Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2014ko Apirilaren 20a, 05:59:24
Ostegunean goizeko lehen orduetan eman zuten "Munstroak bizi diren lekuan" filmea ETB3n:


Grabatu du inork???
Bai, Zumarrak dagoeneko igo du IZAKI BASATIEN LURRALDEAN tituluarekin.

zumarra

ETB-k jarritako izenburua errespetatu nuen.

Taichisan

Azkenean badirudi "ERRESERBARIK GABE" emitituko dutela, badaukagun filmea.... :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Barkatu, Artadi: "izkin" zein zentzutan? Ez dut ulertu zure esaldi hori....

Aju

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Apirilaren 22a, 16:24:06
Barkatu, Artadi: "izkin" zein zentzutan? Ez dut ulertu zure esaldi hori....
Dar el esquinazo.

zumarra

Ja, ja! Oso ona, Aju! Baina horraino iristen naiz...

Ea zein zentzutan esaten zuen galdetu dut ez zer esan nahi duen esaldi horrek.

Alegia, nola egin digun izkin ETB-k? BADAUKAGUN pelikula bat bota dutelako? Uste dut Artadik EZ DUGUN pelikula bat ulertu duela...

Artadi

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2014ko Apirilaren 22a, 14:46:16
Ematen du ETBk oraingoan izkin egin digula den denoi. Ea asteburan errepikatzen duten!!

Ba bai, despistatu egin naz. Ez dotez goikoak ikusi. Uste nuen EZ GENUELA!!. Eta lan ona Zumarra!! Zurekin ezin dute.
Ezabatu egingo dot goragoko komentarioa

zumarra

Kanpoan nago. Norbaitek grabatu dezake etb3n. 20:00ko pelia?

zumarra

Bale; etxean nago jadal eta "Doraemon - Kiboren erreinua" botatzen ari direla ikusi dut. Hainbat aldiz bota dutena aspaldi honetan.

Baina, bai EPG-n eta bai programazioan "Titulo desconocido" jartzen zuen eta badaezpada ere esan dut lehenago grabatzearena...

burrundaie

Ez dago argi asteburu honetan ezer berririk emango duten ala ez. Erne egon beharko dugu badaezpada ere.... :evil:

burrundaie

Badirudi larunbat honetan MUNDUAREN INBASIOA: LOS ANGELESEKO BATAILA emango dutela. Adi egon behar... :puppy:

Taichisan

Filme hori antxinekoa da ezta? Dena den adi egon beharko gara, esker mila informazioagatik Burrundaie!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 19:46:17
Badirudi larunbat honetan MUNDUAREN INBASIOA: LOS ANGELESEKO BATAILA emango dutela. Adi egon behar... :puppy:
Bai, 22:45 jartzen du. Akziozko pelikula, efekto bereziz betea, duela 4 edo 5 urte eginda. Merezi du

Artadi

Gaur gauez 23:50!! "Bai esan" Jim Carreyk protagonizatzen duen filmea. Asteko filme bakarra eta gauerdian!! Nork eta zergatik programatzen da modu arraro horretan  ETB1en??

burrundaie

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2014ko Maiatzaren 11a, 13:33:20
Gaur gauez 23:50!! "Bai esan" Jim Carreyk protagonizatzen duen filmea. Asteko filme bakarra eta gauerdian!! Nork eta zergatik programatzen da modu arraro horretan  ETB1en??
Eta okerrena dena,, azken ordura arte iragarri gabe.. Nola nahi dute era horretan audientzia lortu?