Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Ez dute nahi audientzia lortu, geroxeago egiten dituzten txostenetan agertuko da nola euskarazko filmeen bikoizketa ez dela onuragarria audientzia ez dutelako eta listo, fuera guztia, hori egin dute orain dela 10 urteetan zehar eta segituko dute horrela.... inork ezer ez badu egiten behintzat.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

ADI neska-mutilok¡¡¡  Gaur gauean 23:30etan "TITANen furia" filmea emango dute. Beharbada igandean hauteskundeen programa berezia egongo delako. Prestatu grabagailuak (23:30ak ez dira orduak), asteburuan lasai lasai berikusteko pelikula eder hau.

Taichisan

Grabagailua martxan, kontua da... zein Titanen Furia (benetan, hau Mixerren bikoiztutakoa izango da zeren erderakada hauek soilik egiten dituzte Bilboko estudioetan!) da, originala edo orain dela 4 urtekoa?? :shock:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Maiatzaren 22a, 23:09:16
Grabagailua martxan, kontua da... zein Titanen Furia (benetan, hau Mixerren bikoiztutakoa izango da zeren erderakada hauek soilik egiten dituzte Bilboko estudioetan!) da, originala edo orain dela 4 urtekoa?? :shock:

Bai, itxura batera orain dela lau urtekoa diagu pelikula hau. Tituluaren itzulpenaz, bestalde, ez zizkiaten burumuinak hausnarrean urtuko hain xuxen ere!!! :haser:

Artadi

ADI  encodingszaleok, Benjamin Buttonek bere bizitza euskeraz kontatuko digu gaur gauaz!!!"

burrundaie

Tamalez, film hori dagoeneko jasota zeukagu: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3093.0

Noizko Harry Potter eta herioaren erlikiak (2. zatia)?

Taichisan

Noizko AJEA lehen filmea? Eta noizko Odolezko Diamanteak?? bide batez, filme berriak bikoizten dabiltzate, esan didaten azkena badirudi ZALDUN ILULA KONDAIRA BERPIZTUTA euskaratu egin dela eta orain dela 2 aste bikoiztu zuten (El caballero oscuro la leyenda renace), eta kuriosoa da BATMANen azken biak edukitzea eta ezin trilogia amaitzea lehengoa ez dagoelako bikozituta....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Adi lagunok ETB1en gaur gauean "ALIZIA amesgaiztoen lurraldean". Prest grabagailuak!!

Taichisan

Ba suposatzen da "hori" (aliziarena) GOENKALEren spin off bat dela, webgunean esaten duenez gero behintzat...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

SonGorka4

niri ere arraldeko abenturarenbat dela jartzen dit telebistak, atzo antzeko atal bat bota zutela uste dut.

burrundaie

Asteburuan ez, baina astelehean SHERLOCK HOLMES iragarrita dago. Ez dakit zein bertsio izango den, baina orain artekoak ikusita, oso berri ona dela iruditzen zait!! :festa:

Taichisan

Zeguraski Guy Ritchie-ren SHERLOCK HOLMES izango da (bazen garaia!!), Orduan Mixerren bikoiztu bada, Kiko Jauregi izango da Robert Downey Jr. (egia esan Josu Mitxelena izan beharko luke, askoz ere hobeago geratzen zaio pertsonai honetarako), eta Xebe Atencia edo Beñat Narvaiza Jude Law izango lirateke segurazki (ez ahotsa ondo geratzearren, baizik eta azken honek beti egon behar duelako sartuta, imposatuta izango balitz bezala), dena den nik Jude law Jon Goiri jarriko nuke seguru (zergatik ez didate utziko kasting batzuk niri egiten).
Irusoinen bikoiztu bada baliteke Holmeserako Mitxelena edukitzea ta Watsonerako Kiko, hori izango litzakee zentzuzkoena.
Astelehenean jakingo dugu (ala ez!XD) :pozik2:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

#42
Gabonetako oasiaren ondoren badatorkigu, itxura batera, lehorte latza berriro. Atzo urte honetarako ETBk dituen helburuen aurkezpena egin zuten. Ez dakit zein argi-iturriri bururatutako "hurbiltasuna" kontzeptua atera zuten guztiaren ardatz gisa. Etb desberdina da, Euskal Herriaren ispilu izan nahi du eta hau eta beste.... Dirudienez, gaur Bilbon egingo den manifestazio erraldoia ez zaie iruditu kamerak kalera ateratzeko adinakoa, agian ispilu konkabo edo konbexuak nahiago izaten dituztelako, ea ez ote zaien haserretuko haien lehentasunezko kidea, aspaldi honetan ETBko zuzendariaren dimisioa eskatu duen berbera, hain justu ere. Eta "burutazio" paregabe horren azpian, ahaztu telesail berriak, film berriak edo zaharrak, azpititulatua izan edo ez. Hurbiltasuna dugu ETBren modako hitza, nahiz eta gaur egun orotarikoa izan asmo duen telebista baten (oraindik halako helbururik ba ote du?) gabezi nabarmenak estaltzeko balio izan...

Taichisan

Ez dakit zergaitik baina banuen susmoa horralako zerbait egingo zutela, 2 estreinu filme emon ta datozen hurrengo 3 asteetan ezer gehiagorik ez.... Hor daukagu EITBren "hurbiltasuna" :boxing:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Erne asteburu honetan ETB3-n. Hainbat film berri iragartzen dizkigute eta!! :zaldi: