Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2016ko Abenduaren 24a, 22:57:58
Mila esker abisuagatik Taichisan!

Patri Postaria EiTB Nahieran dago ikusgai. Hori al da benetan aspaldiko serie mitikoa? Ez dauka zahar kutsu handirik eta bikoizketak atzo bertan egina dirudi. Zerbait retroagoa espero nuen.
Patri postariaren atal gida begiratzen ibili nintzen eta lehen denboraldia 1981ean emititu zuten, eta bigarrena 1996. Hau da, ETBk lehen denboraldia bakarrik eman zuen bere egunean (13 atal).

Ahaztu egin zait zuzenean ikustea, baina Nahieranen dago. Gaur egun bikoiztua da. Programazioaren arabera 3 atal edo erosi dituzte eta 2.004ko atal berezi batzuk dira.

burrundaie

Ezin dut sinetsi!!! Bihar eta etzi, ETB 3-n hainbat fimeren estreinaldia iragartzen dute web orrian, besteak beste Amama filma. Eta zein ordutan emango eta... goizeko ordu bata eta hogeita bostean!!!!! Hamaika ikusteko jaio gaituk, lagunok! Beste film berri bat, Basaloreak, berriz, 4,25ean botako omen dute. Nik ez dakit ze kristo pasatzen den ETBko arduradunen burutik, baina hau ez da normala!! Kristoren propaganda egin beharrean ahalik eta jende gehienek ikusteko estreinaldiok, Txirrita eta Silvan marrazkien ordutegian kamuflatzen dituzte inortxok ere ikus ez ditzan... :ahozabal:

Taichisan

Ta aste guztian dauzkagu gainera, ez dakit inork hartzeko moduan egongo diren!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Gaur be etb1en eskabetxerak eta etb3 goizaldean beste filme-dokumental bi. Ez digute oporrak lasai gozatzen utzi nahi!!!

Zergatik bapatean horrenbesteko materiala???  Nire ustez, zuzendaritza taldearen aldaketa. Datorrenak egin dezala!!!

egoninobi

Bihar, abenduak 30, 16:00etan Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian filma estreinatzen dute.

Film hau zinemetan eman zuten duela hiru urte Zineuskadiri esker, baina telebistan ematen duten lehen aldia izango da.

burrundaie

Ni saiatzen ari naiz egunotako estreinaldiak jasotzen. Momentuz animazioko film batek kale egin dit, baina beste guztiak grabatuta dauzkat.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Adi ETB1en datorren asteartean!! GIZON MUTILAK (niños grandes) filmea estreinatuko dute Euskaraz!! Adam Sandlerren orain dela 4 urteko filmea.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2016ko Abenduaren 29a, 13:21:01
Ni saiatzen ari naiz egunotako estreinaldiak jasotzen. Momentuz animazioko film batek kale egin dit, baina beste guztiak grabatuta dauzkat.
Hi bai, hi, langile!!!!  :orden2: :fly:

egoninobi

Urte berri on denoi! Estreinaldiek aurrera jarraitzen dute ETB3n:

Gaur, urtarrilak 2, 21:30 - Shin Chan eta etorkizuneko neskalaguna
Bihar, urtarrilak 3, 21:30 - Shin Chan ultraespioia

Shin Chanen filmak zoritxarrez ez dituzte Eitb Nahieranen jartzen. Beraz norbaitek ahal izanez gero grabatu ditzala telebistatik mesedez. 

Aju

Baten batek grabatu du gaurko Shin Chan? Conan Detektibea daramaten katalanentzako grabatu behar nuen gero hizkuntza guztietan ateratzeko filma, baina gaurkoa gaizki programatu dut...

burrundaie

Nik behintzat grabatu diat, eta Zumarra ere grabatzekoa huen.   :zaldi:

Aju

Ongi, ongi. Igo dezakezu audioa zerbitzariren batera edo, gero haiei pasatzeko? Gero uste dut bluray bideoa erabiliko dutela.

zumarra

#148
Shin-Chan Ultraespioia grabatu dut eta ematen du ondo dagoela....

Prestatzen ari naiz. Baina nire bertsioa 720x420 inguruko .avi izango da. Ez HD...

egoninobi

Larunbat honetan Dragoi Bola Z: F berpiztua emango dute ETB3n 21:30etan, eta asteburu horretatik hasita Shin Chanen atal BERRIAK ematen hasiko dira gaueko ordutegian. Horrez gain Doraemonen atal berriak ematen ere hasiak dira dagoeneko.