Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Shin Chan eta bonba-txakurra, Doraemon: Espazioko heroia eta Shin Chan eta urrezko ezpata  :omgomg:

Urtea hasi denetik Shin Chan eta Doraemonen pelikula berri asko eman dituzte. Ez dakit noiz bikoiztu dituzten baina pelikulak bere garaian DVDan irten zirenean ez zeuden euskaraz.  :Zahar:

zumarra

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Otsailaren 26a, 15:28:15
Doraemon: Espazioko heroia

Hau zein da: Doraemon Heroia edo Espazioko odisea? Ez dut uste gai bereko hirugarren bat izango denik, ezta?

egoninobi

Jajaja, ba bai. Beste bat dago. :barre:
Japoniar enumerazioan bigarrena hain zuzen: The Space Hero
Izatez, Doraemon Heroia pelikula honen remakea da.

zumarra

Egia!!! Ondo ba. Grabagailuak prest!

Taichisan

Egia da Egoni, baina erraza da enrantzuna.
Gauza da DVD salmentan atera diren filme guztiak "ZINEMA EUSKARAZ" zigiluaren menpean bikoizten zirela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren bikoizketarako partidan. Baina orain dela 2 urteetan (doraemonen azken filmeak izan ezik), ez dira zinema edo DVD salmentarako ezer bikoiztu, baina LUK INTERNACIONALek oso oso merke salrtzen ditu filme paketeak, eta horregatik filme guzti hauek pasadan urtean, urritik aurrera bikoiztutakoak dira, orduan dvdan ez, baina bikoiztutak badaude guzti guztiak, ez da filmografia bietatik ezer falta (espainan lizentziatutako filmeak, noski!).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Tira, pozgarria da behintzat bikoizten direla jakitea.
Mila esker Taichisan.  :agurtu:

egoninobi

Adi lagunok! Asteburu honetan film berriak:
Shin Chan: Hauxe animaliakeria (gaur 20:25, larunbata) eta Doraemon eta roboten iraultza (bihar 16:05, igandea).

Artadi


zumarra


SonGorka4

"Txernobilen harrapatuta" filmea hasi berri da ETB1EN,,  Ez du itxurs txarra.ere, ez dut aurkitu foroan, eztut uste daukagunik

Artadi

zer ordutan eta egunetan? telesaila da?

burrundaie

Ez, filma da. Atzo nahiko ustekabean eman zuten. Gaur ez bada bihar igoko dut.

Taichisan

Filme hori ez da izango, gazte koadrila bat juten direla txernobilera abentura bila ta Witch Blair proyect antzeko filmaketarekin egindako filmea dena ezta?? Beldur ta goreko filmeak ez ditut batere gustokoXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Horixe bera Taichisan :Zahar:

Artadi

Lo gutxi egiten duzuontzat: 23:45 "Joan direnak" filmea ETB1en 

Zergatik programatzen dituzte filmeak desorduetan?? Baten batek ETBn pentsatzen du euskaldunok ez garela zinezaleak. Hala izango da?
Orduan, zergatik "La noche de"ren arrakasta??
Tori pentsamendu goiztiar potoloa!!