan ibiliko nai gehixo hemendikan gauza barri asko ikusten nabil eta!
topera!

Symca


SonGorka4

hau ere jeisten jarriko dut! Jdownloader lan ta lan daukat egun hauetan... eta DBZ osorik jesten jartzea gehitxo izango zen... hurrengoan jeitxiko ditut hoiek

milesker Aju! bertxio hobetua gaiñera!

egoninobi

Aupa hi, Aju! DBZrekin nahikoa ez eta oraindik gehiago. Hau da hau! Itzela!  :rock:
Uste dut bere garaian ez nuela seriea osorik ikusi (ETBren ordutegi aldrebesak  :giveup:).

Mila esker!   :txistu:

akonadi

Linkak berriro igo ahal dituzu?
Mila esker :P

ebaso

Kaixo, berria naiz eta ematen diot linkari baina "Pelikulak.dlc" jeisten du eta ez Dragoi Bola GT ren dlc, zerbait gaizki egiten ari naiz edo ...

:orden2: :shrug:


Aju


ebaso

Bai orain bai, mila esker

Aju =  :goku:

:olatu2:

James

Kaixo !

Ez dago Dragon ball gt edo ez dut ondo egiten jaitseko ?

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa